Zinopari
Zinoparia toki sakratu batean, errituzko arrazoiengatik utzitako objektu bat da. Objektu hauek antzinako eta egungo gizarteetako ezaugarri dira, eta naturaz gaindiko indarren mesedea jasotzeko egiten dira.
| Zinopari | |
|---|---|
| erlijio-objektua | |
![]() | |
Zinopariak - latinezko "ex voto" ("boto baten egin izanaren ondorioz") hitzetatik eratorria-, Jainkoari onura edo mesede bat jaso izanagatik eskerrak emateko zuzentzen zaizkion eskaintzak dira. Dirudienez, xede hori zeukaten Historiaurreko iruditxo asko eta askok; horregatik esaten da zinopariak zirela.[1]
Erlijio ofiziletatik kanpo antzeko ekintzak egiten ditu jende sinegabeak, halanola, desiren putzuetan txanponak botatzea zerabit esaktzen den bidatartean.
Antzinako ofrendak
aldatuEuropan, zinopariak Neolito garaitik egiten dira, leundutako aizkora altxorrak aurkitu baitira gordeta. Une gailenetako bat Brontze Aroaren amaieran iritsi zen: Ezpata eta lantza muturrak bezalako objektu baliotsuak, itxura batean, lurperatuak ziren edo, ohikoagoa zenez, ur masetan edo zohikatz guneetan jaurtiak, ezin berreskuratzeko moduan. Sarri, altxor batean aurkitutako objektu guztiak apurturik agertzen dira.
Grezian, gorputzaren kaltetutako zatien erreprodukzioak eskaintzen zizkioten medikuntzaren Asklepio jainkoari. Erromako tenpluetan ere gauza bera egiten zuten. Eta kristauek ohitura hori betetzen jarraitu zutenez, santutegi askotan giza gorputzaren adarren argizarizko erreprodukzioak, makuluak, ileordeak, plaka zeramikoak, miraria irudikatzen duten koadroak eta abar ikusi ahal izan dira duela gutxira arte.[1]

Katolizismoa
aldatuKatolizismoan, eskaintza mota bat bada, Jainkoari edo gurtzako irudi bati egina, jasotako mesede bategatik esker ona emateko egina, honi exvoto esaten zaio. Batzuetan inskripzio, taula edo artelan baten bidez adieraz daiteke, botozko taula bat publikoki erakutsiz edo ezarriz tenplu batean.
Itsasontziak
aldatuKostaldeko herrietan oso zabalduta egon da Jainkoari itsasontzien maketak eskaintzeko ohitura, ekaitza gogorretatik onik atera izanagatik eskerrak emateko.

Gipuzkoan, besteak beste, honako eliza hauetan eskini izan dira itsasontzi zinopariak sabaitik zintzilik, besteak beste:[1]
- San Baleixo baseliza. Meazterreka edo Beneras auzoa. Arrasate.
- Itziarko Andre Mariaren basilika. Deba.
- Arrateko Amaren basilika. Arrate auzoa. Eibar.
- Aizorrotzeko Gurutze Santuaren baseliza. Bolibar auzoa. Eskoriatza.
- Zikuñagako Amaren baseliza (erauntsia). Hernani.
- Ama Xantalen baseliza. Irun.
- Gurutze Santuaren basilika. Lezo.
- Santo Kristo Kalbariokoaren baseliza. Mutriku.
- Santa Anaren baseliza. Pasai Donibane auzoa.
- Santo Kristo Oparoaldikoaren eliza. Pasai Donibane auzoa.
- Izaskungo Amaren baseliza. Izaskun auzoa, Tolosa.
Oro har, itsasontzi zinopariak marinelek eta ontzigileek egiten dituzte, edo agintzen dituzte elizari emateko. Nahiko ohikoak dira Atalntikoko kostako beste leku batzuetan ere, batez ere herrialde nordikoetan, hala nola Danimarka,[2] Suedia,[3] Norvegia[4] eta Finlandian,[5] baita Åland eta Faroe uharteetan ere, baina badira ere Alemanian, Erresuma Batuan[6], Galizian eta Espainiako beste leku batzuetan ere.[7]
Erreferentziak
aldatu- 1 2 3 Aguirre Sorondo, Antxon. (2004 / 05 / 07-14). «::: Euskonews & Media :::» www.euskonews.eus (kontsulta data: 2026-04-30).
- ↑ (Danieraz) «Kirkeskibet - symbolet på rejsen fra jorden til himlen | kristendom.dk» www.kristendom.dk (kontsulta data: 2026-04-30).
- ↑ (Ingelesez) in, You are not logged in-Log. «Votive ship» digitaltmuseum.se (kontsulta data: 2026-04-30).
- ↑ Lilleholt, Håkon. "Høvåg kirke". Høvåg kirke & bedehus (in Norwegian). Archived from the original on 16 January 2014. Retrieved 15 January 2014.
- ↑ (Ingelesez) joshua. (2015-09-26). «Votive Ship» Joshua Sofaer (kontsulta data: 2026-04-30).
- ↑ White, Ian M (4 de abril de 2007). «Votive Ship». Glasgow Cathedral. Consultado el 15 de enero de 2014.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Exvotos marineros en las iglesias» La Voz de Galicia 2017-06-04 (kontsulta data: 2026-04-30).
Kanpo estekak
aldatu- Sánchez Sanz,María Elisa (2020) “Exvotos. Relación de los seres humanos con los seres sobrenaturales”. Actas del X Encuentro de Estudios Bilbilitanos: Calatayud 15, 16 y 17 de noviembre de 2019, 2. lib.(La Antigüedad, historia, etnología, folklore y literatura), ISBN 9788499116099. 723-753 or.
