Ongi etorri Wikipediara
2026ko abuztuaren 25a da eta 494.195 artikulu ditugu euskaraz.
Zuk ere hobetu dezakezun entziklopedia askea da hau. Lagundu nahi duzu?
Zuk ere hobetu dezakezun entziklopedia askea da hau. Lagundu nahi duzu?
Koldo, Luis, Jose Kalasanz eta Gregoria.
- 1530 - Ivan IV.a Errusiakoa Izugarria Tsara jaio zen (h. 1584).
- 1721 - Gipuzkoak Gaztelarekin bat egin zuen.
- 1984 - Truman Capote AEBetako idazlea hil zen (j. 1924).
- 1989 - Voyager 2 espazio zunda Neptunora iritsi zen, hamabi urtez espazioan ibili ondoren.
- 1900 - Friedrich Nietzsche (irudian) idazle eta filosofo prusiarra hil zen (j. 1844).
Eguneko irudia
Belle Tout itsasargia eta Mantxako kanalaren ondoko areharrizko amildegiak. Lehen aldiz, Matthew Webb kapitainak, behaketarik eta laguntzarik gabe, zeharkatu zuen kanala, 1875eko abuztuaren 25ean iritsiz Frantziara.

Sevillako Apirileko Feria ospetsua jatorriz 1846ko abuztuaren 25ean andaluziar hirian bizi ziren José María Ybarra euskal herritar eta Narciso Bonaplata katalan enpresabuek sortu zutela?
Hilberriak
Albisteak
Gehienez minutu eta erdi inguru batez, Eguzki eklipse (histura) osoa ikusi ahal izan da Euskal Herriko hegoalde eta mendebaldetik. 1905etik, herrialdetik igarotako lehendabiziko osoa izan da.
Kongon ebola agerraldia maiatzean deklaratu zenetik, zabaltzen ari da. 3.605 kasu baino gehiago zenbatu dira, eta gutxienez 1.587 hil. Nazioartearen kezkarako larrialditzat jo da.
72.000 pertsona inguruk Ceutako muga hesia gainditu dute, marokoarrak batik bat, gehienak itzuli badira ere. 141 inguru hil dira, eta gertakariak Espainiako gobernuaren kontrako ahotsak harrotu ditu.
Israelek Zisjordania kolonizatzeko ofentsiba militarra areagotu du, kolonoen erasoen erdian eta lur eremu gehiago anexionatuz. Bertako palestinarrak ataka larrian utzi ditu, inoiz ez bezala, PANen arabera.
Komunitatea







