Soka

egitura luze, malgu eta gogorra, normalean forma biribila duena, hariak elkarrekin bihurrituz edo txirikordatuz egindakoa

Soka lotzeko erabiltzeko den tresna luze, estu eta malgua da, zuntz-hari luzeak, naturalak nahiz artifizialak, batera jarriz eta bihurrituz egiten dena. Erabilera orokorrekoa da eta objektuak batera jarri, paper edo beste estalki batean bildu, garraiatu eta finkatzeko erabil daiteke. Polea eta beste makina zenbaitetan ere erabiltzen da.

Soka biribilkiak.

Historiaurretik datorren objektua da, eta esparru oso desberdinetan erabiltzen da, esaterako, eraikuntza, industria, nabigazioa, esplorazioa, apainketa edo kirola. Sokaren garapenari esker, korapilo desberdinak ere garatu dira, bakoitza helburu edo aplikazio desberdinekin.

Sokak material desberdinetakoak izan daitezke: naturalak, artifizialak, sintetikoak zein nahasketak.

Historia

aldatu

Soken erabilera Historiaurretik dator, non ehizatzeko, tira egiteko, bultza egiteko, lotzeko, eusteko, eskalatzeko eta garraiatzeko erabiltzen zen. Ezinbesteko elementua izan da oinarrizko jarduerak gauzatzeko, zein gizakiaren garapenean. Lehenengotariko soken luzera landare baten zuntzek izan zezaketen luzera berdinekoak ziren. Beranduago, sokak luzatze aldera, zuntz bat baino gehiago elkarlotzen hasi ziren. Aurkitu diren soka zati zaharrenak K.a. 50.000 urtekoak dira, neandertalen aztarnategi batean[1].

Antzinako egiptoarrak izan ziren lehenengo zibilizazioa sokak egiteko erraminta espezializatu bat garatzen. Nagusiki ihia erabiliz egiten zituzten sokak, baina palmeraz, lihoz, belarrez, papiroz, zetaz zein animalia ilez ere egiten zituzten. Soka hauek harri handiak mugitzea ahalbidetzen zien, eta horrela euren monumentuak eraikitzea[2].

K. a. 2800. urtetik aurrera, kalamuzko sokak Txinan erabiltzen hasi ziren. Soken fabrikazioa Asia eta Europa osoan zabaldu zen hurrengo milurtekoetan[2].

Leonardo da Vincik sokak ekoizten zituen makina baten zirriborro batzuk egin zituen, baina inoiz ez zen hura eraikitzera iritsi.

1950ean zuntz sintetikoen erabilera hedatu zen, zuntz naturalekin egindakoak ia erabat ordezkatuz.

Fabrikazioa

aldatu

Sokak egiteko fibra textil desberdinak erabiltzen dira; naturalak, artifizialak, sintetikoak zein konbinazio bat izan daitezke. Naturalen artean, kalamua, espartzua, kotoia, jutea, zeta, artilea eta ilea ditugu ezagunenak. Artfiizialen artean, rayon-a daukagu. Sintetikoei dagokienez, polipropilenoa, nylona, poliesterra, polietilenoa eta fibra aramidak. Soka batzuk gai desberdinak nahastuz sortzen dira, euren erresistentzia handiagoa izan dadin. Sokak fibra metalikoez ere egin daitezke.

Sokaren bihurdura.

Zuntz sintetikoz eginiko sokak indartsuagoak izan ohi dira zuntz naturalez egindakoak baino; izan ere, erresistentzia handiagoa dute trakzioaren aurrean, usteltzea zailagoa da eta uretan erabili daitezke. Hala ere, soka sintetikoek badituzte euren desabantailak; esaterako, irristakorrak izatea edo argi ultramorearekin hondatzea.

Sokak ekoizterako garaian, bihurdura edo tortsioa erabiltzen da. Honek soka konpaktua izatea ahalbidetzen du, baita tentsioa modu uniformeago batean banatzea. Ez balego inongo tortsiorik, hari laburrenek zamaren proportzio handiago bat hartuko lukete euren gain.

Tamainaren neurketa

aldatu

Sokak historia oso luzea duen horretan, sistema asko erabili izan dira sokaren tamaina adierazteko. Hazbetea erabiltzen duten sistemetan (neurri-sistema inperiala eta estatubatuarra), hazbete bat baino gehiago duten soka handiak (esate baterako, itsasontzietan erabiltzen direnak) zirkunferentziagatik neurtzen dira hazbeteetan; soka finagoen kasuan, euren diametroa zati hiru gisa deskribatzen dira (pi-ren hurbilketa bat izango balitz bezala). Sistema metrikoa erabiltzen den lekuetan, diametro nominala milimetrotan adierazten da. Dena den, unitate metrikoak erabiltzen dituzten iturriek ere soka zenbaki bat izan dezakete soka handientzat, zirkunferentzia hazbetetan ematean datzana. Nazioarteko estandarrean erabili ohi den neurria masa luzera unitateko da, alegia, kg/m-ko.

Erabilera

aldatu

Sokak Historiaurreko garaietatik erabiltzen diren tresnak dira. Esparru oso desberdinetan erabiltzen dira; hala nola, eraikuntza, nabigazioa, kirola, antzerkia... Korapilo mota asko garatu dira sokekin objektuak eusteko, sokak elkarri lotzeko eta abantaila mekanikoa emateko erabili ahal izateko.

Poleen bitartez trakzio-indarra birbideratu daiteke beste norabide batera, bere trakzio edo jasotze-indarra biderkatu daiteke zein zama baten pisua hainbat soken artean banatu segurtasuna handitu eta desgastea murrizteko. Dibidieta sokei tira egiteko makina da.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Evidencias de fabricación de cuerdas durante el Paleolítico medio en el Abri du Maras.» Evidencias de fabricación de cuerdas durante el Paleolítico medio en el Abri du Maras. (kontsulta data: 2026-03-11).
  2. 1 2 (Gaztelaniaz) Historia, CurioSfera. (2023-04-17). «Origen de la cuerda | Quién inventó la cuerda y su evolución |» CurioSfera Historia (kontsulta data: 2026-03-11).

Kanpo estekak

aldatu