Searx

pribatutasuna zainduko duela agintzen duen bilaketa motorra. Software eta lizentzia libreaz eraikia.

Searx ( /s ɜːr k s / ) doako bilaketa motor bat da, edo meta-bilaketa motorra, beste bilaketa motor batzuk erabiltzen dituelako bitartekari. GNU Affero Lizentzia Publiko Orokorreko 3. bertsioaren baldintzen pean eskuragarri dago[2]. Searx zerbitzuak bere erabiltzaileen pribatutasuna babestuko duen aldarrikapena egiten du[3]. Horretarako, Searx bilaketa motorrak ez ditu erabiltzaileen IP helbideak edo bilaketa-historia partekatzen bilaketen emaitzak partekatzen dituzten jatorrizko web arakatzaileekin. Searx honek web bilatzaile askok erabiltzen dituzten cookieen jarraipena blokeatuta dauka, bilaketa motor zerbitzuei erabiltzaileen profiletan kirikatzea eragozteko. Berez, bilaketa-kontsultak HTTP POST bidez bidaltzen dira, erabiltzaileen kontsultako gako-hitzak webgune zerbitzariaren erregistroetan ager ez daitezen. Searx inspiratu zen Seeks proiektuan, baina ez du martxan jarri ' peer-to-peer erabiltzaileen emaitzen rankina.

 Searx
Jatorria
Azken bertsioa1.1.0
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaPython
Sistema eragileaLinux eta FreeBSD
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaAGPL 3.0

searx.github.io…
Twitter: Searx_engine Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://github.com/searx/searx
SearX 0.17.0 bilaketa motorraren ataria euskaraz[1]. (2020. urteko bertsio bat).

Bilaketaren emaitza bakoitzari dagokion gunearentzako lotura zuzena ematen du, Googlek erabiltzen duen jarraipen-birbideratze esteka erabili beharrean. Gainera, eskuragarri daudenean, estekak zuzenean haien "katxe" edota "proxy" estekekin batera ikustea ahalbidetzen dute[4], benetan guneak bisitatu gabe. "Katxean" dauden loturak gordetako orri baten bertsioa archive.org horretan erakusten dute, "proxy" loturek erakusten dute unean uneko zuzeneko orria, Searx honetan oinarritutako web proxy baten bidez, erabiltzailea begiratzen ari den une berean. Bilaketa orokorrez gain, motorrak eremu jakin batzuen barruan bilatzeko aukerak ere baditu: fitxategiak, irudiak, informatika edo IKT, mapak, musika, berriak, zientzia, sare sozialak eta bideoak. Bilaketa motorrak fitxa berezituak eskaintzen ditu eremu jakin horietan erraz bilatzeko.

Searx.me da[5] gehien ezagutzen den instantzia, gainezka egin zuen[6] eta instantzia berri deszentralizatuak sortzeko eskatzen dute. Instantzia horrekin batera, Searx-ek erabiltzaileek exekutatzen dituzten dozenaka instantzia ere eskaintzen ditu bere URLetan, horietako batzuk Tor ezkutuko zerbitzu gisa eskuragarri daudenak. "Meta-bilaketa" guneak ausazko instantzia bat kontsultatzen du bilaketa bakoitzarekin. API publiko bat eskuragarri dago Searx bilaketa motorrarentzat, eta Firefox web nabigatzaileak bilaketa hornitzaileen pluginak edo gehigarriak[7] eskaintzen ditu, eta Android sistema eragileak aplikazioak[8].

Bilaketa motorrak eta bestelako ezarpenak

aldatu

Kategoria askotan zeharkako bilaketak eginez, SearX bilaketa-motorrak[9] 82 bilaketa motor desberdinetako bilaketaren emaitzak lor ditzake, tartean Bing, Google, Reddit, Wikipedia, Yahoo eta Yandex bezalako bilaketa motor indartsuenak, eta hainbat webgunetako barneko bilaketa zehatzak egin ditzake. Bilaketan erabili nahi den kategoria bakoitzerako interfazean lehentasunak ezarri daitezke. Ezarpen hauek erabiltzailearen arakatzailean cookie batean gordeko dira, erabiltzailearen nabigatzailean, eta ez zerbitzarian, pribatutasun arrazoiengatik[10]. Searchx-ek ez du erabiltzaileen saioa martxan jartzen, saioa hastea erabiltzailearen erabakia izan behar du. Saioa hasterakoan ezar daiteke bilaketa-interfaze hizkuntza eta bilaketa emaitzen hizkuntza. Oraingoz 20 hizkuntza baino gehiago daude[11] eta oraingoz euskara ez dago horien artean[12].

Posible da kontsulta bakoitzean erabilitako bilaketa-motorrak aldatzea, lehenetsitako hizkuntzak aldatzea, bilaketaren gakoen aurretik testu bilaketa-operadoreetako bat edo gehiago zehaztea...[13][14]

  • ! category - Bilatu zehaztutako kategoria lehenetsitako kategorien ordez.
  • ? category - Bilatu zehaztutako kategoria lehenetsitako kategoriez gain.
  • ! engine - Bilatu zehaztutako motorra lehenetsitakoen motorraren ordez.
  • ? engine - Bilatu zehaztutako motorra lehenetsitako motorrez gain.
  • : language - Zehaztutako hizkuntzan emaitzak bilatu lehenetsitako hizkuntzan bilatu beharrean.

! eta ? operadoreak behin baino gehiagotan zehaztu daitezke kategoria edo motor anitz hautatzeko, adibidez !google !deviantart ?images :japanese cow .

Instantziak

aldatu

Erabiltzaile bakoitzak bere bilaketa-instantzia propioa exekutatu dezake bere zerbitzaritik[15][16][17][18]. Potentzia handiko zerbitzaririk ez da behar; Raspberry Pi batean ere ostatu daiteke Searx instantzia bat[19]. Instantziak deszentralizatzea ona da pribatutasuna handitzeko, instantzia publikoetan pilaketa saihesteko, ezarpen pertsonalizatuak hobeto gordetzeko, nahiz eta erabiltzaileek beren arakatzaileetan cookieak garbitu. Erabiltzaileek beren Searx instantziak zerrenda publikoetan parteka ditzakete[20] edo pribatuan gorde[21][22]. Azken aukera hau litzateke pribatutasuna gordetzeko aukerarik seguruena[23]. Posible da, baita, instantzia publikoetan eskuragarri ez dagoen norberak pertsonalizatutako instantzia pribatu batera bilaketa motor pertsonalizatuak gehitzea.

Instantzia deszentralizatuak erabiltzeko edo sortzeko beste arrazoi bat dago 2019. urteaz geroztik, Google-k zenbait instantzia blokeatzen hasi dela, besteak beste, searx.me-k erabiltzen dituen IP helbide batzuk, eta ondorioz ''Google (unexpected crash: CAPTCHA required)" "erroreak'' agertzen dira. Ordainetan, instantzia batzuetako IPak aldatu egin izan dira, zenbait kasutan, oraindik ere Google-rekin bilatzen segitzen saiatzeko. Bestalde, badaude IPak anonimo bihurtzeko tresnak[24].

Instantzia batzuk

aldatu

Instantzia berriak eta instantzien zerrenda[25] berriak sortzen ari dira eta sortuko dira. Hona hemen zerbitzu publiko ona eskaintzen duten batzuk:

Erreferentziak

aldatu
  1. «Searx - Librezale.eus» librezale.eus (kontsulta data: 2021-05-04).
  2. Tauber, Adam. (2020-04-13). asciimoo/searx. (kontsulta data: 2020-04-13).
  3. (Ingelesez) «5 Best Private Search Engines | Browse anonymously [Google alternatives»] ProPrivacy.com (kontsulta data: 2020-04-13).
  4. (Ingelesez) «A Primer on Staying Secure and Anonymous on the Dark Web» TechSpot (kontsulta data: 2020-04-13).
  5. «Searx - Privacy-respecting metasearch engine» searx.me (kontsulta data: 2020-04-13).
  6. (Ingelesez) «r/privacytoolsIO - Searx.me is overloaded. Privacytools.io should link to just the instances page or randomize.» reddit (kontsulta data: 2020-04-13).
  7. (Ingelesez) «searX AddOn – Get this Extension for 🦊 Firefox (en-US)» addons.mozilla.org (kontsulta data: 2020-04-13).
  8. «searx search engine - Google Play» play.google.com (kontsulta data: 2020-04-13).
  9. «Engine overview — Searx Documentation (Searx-0.16.0.tex)» asciimoo.github.io (kontsulta data: 2020-04-13).
  10. (Ingelesez) James, Author. (2016-09-03). «SearX for Anonymous Search» IslandEarth (kontsulta data: 2020-04-13).
  11. «Preferences - Searx.ch» www.searx.ch (kontsulta data: 2020-04-13).
  12. «Hutsuneak euskarazko software librean - Librezale.eus» librezale.eus (kontsulta data: 2020-04-13).
  13. «Search API — Searx Documentation (Searx-0.16.0.tex)» asciimoo.github.io (kontsulta data: 2020-04-13).
  14. «Search syntax — Searx Documentation (Searx-0.16.0.tex)» asciimoo.github.io (kontsulta data: 2020-04-13).
  15. «Searx – Meta search engine respecting privacy, for your server | Freedif» freedif.org (kontsulta data: 2020-04-13).
  16. (Ingelesez) Searx: self-hosted web metasearch engine – Tuxdiary. (kontsulta data: 2020-04-13).
  17. «Building a Keyword Monitoring Pipeline with Python, Pastebin and Searx | Automating OSINT Blog» www.automatingosint.com (kontsulta data: 2020-04-13).
  18. (Ingelesez) April 21, Alex-; 2017. (2017-04-21). «Building a Keyword Monitoring Pipeline with Python, Pastebin and Searx» bellingcat (kontsulta data: 2020-04-13).
  19. (Ingelesez) Kühnast, Charly. «Peppered with Hits » Linux Magazine» Linux Magazine (kontsulta data: 2020-04-13).
  20. (Ingelesez) «r/privacytoolsIO - How to setup your own privacy respecting search engine in a couple of hours with a free ssl certificate» reddit (kontsulta data: 2020-04-13).
  21. «Why use a private instance? — Searx Documentation (Searx-0.16.0.tex)» asciimoo.github.io (kontsulta data: 2020-04-13).
  22. (Ingelesez) «r/privacytoolsIO - Comment by u/[deleted on ”Privacy advantages of running my own searx instance”»] reddit (kontsulta data: 2020-04-13).
  23. (Ingelesez) Zak, Robert. (2017-04-03). «What Is the Best Search Engine for Privacy?» Make Tech Easier (kontsulta data: 2020-04-13).
  24. (Ingelesez) «r/privacy - New fast and private searX instance in Europe for private websearches» reddit (kontsulta data: 2020-04-13).
  25. (Ingelesez) «Searx instances» searx.space (kontsulta data: 2020-04-13).
  26. (Gaztelaniaz) Kumar, Prajwal. «Ecloud - e Foundation - deGoogled unGoogled smartphone operating systems and online services - your data is your data» e Foundation - deGoogled unGoogled smartphone operating systems and online services - your data is your data (kontsulta data: 2021-05-04).
  27. (Frantsesez) Kumar, Prajwal. «Ecloud - e Foundation - deGoogled unGoogled smartphone operating systems and online services - your data is your data» e Foundation - deGoogled unGoogled smartphone operating systems and online services - your data is your data (kontsulta data: 2021-05-04).
  28. (Ingelesez) Kumar, Prajwal. «Ecloud - e Foundation - deGoogled unGoogled smartphone operating systems and online services - your data is your data» e Foundation - deGoogled unGoogled smartphone operating systems and online services - your data is your data (kontsulta data: 2021-05-04).
  29. (Ingelesez) «Mozilla Observatory» observatory.mozilla.org (kontsulta data: 2020-04-27).
  30. (Ingelesez) «Mozilla Observatory» observatory.mozilla.org (kontsulta data: 2020-04-27).
  31. (Ingelesez) «Mozilla Observatory» observatory.mozilla.org (kontsulta data: 2020-04-27).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu