Robert Wilson (Waco, Texas, 1941eko urriaren 4a - Water Mill, New Yok, 2025eko uztailaren 31) estatubatuar antzerkilaria eta artista izan zen. Ikasketak Texaseko Unibertsitatean egin ondoren, autisten eta gorren terapiaren inguruan hasi zen lanean. Hala, 1971n, Gorraren begirada ikuskaria sortu zuen: New Yorkeko Byrd Hoffmann Schoolen egindako ikerketen emaitzak biltzen dituen ikuskizuna. Arrakasta handia izan zuen, eta Nancyn eta Parisen erakutsi zuen. Gero, Europan hasi zen lanean eta jarraitu zituen ikerketak, John Cage musikagileak isiltasunaren eta musikaren arteko harremanaren inguruan egin zituen lanetan oinarrituta askotan. Wilsonen ikuskizunek argi erakusten dute artistak testu eta ondare klasikoan zuen interesa: bi osagarri horiek bertsio pertsonal baten mende jartzen ditu, eta bateratu egiten ditu mintzamena, musika, jokoaren eta dantzaren inguruko Ekialdeko tradizioa eta hotsaren eta argiaren inguruko ikerketak. Irudiko antzerki horretaz gainera, bideoak egin ditu, eta diseinatzaile-lana ere bai.

Robert Wilson

Bizitza
JaiotzaWaco, 1941eko urriaren 4a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaWater Mill, 2025eko uztailaren 31 (83 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaPratt Institute (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerki zuzendaria, antzerkigilea, arkitektoa, eszenografoa, argi-diseinatzailea, ilustratzailea, zinema aktorea, artista bisuala, koreografoa, margolaria, bideoartista, performancelaria, installation artist (en) Itzuli, gidoilaria, film-zuzendaria, errealizadorea, artista, idazlea, speaker (en) Itzuli, aktorea, musikaria, antzerkiko dekoratzailea, konpositorea, theatre maker (en) Itzuli, diseinatzailea, marrazkilaria eta artista grafikoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaBerlingo Arteen Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Izengoitia(k)Bob Wilson
Genero artistikoaarte publikoa

robertwilson.com
IMDB: nm0934038 Allmovie: p488845 IBDB: 8430
Facebook: RobertWilsonNY Twitter: BobWilsonNYC Instagram: bob___wilson Tabakalera: 69478 Musicbrainz: 010ca9c5-77cc-4d5e-94d7-e943b80fdae3 Discogs: 290134 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu