Aljebra
formula eta ekuazioetan zenbakiak eta kantitateak irudikatzeko letrak eta bestelako sinboloak erabiltzen diren matematiken zati bat
Aljebra zenbaki eta bestelako objektu matematikoen arteko eragiketa eta erlazioak aztertzen dituen matematikaren adarra da.
Esanak
aldatu- Ilargiaren inguruan eleberriko elkarrizketa:
- Eta jakingo al zenuen kalkulu hura egiten? - galdetu zuen Michel Ardanek.
- Zalantzarik gabe. Nichollek eta biok zehaztu egingo genuen, Behatokiaren oharrak neke hori gainetik kendu izan ez baligu.
- Bada, Barbicane lagun zaharra - erantzun zuen Michelek -, aurrena burua moztu beharko zidaten niri, oinetatik hasita, problema hura ebazten jarri baino lehen!
- Aljebra ez dakizulako - ihardetsi zion lasai Barbicanek.
- A! Zuek, x jaleok! Uste duzue dena esanda dagoela aljebra esandakoan..
- Michel -esan zion Barbicanek- mailurik gabe burnia edo golderik gabe lurra landu daitekeela uste al duzu?
- Nekez.
- Bada, aljebra lanabesa da, goldea eta mailua bezalaxe, eta lanabesa ona erabiltzen dakienarentzat. - Jules Verne - Ilargiaren inguruan (1869).