Saturnalia (latinez) edo Saturnoren jaiak Antzinako Erromako festa garrantzitsuak ziren. Erromako Foroko Saturnoren tenpluan hasten ziren eta haien bitarteaz otoruntza publiko handi batean, opariak elkar trukatzen zituzten. Modu batez deskribatzeko, inauterien eta Gabonen arteko nahasketa ziren. Giro hartan jendartearen arauak desagertzen ziren.[1] Eliza Kristauak lan handiak izan zituen festa horiek ezabatzeko eta, azkenik, beste batzuekin ordezkatu zituen, bereziki Eguberriekin.[2]

Saturnalia
Irudi
Motajaiegun
kultura eta erlijio jaieguna
reversal ritual (en) Itzuli
Honen izena daramaSaturno
Omentzen duSaturno eta Urrezko Aroa
EgunAbenduaren 17
Abenduaren 18
Abenduaren 19
Abenduaren 20
Abenduaren 21
Abenduaren 22
Abenduaren 23
HerrialdeaAntzinako Erroma

Festen esanahia

aldatu

Saturnalia ospatzeko bi arrazoi zeuden:

  • nekazaritzaren jainkoa zen Saturnori omenaldia egitea, edo
  • jeneral garaile baten aldeko ospakizuna.

Ospakizunak

aldatu

Saturnoren lehendabiziko festak abenduaren 17tik 23ra ospatzen ziren: urteko garai iluna izanik, kandelak eta lastargiak pizten ziren eta etxeak, bestetik, landarez apaintzen. Ziur aski, jatorriz, nekazaritza lanen amaiera ospatzen ziren horrela, egin beharrekoak gutxitzen zirenean.[3] Zazpi egunean, festak kaleak hartzen zituen eta jende guztia, esklabuak barne, ospakizunetan murgiltzen zen. Haien lehen aipamen ofiziala K. a. III. mendekoa da.

Saturnalian, gizarte-arauak ahultzen ziren.

Erreferentziak

aldatu
  1. Miller, John F. (2010). The Oxford Encyclopedia of Ancient Greece and Rome. Oxford University Press. 172.or.
  2. "Jesús, el niño que no nació el 25 de diciembre", Kindsein.com
  3. Navarro Antolín, Fernando (2010) Saturnales, Macrobio. Gredos argitaletxea. 9.or.

Ikus, baita ere

aldatu

Kanpo estekak

aldatu