Sarasvati
Sarasvati edo Saraswati (sanskritoz: सरस्वती) hinduismoko jainkosa nagusietako bat da. Ezagutzaren, hezkuntzaren, artearen, hizkuntzaren, poesiaren, musikaren, sorkuntzaren eta kulturaren jainkosa da[1]. Lakshmi eta Parvatirekin batera jainkosa-hirutasun bat eratzen du, Tridevi izenekoa[2]. India osoko jainkosetako bat da, hinduismoan, jainismoan eta budismoan gurtua[3].
| Sarasvati | |
|---|---|
| hinduismo eta budismo | |
![]() | |
| Ezaugarriak | |
| Jatorrizko izena | सरस्वती |
| Sexua | emakumezkoa |
| Baliokideak | Benzaiten, Gayatri eta Thurathadi (en) |
| Domeinua | ezaguera, artea eta musika |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Brahma |
Vedetan (K.a. 1500-500) agertzen den jainkosa nagusietako bat da. Bertan, Sarasvati ibaiarekin lotuta agertzen da, eta horregatik Indiako tradizioan ibaiei lotutako jainkoen lehen adibideetako bat da. Ibai bati lotuta, ugalkortasuna emateko eta garbitzeko duen ezaugarriengatik gurtzen zen. Liteartura vediko berantiarrean, bereziki Brahmanetan Sarasvati hizkuntzaren jainkoas gisa agertzen da, Vac jainkosarkein identifikatuz, eta uneren batean biak batu ziren entitate bakar batean. Denborarekin, ibaiekin zuen lotura gutxigtu zen eta poesia, musika eta kulturarekin duen harremana indartu zen. Hinduismo klasikoan jada ikasketa, artea eta inspirazio poetikoarekin lotuta agertzen da, eta sanskritoaren asmatzaile gisa. Brahma jainkoari lotuta agertu ohi da, bere sorkuntza gisa edo bere bikote gisa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Maa Saraswati | Emory | Michael C. Carlos Museum» carlos.emory.edu (kontsulta data: 2026-01-23).
- ↑ (Ingelesez) «Female Hindu deities – the Tridevi - Nature of Ultimate Reality in Hinduism - GCSE Religious Studies Revision - Edexcel» BBC Bitesize (kontsulta data: 2026-01-23).
- ↑ (Ingelesez) «Welcome to the Birmingham Museum of Art» Birmingham Museum of Art (kontsulta data: 2026-01-23).
