Kontrasta

Harana udalerriko kontzejua, Araban

Kontrasta Arabako ekialdeko herri eta kontzeju bat da, Haraneko udalerrikoa, Mendialdeko kuadrillakoa.

Kontrasta
 Euskal Herria
Herriaren ikuspegi orokorra.
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaHarana
Posta kodea01117
Geografia
Koordenatuak42°46′14″N 2°17′43″W / 42.77047082°N 2.29525208°W / 42.77047082; -2.29525208
Kontrastako frontoia.

Geografia

aldatu
Kontrasta herria

825 metroko garaieran dago, tontor batean, Haraneko udalerriko ekialdean. Opakuako mendatea Arabako Lautadarekin lotzen duen herria da.

Historia

aldatu
Plaza berria, errepide alboan, eliza eta hiribildurako sarrera.

Erromatarren konkistaren aurretik, Kontrastako lurrak barduliarren eremuaren barruan zeuden.

Kontrastako teilatuen eta elizaren bista, hegoaldetik.

Elizmendiko ermitaren hormak eraikitzeko erromatar motako 17 hilarri erabili ziren, II. mendetik aurrerakoak gehienak[1], Euskal Herriko erromatar garaiko multzo epigrafiakorik garrantzitsuenetako bat, beraz. Hori dela eta, bertan edo oso hurbil, erromatar garaian gune bat egon zela uste da.

Erdi Aroan berebiziko garrantzia izan zuen, Nafarroarekin mugakidea izanda. Hiribildua izan zen 1256. urtetik aurrera, urte hartan hiri-gutuna jaso baitzuen. Aurretik, gune honen izena Arana izan zen.[2]

Karlos II.a Nafarroakoak 1368an hiribildua konkistatu arren, 1377an Ruy Diaz de Rojasek Henrike II.a Gaztelakoarentzat berreskuratu zuen.

Denbora luzez udalerri independentea izan ostean, 1942an Aldarekin eta Done Bikendi Haranarekin fusionatu zen, Harana udalerri berria sortzeko.

Kontrastako eliza.

Demografia

aldatu
Kontrastako biztanleria

Garraioa

aldatu

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
19aAlda
Santikurutze
KontrastaUribarri HaranaDone Bikendi HaranaOteoOrbisoBujandaAntoñanaAlda
Santikurutze

Ondasun nabarmenak

aldatu
  • Elizmendiko Andra Mari baseliza erromanikoa(X-XI. mendea). Nabarmentzekoa, absideko hormak erromatar jatorriko hilarriez eraikita dituela.
  • Laboreak eta basoa.
Galsoroak.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Echevarría, Ana. (1989). «La cronología de las inscripciones funerarias latinas de Alava» Munibe 44: 133-152. ISSN 0027 - 3414 ISSN 0027 - 3414..
  2. (Gaztelaniaz) Martínez Torrecilla, J. M.; Plata Montero, A.; Sánchez Pinto, I. eta Solaun Bustinza,J.L.. El recinto fortificado de la villa de Contrasta (Valle de Arana, Álava), ISBN 978-84-691-9571-0 Hemen irakur daiteke. [ikusia: 2020-07-02]

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu