Araia
Araia Arabako ipar-ekialdeko herri bat da, Asparrena udalerrikoa. Asparreneko hirigune nagusia da, eta populazioaren hiru laurdenak biltzen ditu. Izan ere, 1.218 biztanle zituen 2006an. Araia aberatsa da uretan, batez ere Zirauntza ibaiaren sorburuak dakarren ur emari handiarengatik; horri esker, Miko izozki fabrikarena da herriko ekonomia jarduera nagusia (izozkigintzarako ur ugari behar baita).
| Araia | |
|---|---|
Araiako herriko plaza nagusia | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Asparrena |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°53′23″N 2°18′57″W / 42.8897°N 2.3158°W |
| Garaiera | 604 m |

Izena
aldatuAraia izena ingurukoa zen Arai (forma genitiboa) pertsona izenetik bide dator.[1] Izan ere, izen horren lekukotasunak aurkitu dira Arabako Ilarduia eta Kontrasta herrietan.[1] Kontrastan, zehazki, erromatarren garaiko gizonezko baten hilarrian: Araica Arai f(ilia) («Araika, Arairen alaba»).[2] Araia (izen emakumezkoa) Arabako herria eta Andramari izenaz ezagutzen den ermita, hilerriko kapera gaur egun. Barruan Ama Birjinaren irudi barrokoa zegoen. Kanpoaldean daude Done Jakueren gurutzeek Lautadara Sandrati (San Adrian) pasabidetik sartzen den Donejakue bidearen berri ematen digute. Bide garrantzitsu hori babesteko gaztelua egon zen ondoko haitzetan. Santu-eguna abuztuaren 15ean zen.
Geografia
aldatuOrdokiaren eta mendiaren artean dago, Arabako lautadaren ipar-ekialdeko ertzean, Aratz eta Umandia mendien hegoaldeko magalean. Zirauntza ibaiak zeharkatzen du herria.
Araia herria Altzania mendilerroaren magalean dago eta abiapuntu ohikoa da EAEko mendirik ospetsuenetako batzuk esploratzeko, hala nola Aitzgorri, Aratz, Umandia .... Halaber, Aralar eta Urbasako mendilerro nafarraren ondoan dago.
Historia
aldatuToponimoak Donemiliagako goldearen lekukotasuna dauka, garai hartan Araban ohikoak ziren hasperenekin: Harhahia.[3] Jada XI. mendean, mendian gora, Marutegi gaztelu nafarra existitzen zen Gaztelatik babesteko. Halaber, gazteluak Lizarrate (edo Sandrati) tunel historikotik jaisten zen errepidea kontrolatzen zuen, Araba, euskal kostaldea eta Gaskoinia lotzen zituena. 1200. urtean, Gaztelak Nafarroako Erresuma inbaditu eta Araia Gaztelaren orbitan egotera pasa zen.
Aistra biztanlerik gabeko eremua da, Zalduondo eta Araia herrien artean kokatuta dago. Mendeetan zehar hainbat izen izan ditu: Aistra, Alma, Astrea, Aystara, Haiztara. Erromatar inperioaren erorketaren eta Goi Erdi Aroaren ondorengo urte ilunetan sortutako herrixka bat zen. Jendez hustutako eremua indusketa arkeologiko intensibo xede izan zen 2004 eta 2009 artean. K.o.rengo VI eta VII mendeetako herrixka baten aztarnak aurkitu ziren, indusketan aritu ziren arkeologoek Penintsulako Erdi Aroko herrixkarik zaharrena dela uste zuten. X. mendean San Julian eta Santa Basilita baseliza eraiki zuten. XIV mendean herrixka bertan behera utzi zuten.[4]
Amamio biztanlerik gabeko eremua da, Albeizeko kontzejuan kokatuta dago, Asparrengo udalean. Mendeetan zehar hainbat izen izan ditu: Amamaio, Amamio eta Hamamio. 1025etik dokumentatua Hamamio izenaz Donemiliagako goldean. Bertako biztanleek herri utzi eta haraneko herrietara joan ziren bizitzera XIV. mendean. Herria biztanlerik gabe geratzeko arrazoietako bat, bere kokapena izan daiteke, maldak sarbidea zailtzen baitzuen. XVI. menderako herririk ez zen geratzen, Gil lizentziatuaren kontaketak eliza baseliza bezala aipatzen du. Hala ere orain gutxi egindako zaharberritze lanetan, herri honekin lotutako Erdi Aroko hilerri zaharraren aztarna batzuk aurkitu ziren iparraldeko harresiaren ondoan. Elizatik baseliza izatera aldatu zutenez, Araia eta Albeizko kontzejuek hartu zuten haren zaintza eta mantentze-lanen ardura, biek San Juan egunean biltzen dira.
Industria esanguratsua herriarentzat
aldatu1848an ireki zen Araiako San Pedro burdinola, mota guztietako burdina eta altzairua ekoizteko, Arabako lehen burdinola eta bigarrena EAEn, Boluetako Santa Anaren ondoren.[5]XVIII. mendetik badaude agiri batzuk Araian burdinola bat zegoela, Ola-Zar izenekoa. Herriarena zen eta 1819an José Maria Urniza merkatari gasteiztarrak eskuratu zuen.
Urari lotutako industria jarduera izan zuen aspalditik, burdinola tartean. Zirauntza ibaiak, bere ur-jauziekin energia ekoiztea posible egin zuen, inguruko mendi eta basoen ugaritasunak labe garaietan behar zen ikatza lortzeko egurra eman zezakeen.
XIX. mendearen erdialdetik ia XX. mendearen hondarrera, Ajuria Urigoitia siderurgia fabrika bat existitu zen herriaz kanpoaldera, eta Euskal Herriko lehenengotariko labe garaietako bat izan zuen.
La Unión Obrera Kontsumo kooperatiba
aldatu1889ko martxoan La Union Obrera Kontsumo Kooperatiba sortu zen, oinarrizko beharrak eskaintzeaz gain, bazkideei laguntza medikoa eta farmazeutikoa eskainiko zien. Gizarte berezi honek langileei bereziki eta eskualdeari orokorrean ekarri zizkien ondorioak eta onurak hain handiak izan ziren, ezen herriko bizitzan gehien eragin duen erakundetzat har daitekeen.[6]
Gordetzen diren lehen aktak XX. mende hasierakoak dira, 1968an sute baten ondorioz galdu ziren dokumentazio zati handi bat, La Unión Obrera, Ajuria eta Urigoitia familiaren enpresarekin lotzen duten erreferentzia ugari daude. Ajuria familiaren ekarpena eta eragina erabkigarria izan zen La Unión Kooperatibaren sorreran.
Hezkuntza
aldatuXX. mendearen lehen erdian ez zegoen gutxieneko araututako lehen hezkuntzarik. Araiak lehen hezkuntzako irakasle bat bazuen, eta ikasleen gurasoek ordaintzen zuten mantenua. Ondorioz, ordaindu zezaketenen seme-alabek ikasten zuten irakurtzen. Hala ere, Arriolak eta Gordoak, Galarreta eta Luzuriaga herriekin batera, Galarretako bizilagun batek sortutako funtsa baten onura izan zuten, apaizak haurrei lehen letrak irakatsi ahal izateko. Udalerri gainerako herrietan ez zegoen eskolarik. Geroago herrietan eskolak irekita egotea agindu zen.[7] Araian bazeuden eskola osatugabeak, irakurketa, idazketa eta erlijioa irakastera mugatzen zirenak, nesken presentzia urria zen eskolan eta absentismo handia zegoen udaberrian eta udaran, familiek seme-alabek baserriko lanetan laguntzea eskatzen baitzuten.
Lehenengo eskola publikoa Marmario kalean kokatu zen. Neskak eta mutilak banatuta zeuden. Geroago, eskola nazionala eraiki ziren Andra Marin, hiru atalekin: bata mistoa haurrentzat, bestea 6 eta 8 urte bitartekoa, eta hirugarrena, 8tik 12ra bitartekoa, biak neskentzat. Mutilek Marmarion jarraitu zuten. Araian, halaber, bi eskola pribatutan ikasten zuten, batez ere, Ajuriako fabrikako langileen seme-alabek: neskatoentzat, mojen eskola, San Vicente de Pauleko Karitateko ahizpak, gaur egun Kultur Etxean kokatu zen, eta mutikoentzat, Ave Maria.
Araia herri eskola 1966-2026
aldatuAurretik "Grupo escolar de Araia" izenarekin ezagutzen zen. Eraikuntza berria 65-66 ikasturtean zabaldu zituen ateak eta, Sixto Arana izan zen lehenengo zuzendaria.
Andoni Umandi ikastola 1976-1983
aldatu1976an guraso talde batek ikastetxe berri bat jarri zuen martxan, Andoni Urrestarazu "Umandi" ikastola, kultur etxeko lokal batean. Helburua ez zen soilik seme-alabek euskarazko irakaskuntza jasotzea, baizik eta euskal idenitatea eta kultura berreskuratzea. Bitartekoak baino borondate handiagoarekin, 18 umeko talde bat B ereduan hasi zen eskolatzen, bi andereñoren laguntzarekin.
Araia ikastolaren hastapenak eta bilakaera: Euskara berreskuratzeko proiektu kolektiboa. Araiako ikastolarentzat Andoni Umandiren izenari dagokionez, istorioa honako hau da: bere arreba Teresa Urrestarazuk nirekin (José Mari Rekarte) harremanetan jarri zen proiektua moldatzen ari ginela, eta bere anaia nor zen esan zidan, azaldu zidan bere anaiak gramatika bat garatu zuela euskaraz eta hortik abiatuta pentsatu genuen ikastolari bere izena jartzea. Araian 1975. urtean, Franco hil eta hurrengo hilabetean, abenduan, sortu zen Andoni Umandi Ikastola guraso ausart batzuk tematu zirelako beraien seme-alabentzat hezkuntza elebiduna eta pedagogia aurrerakoiaren hautua egin zutelako.[8]
Demografia
aldatu| Araiako biztanleria |
|---|
![]() |
Garraioa
aldatuAraba Bus sareko
lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu herrian:
|
Ondasun nabarmenak
aldatu- Zirauntza ibaiaren sorburua: herrian, el nacedero («sorburua») esaten diote.
- Andra Maria baseliza: XVIII. mendekoa da, barroko estilokoa.
- Lezea: haitzulo ikusgarria, herriko gaztelanian La Lece izena duena. Izan ere, Araiako gaztelanian euskararen arrasto ugari gorde dira.
- Marutegiko gaztelua: haitz baten gainean dago, eta aztarnak baino ez dira geratzen.
- San Joan baseliza: XII. mendean hasia, erromaniko estilokoa dugu.
- San Pedro eliza: XV. eta XVI. mendeen artean egina, herriko erdigunean dugu.
- Udaletxea: Asparreneko udaletxea Araian dugu, 1771n egindako eraikina da, Herriko Enparantzan kokatua.
- Iturbero frontoia: 1876koa (Arabako zaharrenetakoa).
- Ajuria Urigoitia edo San Pedro Araiakoa antzinako siderurgia-fabrika (1848-1985), eta haren zentral hidroelektrikoa, 2002an berritua.
Argazki galeria
aldatu- Araiako San Pedro eliza, pilotalekutik ikusia.
- Asparrenako udaletxea Araian.
- Ajuria jauregia.
- Naturaren Interpretazio Zentroa. Ajuria Urigoitia siderurgia-fabrikaren zentral hidroelektrikoa.
- Andra Mari baseliza.
- Zirauntzako ur-jauzia, ibai horren sorburutik hurbil.
Kultura
aldatuUmorezko Antzerki Jaialdia
aldatuKirola
aldatuAlipendi Kirol Kluba da Araiako kirol klub bakarra, 1926an futbol klub gisa sortua. Gaur egun, futbol taldeak ez ezik, saskibaloi eta eskubaloi taldeak ere baditu.[9]
Jaiak
aldatu- Herriko zaindariaren jaiak Sanpedroak dira (ekainaren 29a).
- Abuztuaren 15ean Araiako Andra Mari auzoko jaietan Artzai Eguna ospatzen da.
Musika
aldatuJoselu Anayak musika talde ezaguna Araian sorturikoa da.
Araiar ospetsuak
aldatu- German Maria Landazabal Garagalza (1884-1953), musika konpositorea.
- Andoni Urrestarazu Umandi (Araia, 1902 - Gasteiz, 1993), euskal idazlea.
Erreferentziak
aldatu- 1 2 (Ingelesez) Salaberri Zaratiegi, Patxi; Salaberri Izko, Iker. (2016). «An introduction to Basque aspiration: the contribution of onomastics» Fontes linguae vasconum: Studia et documenta 48 (122): 365–392. ISSN 0046-435X. (kontsulta data: 2020-09-28).
- ↑ «Arai pertsona-izena» Euskal Onomastikaren Datutegia (Euskaltzaindia) (kontsulta data: 2020-09-28).
- ↑ «Araia - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-09-30).
- ↑ Lopez de Guereñu Galarraga, Gerardo.. "Mortuorios o despoblados". Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses.. ISBN 8485479483..
- ↑ Paz Larrumbide. La forja de una identidad Araya, pasado y presente. Arabako Foru Aldundia ISBN 978-84-7821-953-7..
- ↑ La Union Obrera koop.elkartea "LA COPE" ARAIA. ISBN D.L.SS-785/2011..
- ↑ Paz Larrumbide. La forja de una identidad Araya pasado y presente ISBN 978-84-7821-953-7..
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
:3izeneko erreferentziarako - ↑ «Unidos por el deporte».
Bibliografia
aldatu- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Araia, Asparreneko Udalaren webgunean.
- (Gaztelaniaz) Araiako Umore Azokaren webgunea.
- Amamioko San Joan ermita - Bisita birtuala
