Min nan

min txineraren aldaera

Min nan[1] (txinera tradizionalez: 閩南語; txinera sinplifikatuz: 闽南语; pinyinez: mǐnnányǔ) Taiwanen, kontinenteko Fujian probintzian eta beste eskualdeetan eta txinatar diasporan hitz egiten duten txineraren aldaeren artean adarra da, min txineraren taldekoa; Taiwanen egiten duten aldaerari taiwanera diote.[1]

Min nan
閩南語  Bân-lâm-gú  闽南语  Bân-lâm-gí
Datu orokorrak
Hiztunakama-hizkuntza: 50.100.000 (2019)
ama-hizkuntza: 47.000.000 (2007)
48.339.200
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Sino-Austronesian (en) Itzuli
sino-tibetar hizkuntzak
txinera
Min txinera
Coastal Min (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza tonala
AlfabetoaPe̍h-ōe-jīa, txinatar karakterea eta Tâi-uân Tâi-gí Lô-má-jī Phing-im Hong-àna
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3nan
Ethnologuenan
Glottologminn1241
Wikipediazh-min-nan eta nan
Linguasphere79-AAA-j
ASCL7107
Linguist Listnan
IETFnan
Hemengo testu batzuk txineraz daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu txinera ikurren ordez.

Sailkapena

aldatu

Min dialektoek txineraren familia linguistikoaren adar osatzen dute. Txinera ertainaren ondorengoak diruditen gainerako txinatar talde dialektalak ez bezala, protomim-a txinera ertainaren arreba-hizkuntza izango litzateke, ez txinera ertainaren ondorengo zuzena.

Min nan-en barietateak min-aren bi dibisioetako bat bezala hartu izan dira tradizionalki.[2] Autore askok eskema honetan bezala jarraitzen dute sailkapen hori:

 Mǐn 
   

Mǐn bei

Shaojiang mǐn bei

Mǐndong

Mǐnzhong

Puxian

 mǐnnán 
 Hokkienera 

Amoy (amoyera)

Hoklo (taiwanera)

Teochew

   

Leizhouera

Hainanera (Qiongwenera)

Hala ere, beste autore batzuek, hala nola Pān Màodĭngek (1963), uste dute lehen mailako banaketa ekialdeko min-aren eta mendebaldeko min-aren artean gertatzen dela.[3][4] Birsailkapen hori Fujian probintzian egindako inkesta linguistikoetan oinarritu zuten. Hainbat isoglosak ekialdea eta mendebaldea bereizten laguntzen dute (protominaren sudurkarien trataera desberdina eta protominaren /l/-ren bi barietateak).

Erreferentziak

aldatu
  1. 1 2 Berria. Estilo Liburua. .
  2. Yuán Jiāhuá. (1960). Hànyŭ fāngyán gàiyào. Pekin: Wenzi Gaige Chubanshe.
  3. Pān Màodĭng et al.. (1963). «Fújiàn hànyŭ fāngyán fēnqū lüèshuō» Zhongguo Yuwen (6): 475-95..
  4. Norman, Jerry. (1988). Chinese, Cambridge Language Surveys. Cambridge: Cambridge University Press ISBN 0-521-29653-6..

Kanpo estekak

aldatu