Songhai Inperioa[1] mendebaldeko Afrikako estatua izan zen, Afrikako historiako zabalenetako bat. XV. eta XVI. mendeetan izan zuen hedadurarik handiena. Talde etnikorik garrantzitsuena songhai herria zen. Hiriburua Gao zen.

Songhai Inperioa
1464  1591
Monarkia
Songhai Inperioaren hedadura 1500 aldean
Geografia
HiriburuaGao
Azalera1.400.000 km² (1500 aldean) km²
Ekonomia
DiruaCypraeak (urrea, gatza eta kobrea ere erabiltzen zituzten)
Kultura
Hizkuntza(k)Songhai hizkuntzak
ErlijioaErlijio tradizionalak, islam
Historia
Aurrekoak
Maliko Inperioa
Gaoko Erresuma
Ondorengoak
Saadiak
Timbuktuko Paxalika
Dendi Erresuma

Ekonomiaren oinarria Saharan zeharko merkataritza zen. Afrikako iparralderantz gatza, urrea, anbar grisa, Arabiako goma, lehoinabar larruak eta esklaboak eramaten zituzten. Magrebetik, berriz, produktu manufakturatuak (bitxiak, ehunak, armak, ispiluak) eta nekazaritza produktuak (garia, zaldiak) jasotzen zituzten. Gatz meategien jabetza zela eta liskarrak izan zituzten saadiekin.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu