Soscaño
Soscaño[1] Karrantza udalerriko erdialdean dagoen auzoa da, hirugarren populatuena dena.
| Soscaño | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Karrantza |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 43°13′25″N 3°22′02″W / 43.2235606°N 3.3670881°W |
| Demografia | |
| Biztanleria | 291 (2022) |
Geografia
aldatuIpar-mendebaldean Trespalacio, Llano eta Otides auzuneak eta mendebaldean San Ciprian, hegoaldean San Esteban eta ekialdean Concha auzoak mugakide ditu.
Demografia
aldatu| Soscañoko biztanleria |
|---|
![]() |
Ondarea
aldatuMirarietako Andra Mariaren eliza neogotikoa 1910ean eraikitakoa da, beste tenplu bat ordezkatuz. Aurreko elizan Karrantzako Errepublikako batzarrak egiten zituzten, eta haraneko artxibategia bertan zegoen.
Bestela, ama birjina hori herriko zaindaria izan zen El Sucesokoak ordezkatu arte.
