Triada
Triada edo Hiru Harmonien Elkartea (txinera tradizionalez: 三合會; txinera sinplifikatuz: 三合会; pinyinez: Sān Hé Huì) termino generikoa da, Hong Kongen, Taiwanen eta Txina kontinentalean basea duten jatorri txinatarreko zenbait erakunde kriminal izendatzeko, baita han diaspora desberdinetako sektoreen arteko adarrak izendatzeko ere.
| Triada | |
|---|---|
![]() | |
| Datuak | |
| Izengoitia | Gelbe Mafia |
Pertsonen legez kanpoko trafikoan, kreditu-txartelen faltsifikazioan, tailer klandestinoetan (gehienetan ehungintzan), mota guztietako produktuen faltsifikazioan, salmentan eta banaketan, prostituzioan, legez kanpoko kliniketan, enkarguzko heriotzetan eta abarretan aritzen dira.
Kanpo estekak
aldatu| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
