Zubin Mehta (hindiz: ज़ूबिन मेहता, /ˈzuːbɪn ˈmeːɦt̪aː/ ahoskatua; Mumbai, 1936ko apirilaren 29a) orkestra zuzendari indiar bat da.

Zubin Mehta

(2024)
Bizitza
JaiotzaMumbai, 1936ko apirilaren 29a (90 urte)
Herrialdea Britainiar Raj
 India
 Ameriketako Estatu Batuak
 Indiako Agindupeko Lurra  (1947ko abuztuaren 15a -
Lehen hizkuntzagujaratera
Familia
AitaMehli Mehta
Ezkontidea(k)Nancy Kovack  (1969 -
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaSt. Xavier's College (en) Itzuli
Accademia Musicale Chigiana (en) Itzuli
St. Mary's School (en) Itzuli
University of Music and Performing Arts Vienna (en) Itzuli
(1954 - 1957)
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Hans Swarowski
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria eta double-bassist (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Bavariako Estatu Opera
Los Angeles Philharmonic
Israel Philharmonic Orchestra (en) Itzuli
New Yorkeko Orkestra Filarmonikoa
Jasotako sariak
KidetzaVienako Estatu Opera
Bavarian State Orchestra (en) Itzuli
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuapianoa
kontrabaxua
DiskoetxeaDecca Records
Columbia Records
Deutsche Grammophon
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaZoroastrismoa

zubinmehta.net
IMDB: nm0576590 Spotify: 3FEd0qHPFOgcpfw7bCXB4x iTunes: 77857 Musicbrainz: b83bb7b8-1b89-4b12-9af6-fd7ac29e2fae Songkick: 312653 Discogs: 538821 Allmusic: mn0000746625 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Mumbain jaio zen 1936ko apirilaren 29an, familia aristokrata zoroastroar parsi batean, Mehli eta Tehmina Mehtaren semea. Aita, Mehli Mehta, biolin-jotzaile eta Mumbaiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari sortzailea izan zen. Zubin St Mary's High Schooleko ikaslea da, Mazagoan, Mumbai. Hasiera batean, medikuntza ikasteko asmoa zuen baina, azkenik, musika ikasten hasi zen Vienan, hemezortzi urterekin, Hans Swarowski irakasle izan zuen (akademia hartan, garai berean, Claudio Abbado eta Daniel Barenboim zuzendari eta piano-jotzailea ere zebiltzan).

1958an estreinatu zen Vienan zuzendari gisa. Urte horretan bertan, Musika Zuzendaritzako Nazioarteko Lehiaketa irabazi zuen Liverpoolen, eta Liverpoolgo Errege Orkestra Filarmonikoko zuzendari laguntzaile izendatu zuten.

Zubin Mehtak laster lortu zuen zuzendari nagusi izatea, 1960an Montrealgo Orkestra Sinfonikoko musika zuzendari izendatua izan zenean, 1967 arte mantendu zuen postua. Jarraian, honako kargu hauek izan zituen: Los Angeleseko Orkestra Filarmonikoko musika zuzendaria (1962-1978), New Yorkeko Orkestra Filarmonikokoa (1978-1991), postu horretan gehien iraun zuena izan zen. Israelgo Orkestra Filarmonikoak, 1969an, Zubin Mehta musika aholkulari izendatu zuen, 1977an musika zuzendari, eta, 1981ean, biziarteko zuzendari. Gainera, 1998tik, Municheko Bavariako Estatu Operako musika zuzendari ere da. Municheko Orkestra Filarmonikoak, Ohorezko Zuzendari izendatu zuen.

Jatorrizko herrialde Indian eta sorterri Mumbain birak egin zituen,1984an New Yorkeko Orkestra Filarmonikoarekin, eta berriz, 1994ko azaroan eta abenduan, Israelgo Orkestra Filarmonikoarekin, Itzhak Perlman eta Gil Shaham bakarlariekin. 1990ean, Maggio Musicale Fiorentinoko orkestra eta Erromako Operako Antzokiko orkestra zuzendu zituen, Hiru Tenoreen lehen kontzertuan. 1994an berriz egin zuen, oraingoan Los Angeleseko Dodger Stadiumean. 1994ko ekainean, Mozarten Requiema interpretatu zuen, Sarajevoko Orkestra Sinfonikoko partaideekin batera, Sarajevoko Liburutegi Nazionaleko hondakinetan, gerrako biktimen eta Jugoslaviar Gerretan hildako milaka pertsonen omenezko kontzertu batean.

1999ko abuztuaren 29an, Gustav Mahlerren 2. Sinfonia, Berpizkundea izenekoa, zuzendu zuen, Buchenwaldeko kontzentrazio zelaiaren inguruan, Weimar hiri alemaniarrean. Kontzertua Bavariako Irratiko Orkestra Sinfonikoak eta Israelgo Orkestra Filarmonikoak eskaini zuten, bata bestearen ondoan jarriz.

1997an eta 1998an, Zhang Yimou zinema zuzendari txinatarrarekin elkarlanean aritu zen Pucciniren Turandot operako ekoizpen batean, Florentzian eta ondoren Pekinen egin zena: hantxe antzeztu zen, Hiri Debekatuan, 300 estra baino gehiago eta 300 soldadu erabiliz, zortzi antzezpen historikotarako. Ekoizpen horren egitea The Turandot Project izeneko dokumental batean kontatu zen, narrazioa Zubin Mehtak berak eginik.

Mehta bereziki ospetsua da, erromantizismo ondorengo arlo sinfonikoko bere antzezpenengatik, bereziki, Anton Bruckner, Gustav Mahler eta Richard Strauss bezalako konposatzaileena. Egin du, halaber, Sitarrarentzako 2. kontzertuaren grabazio bat, Ravi Shankar instrumentari indiarrarena, harekin eta Londresko Orkestra Filarmonikoarekin. Haren zuzendaritza ospe handikoa da distiratsua eta agertokian indartsua delako.

2000n, anaia Zarin New Yorkeko Orkestra Filarmonikoko zuzendari exekutibo izendatu zuten. 2001ean, Indiako Gobernuak Padma Vibhushanarekin ohoratu zuen, Indiako bigarren sari zibilik garrantzitsuena.

2005eko uztail eta abuztu artean, Mumbai bisitatu zuen, eta Mehli Mehta Musika Fundazioak antolatutako programa bat ere gainbegiratu zuen.

2005eko abenduaren 26an, 2004ko Indiako ozeanoko lurrikararen lehen urteurrena zela eta, Zubin Mehtak, Bavariako Estatu Orkestrarekin batera, lehen aldiz Chennain jo zuten, Madraseko Musika Akademian ospetsuan. Tsunamiaren omenezko kontzertu berezi hori Madraseko alemaniar kontsulatuak antolatu zuen, Bhavan/Goethe Max Mueller Institutuarekin batera. Taldeak, banan-banan aukeratutako gonbidatuz betetako auditorio batean jo zuen. 3.000 pertsona inguru joan ziren, horien artean, Amartya Sen (Ekonomiako Nobel Sariduna) eta Tamil Naduko gobernari Surjit Singh Barnala. Delhin ere jo zuten abenduaren 28an, Indira Gandhi Estadioan. 2006 izan zen Bavariako Estatu Orkestrarekin bere azken urtea.

2006ko irailean, Kennedy Centerrak, Zubin Mehta maisua, urteko Kennedy Center Honors saria jaso zuenetako bat bezala iragarri zuen, 2006ko abenduaren 2an eman zirenak.

Nancy Kovackekin ezkonduta dago, zine eta telebistako aktore bat. Haren bizitza Terry Sandersen Portrait of Zubin Mehta eta Zubin: The Zubin Mehta Story izenburua duen Martin Bookspan eta Ross Yockeyren liburu batean dokumentatua izan da.

2005etik, Sofia Erregina Arte Jauregiko zuzendari nagusia da (Lorin Maazelekin batera), Valentziako Arte eta Zientzien Hirian.

2008ko maiatzaren 24an, Honoris Causa Doktore izendatu zuen Valentziako Unibertsitate Politeknikoak.


Aurrekoa
Igor Markevitx
Musika Zuzendaria, Montrealeko Orkestra Sinfonikoa
1961-1967
Ondorengoa
Franz-Paul Decker


Aurrekoa
Eduard van Beinum
Musika Zuzendaria, Los Angeleseko Orkestra Filarmonikoa
1962-1978
Ondorengoa
Carlo Maria Giulini


Aurrekoa
Jean Martinon
Musika Zuzendaria, Israelgo Orkestra Filarmonikoa
1968-
Ondorengoa
'


Aurrekoa
Wolfgang Sawallisch
Musika Zuzendari Orokorra, Bavariako Estatu Opera
1998-2006
Ondorengoa
Kent Nagano


Aurrekoa
'
Musika Zuzendaria, Valentziako Sofia Erregina Arte Jauregia
2006-Egundaino
Ondorengoa
'

Kanpo estekak

aldatu