Squamata
Ezkatatsuak (Squamata) narrastien ordenarik handiena da, tartean muskerrak eta sugeak dituena[1]. Ordena honen kideen ezaugarri nagusia ezkatak izatea da. Narrasti ordenen artean tamaina aldaketa gehien duena da, 16 milimetrozko Sphaerodactylus ariasae izeneko geko eta 8 metroko anakonda berde (Eunectes murinus) artean izanik.
| Squamata | |
|---|---|
| Jurasiko-gaur egun | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Azpierreinua | Bilateria |
| Filuma | Chordata |
| Klasea | Reptilia |
| Superordena | Lepidosauria |
| Ordena | Squamata Oppel, 1811
|
| Azpibanaketa | |
Ikusi testua
| |
| Banaketa mapa | |
Taxonomia
aldatuEzkatatsuak betidanik hiru subordenatan banatuak izan ziren:
- Lacertilia edo saurioak - muskerrak
- Serpentes edo ofidioak - sugeak
- Amphisbaenia - lurpeko sugeak
Hala ere, ematen du saurioak parafiletikoak direla eta bi subordenatan sailkatu dituzte, nahiz eta sailkapena behin betikoa izan ez. Hona hemen sailkapen modernoa[2]:
- Iguania subordena (iguanak eta kameleoiak)
- Scleroglossa subordena
- Gekkota infraordena (gekoak)
- Anguimorpha infraordena (baranoak eta ziraunak)
- Scincomorpha infraordena (Scincidae, Teiidae eta europar muskerrak)
- Serpentes subordena (sugeak)
- Alethinophidia infraordena (sugegorriak, boak eta kobrak)
- Scolecophidia infraordena
- Amphisbaenia subordena (Lurpeko sugeak)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Young, J. Z. 1977. La vida de los vertebrados. Editorial Omega, Barcelona, 660 pp. ISBN 84-282-0206-0
- ↑ Squamata - Tree of Life