Ongi etorri Wikipediara
2026ko abuztuaren 22a da eta 494.064 artikulu ditugu euskaraz.
Zuk ere hobetu dezakezun entziklopedia askea da hau. Lagundu nahi duzu?
Zuk ere hobetu dezakezun entziklopedia askea da hau. Lagundu nahi duzu?
San Timoteo, San Hipolito.
- 1777 – Juan Antonio Mogel euskal idazle eta apaizak Inkisizioaren epaimahai aurrean agertu behar izan zuen Logroñon.
- 1791 – Esklaboen matxinada piztu zen Saint-Domingue kolonia frantziarrean, Haitiko Iraultza hasiz (irudian).
- 1916 – Jose Antonio Loidi idazlea jaio zen, euskarazko lehen polizia eleberria idatzi zuena (h. 1999).
- 1922 – Irlandako Armadaren komandante buru zen Michael Collins hil zuten segada batean Cork konderriko Béal na mBláth herrixkan.
- 2004 – Garrasia eta Madonna, Edvard Munch norvegiarraren bi margolan, lapurtu zituzten egunez Osloko museotik.
Eguneko irudia
SBB Ce 6/8 II 14253 "krokodilo" lokomotora elektrikoa Gotthard mendiko Lavorgo - Erstfeld ibilbide turistikoko 31066 trenarekin batera, Wassen, Switzerland.

Britainiar Uharteetan iseka egin edo "hoa popatik hartzera" adierazteko eskuko bigarren eta hirugarren hatzak luzatuta erakusteko keinuak Ingeles-galestar arkulariek Ehun Urteko Gerran frantziarrei egiten zieten keinuan jatorria duela?
Hilberriak
Albisteak
Gehienez minutu eta erdi inguru batez, Eguzki eklipse (histura) osoa ikusi ahal izan da Euskal Herriko hegoalde eta mendebaldetik. 1905etik, herrialdetik igarotako lehendabiziko osoa izan da.
Kongon ebola agerraldia maiatzean deklaratu zenetik, zabaltzen ari da. 3.605 kasu baino gehiago zenbatu dira, eta gutxienez 1.587 hil. Nazioartearen kezkarako larrialditzat jo da.
72.000 pertsona inguruk Ceutako muga hesia gainditu dute, marokoarrak batik bat, gehienak itzuli badira ere. 141 inguru hil dira, eta gertakariak Espainiako gobernuaren kontrako ahotsak harrotu ditu.
Israelek Zisjordania kolonizatzeko ofentsiba militarra areagotu du, kolonoen erasoen erdian eta lur eremu gehiago anexionatuz. Bertako palestinarrak ataka larrian utzi ditu, inoiz ez bezala, PANen arabera.
Komunitatea







