Ongi etorri Wikipediako Txokora. Hemen aurkituko duzu eztabaidatzeko, proiektuak sortzeko eta galderak egiteko leku on bat. Orri hau Wikipedia honetako mota guztietako hizketaldi eta galderetarako da. Hala ere, artikulu jakin bati buruz edo beste wikilari batekin eztabaidatzeko, erabil ezazu artikulu horren edo wikilari horren eztabaida orria; Txokoa hainbat orriri eragiten dioten eztabaida orokorretarako da.

Wikipedian berria bazara, hobe duzu lehenik eta behin maiz egiten diren galderak irakurtzea.

Artxiboa

2026: Urtarrila   Otsaila   Martxoa   Apirila   Maiatza   Ekaina   Uztaila   Abuztua   Iraila   Urria   Azaroa   Abendua
2025: Urtarrila   Otsaila   Martxoa   Apirila   Maiatza   Ekaina   Uztaila   Abuztua   Iraila   Urria   Azaroa   Abendua
2024: Urtarrila   Otsaila   Martxoa   Apirila   Maiatza   Ekaina   Uztaila   Abuztua   Iraila   Urria   Azaroa   Abendua
2023: Urtarrila   Otsaila   Martxoa   Apirila   Maiatza   Ekaina   Uztaila   Abuztua   Iraila   Urria   Azaroa   Abendua
2022: Urtarrila   Otsaila   Martxoa   Apirila   Maiatza   Ekaina   Uztaila   Abuztua   Iraila   Urria   Azaroa   Abendua
2021: Urtarrila   Otsaila   Martxoa   Apirila   Maiatza   Ekaina   Uztaila   Abuztua   Iraila   Urria   Azaroa   Abendua
2020: Urtarrila   Otsaila   Martxoa   Apirila   Maiatza   Ekaina   Uztaila   Abuztua   Iraila   Urria   Azaroa   Abendua
2019: Urtarrila   Otsaila   Martxoa   Apirila   Maiatza   Ekaina   Uztaila   Abuztua   Iraila   Urria   Azaroa   Abendua
2018: Urtarrila   Otsaila   Martxoa   Apirila   Maiatza   Ekaina   Uztaila   Abuztua   Iraila   Urria   Azaroa   Abendua
2017: Urtarrila   Otsaila   Martxoa   Apirila   Maiatza   Ekaina   Uztaila   Abuztua   Iraila   Urria   Azaroa   Abendua
2016: Urtarrila   Otsaila   Martxoa   Apirila   Maiatza   Ekaina   Uztaila   Abuztua   Iraila   Urria   Azaroa   Abendua
2015: Urtarrila   Otsaila   Martxoa   Apirila   Maiatza   Ekaina   Uztaila   Abuztua   Iraila   Urria   Azaroa   Abendua
2014: Urtarrila   Otsaila   Martxoa   Apirila   Maiatza   Ekaina   Uztaila   Abuztua   Iraila   Urria   Azaroa   Abendua
2013: Urtarrila   Otsaila   Martxoa   Apirila   Maiatza   Ekaina   Uztaila   Abuztua   Iraila   Urria   Azaroa   Abendua
2012: Urtarrila   Otsaila   Martxoa   Apirila   Maiatza   Ekaina   Uztaila   Abuztua   Iraila   Urria   Azaroa   Abendua
2011: Urtarrila   Otsaila   Martxoa   Apirila   Maiatza   Ekaina   Uztaila   Abuztua   Iraila   Urria   Azaroa   Abendua
2010: Urtarrila   Otsaila   Martxoa   Apirila   Maiatza   Ekaina   Uztaila   Abuztua   Iraila   Urria   Azaroa   Abendua
2009: Urtarrila   Otsaila   Martxoa   Apirila   Maiatza   Ekaina   Uztaila   Abuztua   Iraila   Urria   Azaroa   Abendua
2008: Urtarrila   Otsaila   Martxoa   Apirila   Maiatza   Ekaina   Uztaila   Abuztua   Iraila   Urria   Azaroa   Abendua
2007: Urtarrila   Otsaila   Martxoa   Apirila   Maiatza   Ekaina   Uztaila   Abuztua   Iraila   Urria   Azaroa   Abendua
2006: Urtarrila   Otsaila   Martxoa   Apirila   Maiatza   Ekaina   Uztaila   Abuztua   Iraila   Urria   Azaroa   Abendua
2005: Urtarrila   Otsaila   Martxoa   Apirila   Maiatza   Ekaina   Uztaila   Abuztua   Iraila   Urria   Azaroa   Abendua

  Gehitu gai berria

Biografia artikuluen izenburuan, abizen bakarra ala bi?

aldatu

Iritziak

aldatu

Munduan gutxiengo gara dokumentu ofizialetan bi abizen jartzera behartutako biztanleak (gehien-gehienek abizen ofizial bat besterik ez dute), baina legezko betebehar hori Hego Euskal Herrian ere badugu. Kontua da duela gutxi arte euskaldunon artean (ere), legeek behartuta, abizen horiek patrilinealak zirela, gizonezko batengandik jasoak: lehenengo abizena, guztiz patrilineala; eta bigarrena, amarengandik jasoa, handik gorako arbasoetan ere guztiz patrilineala.

Bada, Xabier Leteren biografia begiratzean, konturatu naiz Wikimadarik artikuluaren izenburua bi abizen ofizialak barne hartzeko aldatu zuela. Ondo ulertu badut, nolabait atzenduta utzi izan dugun amaren abizena ere bistaratzeko ahalegin baten parte da. Orain arte behintzat, Euskal Wikipedian abizen bakarra jartzeko ohitura izan dugu, salbu eta izen-deitura bereko bi pertsona edo gehiago daudenean. Hori bai, artikuluaren hasiera-hasieran agertzen dira abizen ofizial guztiak, ezagunak direnean.

Ez deritzot gaizki bi abizen ofizial dituzten gizabanakoen biografietan artikuluaren izenburuan biak jasotzeari (bigarrena ere —duela gutxi arte beti amarena izan dena— bistaratuta), baina Euskal Wikipediako ohiturazko araua beste bat dugunez, eta entziklopedia batek nolabaiteko koherentzia behar duenez, kontsentsua beharko litzateke ohiturazko arau hori aldatzeko. Oraingoz ez dut Leteren artikulua atzera abizen bakarrera aldatuko, iritzi gehiagoren zain. -- Xabier Armendaritz 2026-01-08, 10:47 (UTC)

ni neu orokorrean abizen bakarra mantentzearen aldekoa, praktikoagoa estekak gehitzeko eta bilaketetarako. Esan bezala, artikuluaren hasieran eta letra lodiz abizen biak agertzen dira. -Lainobeltz (eztabaida) 21:32, 8 urtarrila 2026 (CET)Reply
Xabier Armendaritzen eta Lainobeltzen iritziekin bat nator. Artikuluaren izenburuan abizen bakarraren alde -Josu (eztabaida) 21:37, 9 urtarrila 2026 (CET)Reply
Bat egiten dut zuen iritziekin. Artikuluaren izenburuan abizen bakarraren alde, bi abizenak noski letra lodiz jarri beharko lirateke. Errepikakorra eta luzeegiagoa iruditzen dit. Jjbask (eztabaida) 21:27, 21 maiatza 2026 (CEST)Reply
Ni bizitzako eremu askotan bi abizenak jartzearen alde nago, zorionez pixkanaka aldatzen doan ohitura. Duela bizpahiru urtetik horrela eskatzen dut nire izena agertzen den eremuetan (hitzaldiak, prentsa, laneko erreferentziak etab.) Ulertzen dut ohitura hori euskarazko Wikipedian aldatzeko kontsentsu berri bat beharko genukeela, eta aldi berean uste dut gizartean zabaltzen doan eskaera hau (bi abizenak erabiltzearena eremu publikoan) kontuan izan eta ohitura aldatu beharko dugula, orain ez bada, epe ez oso luzean. birasuegi (eztabaida) 20:05, 10 urtarrila 2026 (CET)Reply
Ez nago guztiz ziur (% 90ean edo) baina ni ere sinpletasunarengatik gehienetan deitura bakarra erabiltzearen alde nago. Bestalde, erabakia edozein dela, kontu honetan Wikipediak erreferentziazko ekarpen handi batzuk egin ditzakeela uste dut:
1) Esan duzuen bezala, artikuluaren hasiera-hasieran bi abizenak jartzea.
2) Izen-deitura bereko bi pertsona edo gehiago daudenean guztietan bi deitura jartzen dira artikuluaren izenburuan.
3) Pertsona horrek beti bi deiturak erabiltzen baditu, ondo legoke izenburuan ere bi deiturak erabiltzea.
4) Izenburuan deitura bakarra azaltzen bada, bi deitura dituen izenburuarekin #BIRZUZENDU[[ ]] artikulu bat definitu beharko genuke. Era berean, izenburuan deitura biak azaltzen badira, anbiguotasunik ez badago deitura bakarreko izenburuarekin #BIRZUZENDU[[ ]] artikulu bat definitu beharko genuke (esaterako, Xabier Leteren kasuan: https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Xabier_Lete&redirect=no). Masiboki egin beharko genukeela uste dut. Horrela modu batera edo bestera eroso bilatu eta erabili ahal izango litzateke pertsona gehien izenak, deitura batekin edo birekin.
5) Wikidatan ere esplizitu jar daitezke izena bi deiturekin eta deitura bakar batekin. Horretarako Etiketa eta Goitizenak erabil daitezke. Nire ustez erreferentziazko ekarpen handia izan daiteke hori gizarte mailan; pertsonentzat eta aplikazio informatikoentzat ere. Esate baterako: Txillardegi Wikidatan edo Jose Antonio Agirre. Nola idatzi, Aguirre edo Agirre? José edo Jose?... Ksarasola (eztabaida) 22:07, 10 urtarrila 2026 (CET)Reply
Nik ez dut ziurtasun osorik esateko bata ala bestea hobea den, baina maiz erabiltzen ditugu bi abizen, batez ere argipena behar denean. Katalanezko Wikipedian ohitura dute biak erabiltzeko, eta gurean ez du kalterik egiten, birzuzenketak egin daitezkeelako. Amaren abizena ikustarazteaz gain, interesgarria da euskaraz lehen ohitura handia zegoela biak jartzeko (adb. Arana eta Goiri'tar Sabin). Eta nik ere badakit Agirre lehendakariaren bigarrena Lekube zela, begiratu behar izan gabe. Hau da, ez dela arrotza, baizik eta tradiziozkoa euskaraz (esango nuke Hego Euskal Herrian). Azken urteotan bertsolariek ere biak erabiltzeko hautua egin dute. -Theklan (eztabaida) 14:04, 14 urtarrila 2026 (CET)Reply
Nik ez nuke arau finkorik jarriko zeren eta kasuen arabera ikusi beharko baitzen. Pertsona batzuek beti bi abizenekin sinatu dute eta publikoan horrela ezagutzen zaie, esaterako Angela Figuera Aymerich edo Emilia Pardo Bazán; beste batzuek beti bakarra erabili dute, adibidez, Blas de Otero, Paco Ibáñez. Ospetsuen izenak markak edo anagramak modukoak dira eta hori errespetatu egin behar da, arauekin desitxuratu gabe. Beste gauza da jende arruntagoarena edo abizen oso zabalduak dituztenak. Ernestobanpiroa (eztabaida) 10:08, 22 maiatza 2026 (CEST)Reply
Nik ez dakit arau finkorik jarri behar den, baina ohiturak ezkutuko arau bihur daitezke... Izan ere, biografia baten bigarren abizena ezabatuz izenburua aldatu izan denean OHIKO JOKABIDEA aipatu izan da: abizen bakarra jarri ohi dugu nahasbiderik ez bada. Uste dut egun hauetan sortu den eztabaida aberatsa dela eta "ohitura" batzuk aldatzeko balio dezakeela. Kaletrosa (eztabaida) 19:09, 22 maiatza 2026 (CEST)Reply

Ondorioa (oraingoz): neurri txikiagoan edo handiagoan, lau wikilari agertu gara orain arte egin dugun bezala artikuluaren izenburuan abizen bakarra jartzearen alde; beste bi, bi abizen agertzearen alde. Sei parte hartzaile besterik ez gara izan (guztiok gizonezkoak). Horiek horrela, izenburuan abizen bakarra jarri beharko dugu, parte hartze handiagoko eztabaidaren batean bestela adosten ez den bitartean, behintzat. Atzera eramango dut Xabier Leteri buruzko artikulua abizen bakarrera. --Xabier Armendaritz 2026-01-29, 18:08 (UTC)

Eztabaidaren jarraipena: Biografietan bi abizen azaltzekoaren aldeko naiz ni. Alde batetik pertsonaren identitate osoagoa islatzen duelako, baina baita genero-berdintasun ikuspuntutik ere, bi gurasoen ekarpena parekatzen duelako, amari ere presentzia emanda. Beste aldetik funtzionalago ere badelako, izen-abizen berekoen artean bereizteko balio duen heinean. Eta azkenik, eta zorionez, gaur egungo gure gizartean bi abizenak batera erabiltzearen aldeko joera indartzen eta naturalizatzen ari delako. Hor ditugu adibiderako besteak beste, gure erreferentzia-iturri diren komunikabide askok egindako bide txalogarria. Nire ustez Euskarazko Wikipediak ezin dio muzin egin errealitate berri honi, nire iritziz guztiok ateratzen garelako irabazten, juxtuagoa delako, parekideagoa eta osoagoa. Xabier Lete bezalako marken aurrean, ni ere okerrak zuzenduta, marka horiek bere horretan mantentzearen alde. Wikimadari (eztabaida · ekarpenak), 2026-05-20, 14:33.

Artikuluaren izenburuan eta testuan pertsonaren izen osoa, bi abizenekin, erabiltzea egokiagoa dela uste dut. Hori da identifikazio ofizialean eta iturri fidagarrietan agertzen den forma osoa. Euskal eta espainiar izendapen-sistemetan bi abizenak izenaren parte dira, eta horiek ezabatzeak anbiguotasunak edo identifikazio-arazoak sor ditzake, bereziki abizen arruntak direnean.
Gainera, izen osoaren erabilerak artikuluaren bilagarritasuna eta desanbiguazioa hobetzen ditu, erabiltzaile askok pertsona izen-abizen osoekin bilatzen baitute. Katalogazio bibliografikoan, datu-base instituzionaletan eta erreferentzia akademikoetan ere maiz bi abizenekin identifikatzen da pertsona.
Era berean, euskal hedabide eta erakunde erreferentzialek bi abizenen erabilera lehenesten dute; besteak beste, Berria, Bertsozale Elkartea eta Argia. Horrek erakusten du erabilera hori dela hedatuena eta sozialki finkatuena euskal esparru publikoan.
Horrenbestez, izen osoa erabiltzea bat dator zehaztasun entziklopedikoaren, egiaztagarritasunaren eta koherentzia editorialaren irizpideekin. --Goizarin, 2026-05-20, 15:38.
Biografia batean pertsona baten izena eta bi abizenak erabiltzea egokia eta gomendagarria da hainbat arrazoirengatik. Lehenik, identifikazio zehatzagoa ahalbidetzen du, izen edo abizen bera duten pertsonen arteko nahasmena saihestuz. Gainera, Goizarinek dionaren haritik, gure inguruko tradizio juridiko eta administratiboan pertsonaren izen osoa bi abizenekin osatzen da, erreferentzia dokumental sendoa. Azken urteotan komunikabideetan, argitalpen akademikoetan eta artxibo digitaletan ere gero eta gehiago erabiltzen da irizpide hori, koherentzia eta zehaztasuna bermatzeko.
Bestalde, bi abizenek familia eta kultura-ondarea ere islatzen dute. Bi abizen erabiltzeak bi familia-lerroak aitortzen ditu. Euskal kulturaren ikuspegitik ere interesgarria da, bi abizenek; jatorri geografikoa, etxe-izena edo familia-ondarea adierazten baitute. Horregatik, errespetuaren eta memoria dokumentalaren aldeko hautua ere badela uste dut. --Ana Erasun, 2026-05-20, 19:12.
Artikuluaren izenburuan abizen biak erabiltzearen alde nago. Normalean horrela sortzen ditut biografiak, bi abizenekin. Gehienetan bigarrena amarena izaten da, zenbait kasutan aitarena, edota, biak amarenak. Behin baino gehiagotan suertatu zait gainbegiraleren batek bigarren abizena ezabatzea eta zin dagizuet asko mintzen nauela horrek.
Izan ere, emakumeok urteak daramatzagu hainbat esparrutan bi abizenak erabiltzea aldarrikatzen. Toki askotan lortu dugu, gorago aipatu den bezala; bertsolari elkartean, aurkezpenetan... Kataluniako emakumeek ere egin behar izan zuten aldarrikapena, baina heldu ziren adostasunera Katalanezko Wikipedian eta gaur egun bi abizenak erabiltzen dituzte, guk zergatik ez? --Wikimaribarre, 2026-05-20, 21:43.
Eskerrik asko argudioengatik. Nik ere ikusten dut logika baduela, beti ere abizen bakarretik birzuzenketak egiten badira, ze artikulu arruntetan ez dugu normalki izena eta bi abizenak jartzen pertsona bat aipatzerakoan. -Theklan (eztabaida) 22:00, 20 maiatza 2026 (CEST)Reply
Ni ere BI ABIZENEN aldekoa nauzue, beraz ez noa arestian aipatutako argudioak errepikatzera.
Iritzi guztiak errespetagarriak badira, kasu honetan ere errespetatu beharrekoa dela deritzot, bestela inposaketa litzateke, eta nork maite du inposaketa? Jakin badakit arau batzuk bete beharko direla baina, nork erabaki du nik nola identifika behar dudan?
Harriskaileta ~2026-30280-48 (talk) 23:52, 20 maiatza 2026 (CEST)Reply
  • Oro har, ni ere bi abizenen alde nago. Hala ere, bizirik dauden pertsonen kasuan, artikulu bateko edo besteko pertsonaiak gurekin harremanetan jartzeko eta Wikipedian behintzat abizen bakarra uzteko eskatzeko aukera aurreikusi behar dugu. Bakoitzak arrazoi desberdinak izan ditzake horretarako (migrazio esperientzia, jatorriaren eta kultura-identitatearen arteko desadostasuna, aita edo amarekiko harreman txarra), eta horrek ere errespetua merezi duela uste dut. Eliatxo (eztabaida) 18:25, 21 maiatza 2026 (CEST)Reply
    Kaixo, Eliatxo. Kasu horretarako, antroponimia politikan darabilgun irizpidearen antzeko bat ezarriko nuke: pertsona horrek adieraztea abizen bakarrarekin agertu nahi duela. Argitalpen batean edo hedabide batean agertutako adierazpenak izan beharko dute; horrela, egiaztagarritasuna eransten diogu gure erabaki horri. Edonork egiaztatu ahal izango du pertsona horrek halaxe agertu nahi duela, berdin dio zer arrazoirengatik. Xabier Armendaritz 2026-05-21, 16:53 (UTC)

Arautze saiakera

aldatu

Ekarpen berriak aintzat hartuta, artikuluaren izenburuan ere bi abizenak jartzearen alde lerratu da kontsentsua (neroni ere, Goizarinen argudioek konbentzitu naute). Beraz, oraindik aldeko nahiz kontrako ekarpen gehiago egiteko aukera itxi gabe, uste dut kontsentsu hori Euskal Wikipediarako arau baten testuan islatu beharko litzatekeela, bozketa bidez onartu ondoren Euskal Wikipediaren politiketako bat izan dadin.

Testu hau proposatzen dut, guztion artean hobetu dezagun:

« Biografia artikuluetan, bi abizen ofizial dituzten biografiatuen kasuan, bi abizenak jarriko dira izenburuan. »

Kontuan izan behar da munduan pertsona gehienek abizen bakarra dutela: espainiar eta portugaldar kulturaren eraginpeko lurraldeetan bizi garenok baino ez ditugu bi abizen ofizial. Horrek galdera bat ere piztu dit: Ipar Euskal Herriko herritarrei ere bi abizen jarriko dizkiegu, nahiz eta ofizialki bakarra duten? --Xabier Armendaritz 2026-05-21, 09:32 (UTC)

Gogoeta egina duten elkarte, komunikabide eta bertze, irizpide horrekin ari dira, batez ere XXI. mendekoak direnak: Leire Casamajou Echegaray, Xalbat Alzugarai Etxeberri, Julene Muruaga Hiriart, Ekhi Erramundegi Beloki, Elixabet Etxandi Goihenetxe, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Miren Artetxe Sarasola, Oier Urreizti Lafitte, Aitor Servier Etxexuri, Nahia Sasco Etxeberri.Ana Erasun (eztabaida · ekarpenak)
Kaixo! Gaur egun, frantziar nortasun-agirian, amaren aldeko deitura ere agertzen da. Are, ezkondu eta gero haien deitura galdu zuten emazteek ere berreskuratu egin dute, eta senarrarenaren ondoan ageri dute. Beraz, erraztasunaren eta bateratzearen izenean gibelera egin ordez, egin dezagun aitzinera, eta, ahal denetan, bi deiturak erabili. —Aurreko iruzkin sinatugabea Andremendea (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.
Zehaztuko nuke kasu askotan ez dugula jakingo zein den bigarren abizena. Horietan abizen bakarra uztearen aldekoa naiz. -Theklan (eztabaida) 16:28, 21 maiatza 2026 (CEST)Reply
Kaixo. Neri ere Marisari gertatu zaion bezala biografia bat sortu eta bigarren abizena kendu didatenean ez zait gustatu. Bi abizenak jartzearen aldeko nahiko argudio eman dira eta ni ere bi abizen jartzearen aldekoa naiz. Amaren abizena agerian uzteaz gain, batzuetan ama hori ezaguna da bere izen eta abizenez. Berandu sartu naiz eztabaidan, baino horixe da nire iritzia. Izasala (eztabaida) 18:09, 21 maiatza 2026 (CEST)Reply
Ekarpenak kontuan hartuta, bigarren arautze saiakera:
« Biografia artikuluetan, bi abizen ezagutzen zaizkien biografiatuei dagokienez, bi abizenak jarriko dira izenburuan. Kontuan izan behar da munduan pertsona gehienek abizen bakarra dutela; beraz, bi abizen erabiltzen diren herrialdeetako pertsonen artikuluetan —eta, bereziki, XXI. mendean bizirik dauden euskal herritarren artikuluetan— aplikatzekoa da arau hau. Pertsona horrek argitalpenen batean edo hedabideren batean adierazten badu abizen bakarrarekin agertu nahi duela, halaxe agertuko da, adierazpen horiek artikuluaren hasieran ohartzat txertatuta. »
Pixkanaka, ea guztion artean biribiltzen dugun. --Xabier Armendaritz 2026-05-21, 16:12 (UTC)
Ados! Ana Erasun (eztabaida · ekarpenak)
Uste dut ondo jasotzen duela. -Theklan (eztabaida) 08:17, 22 maiatza 2026 (CEST)Reply
Ados! Eskerrik asko. Wikimaribarre (eztabaida) 10:25, 22 maiatza 2026 (CEST)Reply
Eskerrik asko. Ados! Izasala (eztabaida) 12:34, 22 maiatza 2026 (CEST)Reply
Ados! —Aurreko iruzkin sinatugabea Mgaraizabal (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.
IZENBURUAN BI ABIZENAK agertzearen aldekoa naiz. Wikimaribarre, Wikimadari, Goizarin, Ana Erasun eta Izasala lankideen argudioekin bat egiten dut eta Xabier Armendaritz lankideak egin duen proposamena oso egokia iruditzen zait. Kaletrosa (eztabaida) 13:57, 22 maiatza 2026 (CEST)Reply
Galdera bat: Xabier Armendaritzen bigarren proposamena onartutzat ematen da? Kaletrosa (eztabaida) 18:43, 22 maiatza 2026 (CEST)Reply
Kaixo denoi. Oraintxe ikusi dut badagoela arau garrantzitsu bat aldatzeko eztabaida hau, eta hona, bada, nire ikuspegia. Jada gorago adierazi diren beste iritzi batzuekin bat etorriz, orain arte bezala uztearen aldekoa naiz. Badira horren aldeko hainbat argumentu, eta horietako bat hizkuntz ekonomiarena da. Bi abizenak nekez esaten dira, eta pertsonak izena + lehendabiziko abizenaren arabera ezagutzen dira, goitizenez ez bada.
Ez da txikikeria bat: alemanak oso etimologiazaleak dira eta izen elkartu luzeen zaleak, jatorrizkoari atxikiak. Demagun: Sprachwissenschalfter, 'hizkuntzalaria', EN linguist. Aldiz, aspaldian adierazi da alemanen arteko zirkulu batzuetan (enpresetan) ingelesak erabilera hizkuntzatzat alemana ordezkatu duela, eta arrazoietako bat hizkuntzaren ekonomia dela. Zati batean hori falazia kultural bat izan daiteke, baina zati batean ere egia da. Nire izen-abizen guztiak biziki luzeak dira eta ez dute islatzen nola naizen ezaguna, baizik eta identitate administratiboa.
Nire ustez, bi abizen jarriz errealitate administratibora hurbiltzen ari gara, gurea ez den administrazio zatikatu batera, beste arrazoi batengatik egiten dugula adierazten dugun arren. Ingelesez, bi abizeneko sistemari "abizen sistema espainiarra" deitzen diote, eta horrela adierazten da esplizituki artikulu izenburuen azpian, bi abizen agertuz gero. Bi ahoko ezpata.
Horrek esan nahiko luke, gainera, Ipar Euskal Herriko pertsona izen bereziak abizen bakarrez ariko ginatekeela adierazten (ofizialki eta ezagun diren bezala), eta Hegoaldekoak birekin. Edo Ipar Euskal Herrikoei ezagutzen ez zaien bigarren abizen bat eransten. Gainera, izen guztiei birzuzenketa bat jarri beharko genieke, ezta? Lehen saiakeran, nekez idatziko du norbaitek izen + bi abizenak.
Nire ustez, EUWPren indargunea Notability edo nola ezagutzen den izan beharko litzateke, eta ez "¿Qué pone en tu carnet?", noranzko horretan doan joera asko nagusitzen ari baitira Wikimedian, administraziokeria. Artikuluaren izenburua Wikidatako etiketaren antzeko zerbait ikusten dut; gero, izenak eta abizenak letra guztiekin jartzeko adierazpenak daude. Aurreko batean, José María Esparza Zabalegui ikusi nuen ESWPn eta harritu ninduen, ia marka bat delako, berez datorrena: Jose Mari Esparza. Urrundu egiten da ohiko ezagutzatik.
Laburbilduz, ez naiz zezenzalea, batere. BAINA Manoleteren aldekoa naiz, nahiz eta EUWP ez izan, eta bertako lehen lerroa errepikatuko nuke, ia hitzez hitz. Askoz intuitiboagoa da, praktikoagoa, eta errealitatearekin zintzoagoa. Ulertzen dudan arren bi abizenak agertu nahi izatearen logika, genero orekaren izenean, ez baita ez bidezkoa ezta naturala, bi guraso ditugu. Norbaitek emakumezko abizena hautatu duenean ere horixe jartzearen aldekoa naiz, noski. Manoleteren alde bezala, esango nuke Bilintxen aldekoa naizela, nahiz eta ez nentorkeen oso bat haren ideia politikoekin, bai haren poesiarekin. Jakina goitizenak adiera ezkorrik ez izatea hartu beharko litzateke kontuan.
Barka, bada, hitz parrastada edo pareta hau. Horixe nire ikuspegia. Goraintzi denoi Iñaki LL (eztabaida) 21:06, 22 maiatza 2026 (CEST)Reply
Kaixo denori: EZ dudanez jakin gaur arte TXOKO hau esistitzen zuenik ere, gaiari ekingo diot: nik 2 abizenak jartzearen aldekoa naiz, eta dakizkidanean jarri egiten ditut; eta goian adierazi bezala, ez zait batere gustazen beste inor ezabatzea: informazio hau bilatzeko eman ohi dugun denbora eta ahalegina baztertuz. Bat nator gorago zehaztu duzuen bigrren idazkerarekin: "bi abizen ezagutzen zaizkien biografiatuei dagokienez, bi abizenak jarriko dira izenburuan". Eta animatzen zaituztet gainontzeko wikilarioi familien bi abizenak bilatzen eta idazten saiatzeko, denbora pixka bat gehiago kostatzen badu ere. Eskerrik asko eztabaida hau sortzeagatik. —Aurreko iruzkin sinatugabea Josi (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2026-05-22, 21:26:00).

Report concerning User28399293i

aldatu

Vandalism XReport --NDG (eztabaida) 16:35, 27 apirila 2026 (CEST)Reply

Eginda. --Xabier Armendaritz 2026-04-27, 14:39 (UTC)

Biografia -artikuluen izenburuan abizen bakarra ala bi? ~2026-30280-48 (talk) 15:37, 20 maiatza 2026 (CEST)Reply

Report concerning ~2026-30415-30

aldatu

The Signpost: 22 May 2026

aldatu
News, reports and features from the English Wikipedia's newspaper