Zitara pultsatutako harizko musika tresnen familiako harizko musika tresna mota bat da.

Zitara
Kale musikara bandura bat jotzen, ukrainar zitara mota bat
Tafelberg zitara

Izen bera hartzen du bikoteka afinaturiko punteaturiko hari metalikozko musika tresna batek ere, lautearen modukoa bera, baina lauteak ez bezala, atzealdea laua duena, gitarrak bezala. Hain zehazki ere, gitarra hitza zitaratik dator. Antzinakoago izen bat, italierazko citole da (D. G. Rossettik, bere "Aukeratutako dontzeila" izeneko olerkian, musika tresna ezberdinak direla dioen arren). Ingelesezko beste izen bat, gittern kasu, dirudienez, ez da zitarari buruzkoa, baizik eta gitarrarentzako antzinako izen ingeles bat dela (edo antzeko beste musika tresna batentzat). Izen horiek denek latinezko cithăra eta halaber grekerazko κιθάρα (kizara) dute jatorritzat.

Zitara, belaunetan edo mahai batean eusten den eta punteatzen den harizko musika tresna da. Hari batzuk zapalduak izan daitezke haien bibrazio luzera aldatzeko (egungo gitarretan bezala), eta beste batzuek altuera finko bat dute eta laguntzeko erabiltzen dira. Europa Erdialdeko musika tresna folkloriko bat da. The Third Man filmeko soinu banda, Anton Karasek konposatu eta interpretatua, garai guztietako jatorrian zitararentzako idatzitako lanik ezagunenetako bat da.

Ez da sitarrarekin nahastu behar, masta luze bat eta hari kopuru aldagarria dituena eta beste talde batekoa dena (lauten taldekoa).

Gaur egun, trapezoide forma du, eta bere hari kopurua 20 eta 30 bitartean dago. Zia edo pelktro batekin jotzen da. Biolina baino handiagoa da, tamaina ezberdinekoak dauden arren.

Datu bitxi bezala, musika tresna hau, Venezuelan, eraikitzaile ezberdinek ezagutzera eman zuten, musika ikasketa tresna gisa soilik, Harpa Bidaiari izen komertziala jasoz, izen honen sortzailetzat Hugo Blanco konposatzaile eta musikari venezuelarra jotzen delarik.

Yuri Landmanek Moodswingerra sortu du, hirugarren zubidun eta 12 haridun zitara elektriko erresonante bat.

Antzeko beste tresna batzuk

aldatu

Kanpo estekak

aldatu