Ongi etorri Wikipediara
2026ko abuztuaren 26a da eta 494.281 artikulu ditugu euskaraz.
Zuk ere hobetu dezakezun entziklopedia askea da hau. Lagundu nahi duzu?
Zuk ere hobetu dezakezun entziklopedia askea da hau. Lagundu nahi duzu?
Adrian, Eider, Konstantino eta Zeferino.
- 1890 - Hiltzera zigortutako preso bat aulki elektrikoa erabiliz hil zuten lehenengo aldiz, New Yorken.
- 1936 - British Broadcasting Corporationen (BBC) lehen emanaldia egin zuen telebista bidez.
- 1937 - Laredon eta Santoñan (Kantabria) eusko gudariek azkena eman zioten beren borrokari.
- 1983 - Euskal Herrian izandako uholderik handienetarikoa gertatu zen (irudian).
- 1984 - Luis Egia idazle eta itzultzailea hil zen, Tolosan (j. 1917).
Eguneko irudia
USS Missouri itsasontziaren ustekabeko erreketa Gibraltarren, litografia, Ackermann & Co.-k argitaratua. Sutea egun honetan hasi zen, 1843an. Lau ordutan, lurrunontzi-fragata belztu eta hondoratzen ari zen ontzi bihurtu zen, eta, azkenean, abuztuaren 27ko goizeko 03:20an, aurreko bolborategia lehertu zen sutan zegoen itsasontzia suntsituz

1920an Agnès Souret euskalherritarra lehenbiziko Miss Frantzia hautatua izan zela? Eta 1928an 26 urteko adina besterik ez zuela peritonitis baten ondorioz hil zela?
Hilberriak
Albisteak
Gehienez minutu eta erdi inguru batez, Eguzki eklipse (histura) osoa ikusi ahal izan da Euskal Herriko hegoalde eta mendebaldetik. 1905etik, herrialdetik igarotako lehendabiziko osoa izan da.
Kongon ebola agerraldia maiatzean deklaratu zenetik, zabaltzen ari da. 3.605 kasu baino gehiago zenbatu dira, eta gutxienez 1.587 hil. Nazioartearen kezkarako larrialditzat jo da.
72.000 pertsona inguruk Ceutako muga hesia gainditu dute, marokoarrak batik bat, gehienak itzuli badira ere. 141 inguru hil dira, eta gertakariak Espainiako gobernuaren kontrako ahotsak harrotu ditu.
Israelek Zisjordania kolonizatzeko ofentsiba militarra areagotu du, kolonoen erasoen erdian eta lur eremu gehiago anexionatuz. Bertako palestinarrak ataka larrian utzi ditu, inoiz ez bezala, PANen arabera.
Komunitatea






