Ullapool
Ullapool (Eskoziako gaeleraz Ullapul edo Ulapul) Eskoziako Highland eskualdeko udalerri bat da, Ross eta Cromarty barrutian. Nahiz eta tamainaz txikia izan, Eskoziako Lur Garaietako herririk nagusienetariko bat da.
| Ullapool Ullapul | |
|---|---|
| Administrazioa | |
| Estatu burujabe | |
| Herrialdea | |
| Eskoziako kontseilu gunea | Highland |
| Posta kodea | IV |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 57°53′50″N 5°09′41″W / 57.897288°N 5.161394°W |
| Demografia | |
| Biztanleria | 1.541 (2015) 1.520 (2016) |
| Informazio gehigarria | |
| Telefono aurrizkia | 01854 |
| Ordu eremua | UTC±00:00 |
Historia
aldatuHerria 1788 urtean sortu zuten sardinzarren arrantzan zebilen itsasontzientzat. Thomas Telfordek diseinatu zuen Loch Broomen ekialdeko bazterrean. Oraindik portuak herriaren erdialdean dirau eta itsasontziek eta ferryek erabiltzen dute.