Edith Eger
Edith Eger (Košice, Txekoslovakia, 1927ko irailaren 29a – 2026ko apirilaren 27a) Holokaustoa biziraun zuen gatibua eta psikologian aditua, trauma osteko estresaren nahasmenduan (TOEN) espezialista izan zen, berak bizitako esparruen bizipenak oso lagungarriak izan ditu hainbat gaixo laguntzeko.
| Edith Eger | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Elefánt Edit Éva |
| Jaiotza | Košice, 1927ko irailaren 29a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | San Diego, 2026ko apirilaren 27a (98 urte) |
| Familia | |
| Familia | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | University of Texas at El Paso (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | psikologoa, aholkularia eta psikoterapeuta |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | judaismoa |
Biografia
aldatuNerabe bat izanik, naziek antolatutako sarraski esparruak bizi izan zituen. Genozidio nazia bizi izan ondoren, Estatu Batuetara emigratu eta psikologia ikasketak burutu zituen. Doktoregoa lortu zuen eta Viktor Franklen dizipulua izan zen.
Edith Egerrek dantzari amorratua da eta Olinpiadetara joateko aukera izan zuen. Azkenean, judua izateagatik ezin izan zuen hauetan parte hartu[1].
Harrapaketa eta sarraski esparruak
aldatu1944ko martxoan, soldaduak gauean bere etxean sartu ziren eta familia osoa etxetik kanporatu zuten[2]. Auschwitz-era deportatua izan zen bere arreba Magda eta bere gurasoekin batera. Sarraski esparruan, Josef Mengele topo egin zuen, lehenengo aldian, bere ama gas-kameretara bidali zuenean[2], eta bigarren aldian, berarentzat Danubio Urdina dantzatu zuenean[2].
Heriotza-martxak
aldatuEgerrek 1944an naziak martxan gauzatutako heriotza martxak sufritu zituen eta Auschwitz-etik Austriako Gunskirchen Lagerrera (Mauthausen sarraski-esparruaren sekzioetako bat) mugitu zuten. Bertan, bere gorputzak muturreko ahuleziara heldu zen, baina Ameriketako Estatu Batuetako Armadak 1945eko maiatzean esparrua askatzen zuen[2], Egerren bizitza salbatuz.
Sarraski esparruaren ondoren
aldatuEdith Egerrek Košicera bueltatu zen eta bere arrebekin batu egin zen (bere gurasoek ez zuten sarraski esparruetatik bizirik atera). Urte batzuk geroago (1949), komunisten mehatxuen ostean, Amerikako Estatu Batuetara mugitu zen bere senarra eta alabarekin. Bertan, egokitzapen urte latz batzuk jasan ondoren, psikologiako ikasketak burutu zituen eta terapia burutzeko klinika propioa ireki zuen La Jollan, Kalifornian.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Gomez, Lara. «La espeluznante historia de la bailarina de Auschwitz» La Vanguardia (kontsulta data: 18/01/2018).
- 1 2 3 4 (Gaztelaniaz) Eger, Edith. (2017). La Bailarina de Auschwitz. Planeta, 68-69 or. ISBN 978-84-08-18090-6..
