Isabel Marant

frantziar moda diseinatzailea

Isabel Marant (Paris, Frantzia, 1967ko apirilaren 2a) moda-diseinatzailea da, eta bere prêt-à-porter marka sortu zuen.[1][2][3][4]

Isabel Marant
Bizitza
JaiotzaBoulogne-Billancourt, 1967ko apirilaren 12a (59 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
Ezkontidea(k)Jérôme Dreyfuss (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaStudio Berçot (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakestilista eta moda-diseinatzailea

isabelmarant.com
Youtube: UCIuZ0Z1bWIORSk9t5iL0ekg Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Marant 1967an jaio zen Parisen. Aita ikus-entzunezko enpresa bateko zuzendari frantziarra zen eta ama Alemaniako enpresa baten alaba, Elite izeneko agentziaren lehen modeloa izan zena. Gurasoak banandu ostean, Afrika, Asia, India eta Karibeko bidaiek markatu zuten bere haurtzaroa, geroago bere lanean eragina izan zutenak. 1982. urtean, josteko makina bat eskatu zion Isabelek aitari; orduantxe izan zuen, 15 urte besterik ez zituela, modaren munduarekin lehen harremana. Armairuko arropa zaharrak pertsonalizatzen hasi zen, adibidez jaka militarrak, horrela Neuilly-sur-Siene auzo suburbanoaren estiloa baztertuz.

Geroago, 1990. urtean. Bere marka sortu zuen, hasieran "Twen" izenarekin, 1994an "Isabel Marant" bihurtu aurretik. Urtebete geroago, lehen prêt-à-porter bilduma atera zuen.[5]

Moda ibilbidea

aldatu

1985. urtean Marantek Christophe Lemaire lagunarekin batera sortutako lehen piezak Las Halleseko (Paris) denda txiki batean saltzen hasi zen, baina pieza horiek ez zuten ia arrakastarik izan eta, ondorioz, Isabelek ekonomia ikasketak utzi eta Berçoteko moda eskolan diseinua ikastea erabaki zuen. Malcolm McLarenekin (Sex Pistols taldeko agentea) izandako abentura bat inspirazio-iturri izan zuen sukaldeko zapi soiletatik sortutako arropak diseinatzeko. Bi urte beranduago, 1987. urtean, ikasketekin jarraitzen zuen bitartean, Michel Klein diseinatzaile paristarrarekin praktikak egiteko aukera izan zuen. Hurrengo bi urteetan, Bridget Yorke-rekin lankidetzan jardun zuen Yorke & Cuelo etxerako bi bildumatan, eta Marc Ascoli zuzendari artistikoaren laguntzailea izan zen Yohji Yamamoto, Martine Sitbon eta Chloérentzako proiektuetan. 1989an, bitxi-bilduma txiki bat kaleratzea erabaki zuen. Horien artean, Claude Montana, Michel Perry eta Yorke & Cuelorentzat sortutako osagarriak nabarmentzen ziren.

Hala ere, 1990. urtera arte ez zuen amarekin batera "Twen" izeneko enpresa txiki bat sortu, eta 1994. urtera arte jardun zuen harekin lanean. Orduan, bere buruaz nahiko seguru sentitu zen eta bere kabuz lanean jarraitu zuen. Horrela, sinaduraren izena "Isabel Marant" izenera aldatu zen. Jatorrian, kamiseten eta puntuzko generoen lerro bakar bat markagailura botatzea aurreikusten zuen, berak erosi nahi zituen arropa guztiak sortuz, edozein emakume modelori zuzenduak eta prezio nahiko onean.

Udaberri/udako lehen bilduma 1995. urtean aurkeztu zen, eta 1997. urtean Isabel Marantek Modaren saria irabazi zuen. 1998. urteko urtarrilean "I" kaleratu zuen, Japoniarako soilik zen gizonezkoentzako lerroa, eta urte berean La Redoute frantziarraren katalogoan kolaboratu zuen bildumaren bat sortuz. Urte bereko otsailean, Marantek lehen denda ireki zuen Bastilla auzoko estudio zahar batean, eta, hilabete hartan bertan, Parisko Yves Salomon larrugilearen untxi-larruz forratutako arropa iragazgaitzezko patchwork beroki bilduma bat ere diseinatu zuen. 1999. urtean egin zuen debuta Parisko Prêt-à-porter pasarelan, ehunezko praka eta kamisetekin sortutako estiloarekin.

Mende aldaketarekin, 2000. urtean, bigarren denda bat zabaldu zuen Parisen, rue Jacob-eko 1. zenbakian kokatua, non bere lehen bilduma osoa aurki zitekeen, "Étoile" izenekoa, barruko arropa barne. 2003. urtean, Isabelek bere lehen semea, Tal, erditu zuen, Jerome Dreyfuss senarrarena. 2004. urteko otsailean, Isabel Marantek denda berri bat ireki zuen pop-up kontzeptu batekin, sail desberdinetatik bereizita. Bi urte geroago, 2006. urtean, Anthropologie-rekin elkarlanean jardun zuen bilduma bat sortzeko. 2008. urtean, A-A-z konpainia frantsesak 120.000$-eko kalte-ordaina ordaindu behar izan zion Maranti, 2006. urteko udazkeneko bere bildumako traje bat kopiatzean. 2009. urteko uztailean, Rachel Weisz aktoreak Isabelen lehoinabar traje txiki bat jantzi zuen promozio baterako.

Isabel Maranten altzadun zapatak

2010eko urtarrilean, The Wall Street Journal egunkariak Maranten "Biker Otway" orpodun boten salmenta neurrigabearen berri eman zuen. Apirilean inauguratu zuen New Yorkeko Soho aretorako lehen "Stateside Boutique"-a.

2012. urtean Marantek Parisko egoitza 21.500 metro koadroko espazio batera lekualdatu zuen eta Tokio eta Seulgo boutiqueen sarea zabaldu zuen. Urte horretan, bere piezarik enblematikoenetako bat ere kaleratu zuen: falkadun kirol-oinetakoak, zeinak modaren gurtzarako best-seller bihurtu baitziren bat-batean, hainbat imitazio sortuz. Hain arrakasta izan zuen, non Isabel Marant enpresa gehiago ezagutzen den zapatengatik arropengatik baino.

2013. urteko urtarrilean, beste boutique bat zabaldu zuen Melrose Placen, West Hollywooden, eta otsailean, edizio mugatuko monopatinak sortu zituen Heritage House Parisen laguntzarekin, Los Angeleseko bere dendan saltzeko asmoz. Azkenik, urte bereko ekainean H&M-rekin kolaborazio bat egin zuen, minutu batzuetan agortu zen bilduma baten diseinuan.

"Isabel Marant" mundu osoan 10 denda izatera heldu da, modaren munduko hiriburu batzuetan kokatuak, hala nola, Paris, New York, Tokyo, Hong Kong, Los Angeles, Pekin edo Londresen. Banatzaileak ere baditu 35 herrialde baino gehiagotan.

Marant estiloa

aldatu

Denbora gutxian, Marant ospetsuen bihotza bereganatzen joan zen, hala nola, Sienna Miller, Dakota Fanning edo Diane Krueger. Aldi berean, modaren munduan eragin handia duten pertsona guztiak: bloggerrak, "it girls" zein modeloak. Dena Willow sneakerrei esker izan da, benetako iraultza bihurtu baitziren eta gero gehien imitatzen direnetako batzuk izateagatik, marka bakoitzak bere bertsioa egin du eta. Maranten arrakasta ezusteko jantziei aplikatzen dien ikuspuntu desberdinetik sortu da, estilo informalagoa emanda, horrela edonork eguneroko jantzietan bere piezak sartzeko aukera du.[6] Bere diseinuak moldakorrak, erosokorrak eta urban street estilokoak dira. Marantek onartzen du bere inspirazio-iturria ez dela bera bakarrik, eta gorputz inperfektua duen emakume gisa definitzen du bere burua: bere estiloarekin, bera izan ahal izatea eta une bakoitzean eroso sentitzea bilatzen du. Benetako emakumeak ditu gogoan, eta horrelaxe definitzen zuen bere burua S moda aldizkarian:

«Kalean jendeak arropa nola eramaten duen begiratzen dut beti. Neskek "playerak", texanoak eta kamisetak daramatzate, nik bezala. Hori dela eta, interesatzen zaidana lan egiten dudan ehunaren kalitatea da, erorketa, eta ez dezala berri-itxura handirik izan. Testurarekin lan handia egiten dut, estanpatu, kolore eta zuntz ezberdinekin. Neska gutxik eraman nahi dute arropa konplikatua, ondo eta eroso sentitzea da kontua, eta horretan aldea markatzen ahalegintzea.»[7]

Beste totem bat eskuragarria izatea da, bai prezio aldetik, bai diseinu aldetik. Krisiak harridura areagotzen du prezio burugabeen aurrean, baina hori ez da Maranten piezen kasua, moda azalekoa dela pentsatzen dutenak ulertzen dituela defendatzen baitu, baina diseinatzaileek alaitasuna eta edertasuna dakartzatela uste du. Maranten helburua pieza interesgarriak sortzea da, kalitatezkoak, emakume bat mozorrotuta ez dadin sentitu.

«Ez zait dirua alferrikako gauzetan gastatzea gustatzen, erabat zentzuduna naiz. Nire filosofianmoda egia da , nire lana, ez dator bat nire sinesmenekin, baina nire baitan harmonia bilatuta, egiten dudan eran diseinatzea bezala da, beti ere pentsatzen dudana, jendeak bilatzen duena kontuan hartuta.»[7]

Izan ere, Maranten diseinuak inoiz baino eskuragarriagoak izan dira, 2013ko azaroan H&M multinazional suediarrarekin egin zuen elkarlanaren ondorioz, zeinak bere diseinurik enblematikoenak kostu baxuko bertsioan sartu zituen.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) admin. (2020-01-12). «¿Quién es Isabel Marant? Un repaso a su trayectoria El Zocco» El Zocco (kontsulta data: 2025-04-02).
  2. Isabel Marant. Elle.
  3. (Gaztelaniaz) España, Vogue. (2013-11-06). «Isabel Marant: todo sobre la diseñadora detrás de la firma francesa» Vogue España (kontsulta data: 2025-04-02).
  4. (Ingelesez) Holborow, Olivia. (2012-07-06). «Isabel Marant» British Vogue (kontsulta data: 2025-04-02).
  5. Isabel Marant - Voguepedia. .
  6. Palacios, Candelaria. ¿Quién es Isabel Marant?, a "Ohlalá! Web". .
  7. 1 2 Ruiz de Velasco, Sofía. (7 de febrer de 2012). «Isabel Marant: "Diseñar me plantea un gran conflicto porque creo que no necesitamos más ropa» El País.

Kanpo estekak

aldatu