Apilaiz
- Artikulu hau herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Apellaniz (argipena)».
Apilaiz[1] (ofizialki Apellániz / Apilaiz)[2] Arabako ekialdeko herri eta kontzeju bat da, Mendialdea eskualdekoa eta Arraia-Maeztu udalerrikoa. Izkiko natura parkeko mendien oinean dago, San Kristobal mendiaren itzalean.
| Apilaiz | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Arraia-Maeztu |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°43′52″N 2°28′48″W / 42.731°N 2.48°W |
| Demografia | |
| Biztanleria | 107 (2022) |
Udalerri independentea izan zen 1958 arte; urte horretan Arraia eta Laminoriarekin batera Maeztu udalerri berria sortu zuten, egun Arraia-Maeztu deitzen dena. Apilaiz udalerriak 16,58 km² zuen.
Izena
aldatuEuskaraz Apilaiz gehienbat palatalizatu gabe ahoskatu zela uste da, despalatalizazio baten ostean.[3]
Demografia
aldatu| Apilaizko biztanleria |
|---|
![]() |
Historia
aldatuHerria lehen aldiz agertzen da Donemiliagako goldean dokumentatuta (1025): Apinganiz, ('<ng>' grafema horrek ustez gaurko <ñ> fonemaren antzeko zerbait islatu nahi zuen).[4]
Kastrofuerteko markesaren jaurerrian zegoen.
Auzoak
aldatuGaur egun, hiru auzo ditu Apilaizko herriak: Bengara, Elespara eta Goikara.
Herrira iparraldetik joanda, Birgaragoien edo Birgarabarrenetik joanda, errepideak eliza ondoko auzora bideratzen du, Elespara auzora. Elesparara iritsi baino lehenago eskuinerantz eginez gero, Bengara auzoa ikus daiteke, Bengara auzoa Elespara baino beheragoko kota batean dago. Iparraldetik hegoalderako bideari jarraikiz, Elespara zeharkatu daiteke, eta kota altuago batean topatuko dugu Goikara auzoa.[5]
Hiru auzoetan latsarriak daude, ondo kontserbatuak, azken urteetan kontserbaziorako egindako lanak direla eta.
Elizatik oso hurbil, Elespara auzoan, pilotaleku moderno eta berri handi bat dago, haurrentzako jolastoki baten ondoan.
Garraioa
aldatuJaiak
aldatuApilaizko jaia berez apirilaren 16an da, San Toribioren omenez. Hala ere, Aste Santuko asteburura aldatu ohi dira jaiak.[6]
Urrian, Gaztainaren jaia egiten da; herriko gaztainondoek emandako fruituak jaten dira.[6]
Ondasun nabarmenak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindiaren onomastika datutegia
- ↑ «Apilaiz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-10-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Salaberri Zaratiegi, Patxi. (2015). «Araba/Álava: Los nombres de nuestros pueblos» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-07-27).
- ↑ «Apilaiz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-07-31).
- ↑ , https://www.arraia-maeztu.eus/arraia-maeztu/apellaniz-apilaiz/ or..
- 1 2 (Gaztelaniaz) Triviño, Borja. (2024-11-16). «Apellániz: una villa de tradición castañera» Gasteiz Hoy (kontsulta data: 2025-10-01).
Bibliografia
aldatu- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Apilaiz, Arraia-Maeztuko Udalaren webgunean.
| Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
