Aratz
Euskal Herriko mendia
Aratz Altzaniako mendilerroko mendi nagusia da. Arabako ipar-ekialdean dago, Aguraingo kuadrillan, Goierri (Gipuzkoa) eta Sakana (Nafarroa Garaia) eskualdeekiko mugetatik hurbil. Hegoaldean Asparrenako udalerria du, eta iparraldean Zegamakoa.
| Aratz | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 1.443 m |
| Prominentzia | 276 m |
| Mota | mendia |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°55′19″N 2°18′13″W / 42.922039°N 2.303658°W |
| Mendikatea | Altzaniako mendilerroa |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Mendizaletasuna | |
| Ohiko bidea | Araiatik |
| Luberri | Luberri |
Tontorrak 1432 metroko altuera dauka, eta han harria hutsik eta garbi agertzen da, zuhaitzik eta bestelako landarerik gabe; hortik ei datorkio aratz izena («garbia»).
Abiapuntuak
aldatu- Araiatik: 2 ordu, 822 metroko desnibela.
- Otsaurteko mendatetik: 2 ordu eta 30 minutu, 772 m.