Samuel Hahnemann
Christian Friedrich Samuel Hahnemann (Meissen, Saxonia, 1755eko apirilaren 10a – Paris, 1843ko uztailaren 2a) alemaniar medikua izan zen, homeopatia izeneko medikuntza mota alternatiboaren sortzailea izateagatik ezaguna dena.
Gaztetatik hizkuntza ugari ikasi zituen, tartean ingeles, frantses, italiera, greziera eta latin, arabiera eta hebreera. Sendagintza Leipzig, Viena eta Erlangenen (Bavaria) ikasi zuen, eta tesia egin zuen "Conspectus adfectuum spasmodicorum aetiologicus et therapeuticus" gaia hartuta ("Karranpen zergatiak eta tratamenduari buruzko tesia").
1796an teoria homeopatikoei buruz lehenengo artikulua argitaratu zuen, medikuntza tradizionalaren onurak zein kalteak aintzat harturik abiatuta. Ordutik aurrera beste lan ugari idatzi zituen, guztien artean "Organon der rationellen Heilkunde" ("Sendatzeko artearen organona", 1810) azpimarratu beharrekoa, korronte berriaren kontzeptuak biltzen dituena.
88 urtez hil zen Parisen eta Père Lachaiseko hilerrian mausoleoa eraiki zioten. Haren ondorengo batzuk berak hasitako bideari jarraitu zioten bestela.
Ikus, gainera
aldatuKanpo-estekak
aldatu- (Ingelesez)Biografia eta bibliografia
