Ongi etorri Wikipediara
2026ko abuztuaren 21a da eta 494.022 artikulu ditugu euskaraz.
Zuk ere hobetu dezakezun entziklopedia askea da hau. Lagundu nahi duzu?
Zuk ere hobetu dezakezun entziklopedia askea da hau. Lagundu nahi duzu?
- 1876 - Ildefons Cerda ingeniari katalana eta hirigintza modernoaren aitzindarietako bat hil zen (j. 1815).
- 1911 - Mona Lisa edo Gioconda margolana (irudian), Leonardo da Vinciren olio pintura, Louvre museotik lapurtu zuten Parisen. Bi urte geroago aurkitu zuten Florentzian.
- 1945 - Stalingradeko bataila hasi zen Alemania eta Sobietar Batasunaren artean.
- 1960 - Ernest Hemingwayk eta Anjel Goenagak hitzarmena sinatu zuten Donostiako Maria Cristina hotelean, Agurea eta itsasoa euskaraz argitaratzeko egile eskubiderik ordaindu gabe.
- 1986 - Nyos lakuko erupzio limniko batek inguruko herrixketako 1.800 lagun eta 3.500 etxabere hil zituen Kamerunen.
Eguneko irudia
Akro-parapentelariaren ariketa akrobatikoa, parapentean egiten den aire akrobaziarik ikusgarriena

Britainiar Uharteetan iseka egin edo "hoa popatik hartzera" adierazteko eskuko bigarren eta hirugarren hatzak luzatuta erakusteko keinuak Ingeles-galestar arkulariek Ehun Urteko Gerran frantziarrei egiten zieten keinuan jatorria duela?
Hilberriak
Albisteak
Gehienez minutu eta erdi inguru batez, Eguzki eklipse (histura) osoa ikusi ahal izan da Euskal Herriko hegoalde eta mendebaldetik. 1905etik, herrialdetik igarotako lehendabiziko osoa izan da.
Kongon ebola agerraldia maiatzean deklaratu zenetik, zabaltzen ari da. 3.605 kasu baino gehiago zenbatu dira, eta gutxienez 1.587 hil. Nazioartearen kezkarako larrialditzat jo da.
72.000 pertsona inguruk Ceutako muga hesia gainditu dute, marokoarrak batik bat, gehienak itzuli badira ere. 141 inguru hil dira, eta gertakariak Espainiako gobernuaren kontrako ahotsak harrotu ditu.
Israelek Zisjordania kolonizatzeko ofentsiba militarra areagotu du, kolonoen erasoen erdian eta lur eremu gehiago anexionatuz. Bertako palestinarrak ataka larrian utzi ditu, inoiz ez bezala, PANen arabera.
Komunitatea







