Suil

likidoak atxikitzeko edo garraiatzeko erabiltzen den hodi formako ontzia

Suil, balde, perrail, uhoitz edo treska kono-enbor forma duen ontzia da, gainetik guztiz irekia eta kirten erdizirkular batez hornitua, bereziki likidoak garraiatzeko erabiltzen dena eta 10 litro inguruko edukiera duena. Suil txikiari gaileta esaten zaio.[1] Antzina zurezkoak eta metalezkoak ziren arren, egun plastikozkoak izaten dira gehienak.

Suil
ontzia, ur biltegia eta tresna
Materiala(k)Plastikoa, xafla eta zurra

Ohikoan goiko aldean azpikoa baino zabalagoa dutenez gain, Euskal Herrian tradizionalki erabili izan diren ur-suil edo ferretak ere badira, beheko aldea zabalago dutenak goikoa baino, bereziki ura garraiatzeko eginak[2].

Konparaketa, suil arrunta eta ur-suila. Konparaketa, suil arrunta eta ur-suila.
Konparaketa, suil arrunta eta ur-suila.

Erreferentziak

aldatu
  1. «gaileta» Euskaltzaindiaren Hiztegia (kontsulta data: 2019-07-10).
  2. «Ur-suila» Urola Kostako Hitza (kontsulta data: 2022-09-23).

Kanpo estekak

aldatu
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.