Via Domitia, Galian, zehazkiago Gallia Narbonensis probintzian, gaur egungo Frantziaren hegoaldean eraiki zen lehen galtzada erromatarra izan zen, Mediterraneo itsasoarekin paraleloan zihoana, Alpe eta Pirinioen artean. K.a. 118an eraiki zuen Gnaeus Domitius Ahenobarbus prokontsulak, horrengandik izena hartu zuelarik.[1]

Narbonan berriki aurkitutako Via Domitiaren arrastoak.
Via Domitiako zubi baten hondakinak Saint-Thibéryn.

Gaur egungo bide eta autobide askok jarraitzen dute antzinako Via Domitiaren ibilbidea, N85 eta N100 errepide nazionalen eta A9 autobidearen kasua da.

Galtzada erromatarra egin baino lehen, ibilbidea ezaguna zen, eta hainbat merkataritza plaza lotzen zituen. Domitia galtzada, antza, Galia hegoeldeko aurreko Heraklear bidearen zatia zen.

Ibilbidea

aldatu

Ekialdetik mendebaldera, Via Domitiak honako ibilbide hau jarraitzen zuen:

Segusion, gaur egungo Susan abiatzen zen, Piamonten, Italian. Alpeak zeharkatzen zituen Montgenèvren 1800 metroko garaieran. Han, santutegi harri batek, Druantium edo Sommae Alpes, bidaiariari, Galia Zisalpina atzean utzi zuela adierazten zion.

Orduan, banan banan, gaur egungo Frantziako erromatar hiriak gurutzatzen ziren

Amaierako bidegurutzea

aldatu

Ruscinon, galtzada bi zatitan banatzen zen: bata kostaldetik zihoana eta bestea barnealdetik.

Hispaniara heltzen da

aldatu

Ibilbidearen izena Via Augustara aldatzen zen Espainian sartu ondoren, Decianan (La Junquera). Izen berri honekin, Gadir (Cadiz) hiriraino zihoan.

Via Domitia
Via Domitiaren ibilbidea

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «VIA DOMITIA — VIATOR IMPERI» viatorimperi.es 2020-02-14 (kontsulta data: 2026-02-11).

Kanpo estekak

aldatu