Roald Dahl
Roald Dahl (Llandaff, Cardiff, 1916ko irailaren 13 - Great Missenden, Buckinghamshire, Ingalaterra, 1990eko azaroaren 23) eleberri eta ipuin laburren idazle galestarra izan zen, norvegiar jatorrikoa. Umeentzat zein helduentzat idatzi zuen arrakastaz. Haren liburu famatuenetako batzuk: Charlie eta txokolate-lantegia, James and the Giant Peach, Matilda, The Witches, The BFG, eta Kiss Kiss.

Biografia
aldatuRoald Dahl Cardiffeko Llandaffen jaio zen, Galesen, 1916ko irailaren 13an. Gurasoak norvegiarrak ziren, aita Harald Dahl eta ama, berriz, Sofie Magdalene Hesselberg Dahl. Roald izena eman zioten semeari, Roald Amundsen esploratzailearen omenez, Norvegian heroi nazionala baitzen garai hartan.
Harald eta Sofiek izan zituzten bost seme-alabetatik laugarrena izan zen Roald; gurasoek Roald izena jarri zioten Roald Amundsen esploratzailearen omenez, Norvegiako heroi nazionala. Norvegiera izan zen Roalden ama hizkuntza, etxean bere guraso eta Astri, Alfhild, Else eta Asta arrebekin hitz egiten zuena; Dahltarrek Norvegiako elizaren fede luteranoan bataiatu zuten Roald[1].
1920an, Roaldek hiru urte zituela, arreba Astrid apendizitisak jota hil zen, eta, handik aste batzuetara, aita, Harald, hil zitzaion, berrogeita hamazazpi urte zituela eta pneumonia batek jota, 57 urterekin. Hil zenean, Harald Dahlek ia 159.000 libera esterlinako balioa zuen dirutza zuen. (2021ean, 6.800.000).[2] Alarguna izan arren, amak, Norvegiara itzuli beharrean, nahiago izan zuen familia Galesen mantendu senarraren nahia betetzeko, hau da, seme-alabak eskola britainiarretan heztea[3].
Roald Llandaffeko katedraleko eskolara joan zen. Dahlek zortzi urte besterik ez zuen eskolako zuzendariak bera eta lau ikaskide jipoitu zituenean, eskolako kaiola batean aurkitu zuten xagua goxokien potean sartu zutelako. Amari gehiegizko zigorra iruditu zitzaion eta semea eskolatik atera egin zuen.
Bederatzi urte zituenean, St. Peter's Schoolera bidali zuten, Weston-super-Mareko eskola pribatura eta hantxe ikasi zuen 1923tik 1929ra arte.
Hamahiru urtetik aurrera, berriz, Derbyshireko Repton Schoolen egin zuen heziketa; prefektoaren laguntzailea izan zen eta fiveseko eskola ekipoaren kapitain ere bai. Aldi berean, argazkigintzan zaletzen joan zen. Reptonen egon zen urteetan, Cadbury txokolate fabrikak eskolara bidali ohi zituen produktu berriak hango ikasleek probatzeko xedean. Dahlen ametsa izaten zen Cadbury jauna harritzeko moduko txokolate barra berri bat asmatzea. Horrexek eman zion haurrei zuzenduriko Charlie and the Chocolate Factory bere bigarren liburua idazteko ideia.
Haurtzaro eta nerabezaroan, Norvegian pasatu zituen udako oporrak. Hautzaroa da Boy liburuaren gaia. Ez dela autobiografia dio behin eta berriro, haurtzaroan bizitako gertakizunetan oinarritzen bada ere.
Eskola bukatu eta gero, Ternua esploratzen eman zituen hiru bat aste Public Schools Exploring Societyn eta, 1934ko uztailean, Royal Dutch Shell petrolio enpresan hasi zen lanean. Bi urtean Erresuma Batuan trebatzen aritu ondoren, Dar es Salaamera bidali zuten, Tanganikan (gaurko Tanzanian). Han Shelleko beste bi lankideak bezala, luxu handiz bizi zen Dar es Salaamen, sukaldari eta laguntzaile pertsonal eta guzti. Baina arriskuak ere ez ziren nolanahikoak izan, Tanganikan erregaia banatzeak txingurri edo lehoiekin aurrez aurre egotea esan nahi baitzuen.
1939ko azaroan, Royal Air Forcen sartu zen. Dar es Salaametik Nairobiraino ia mila kilometro egin ondoren, hegaldi trebakuntzarako onartu zuten beste 16 gizonekin batera. Horietako hamahiruk galduko zuten bizia gerora aire borrokan. Zazpi ordu eta 40 minutuko esperientzia zuen bere De Havilland Tiger Mothen eta bakarrik hasi zen hegan. Habbaniyan jarraitu zuen entrenamendua (Bagdadik mendebalderantz, 80 bat km-ra), Iraken eta, sei hilabete zeramatzanen Hawker Hartsen hegan, ofizial egin zuten eta RAF egin zuten 80. eskuadroian. Gloster Gladiator zaharkituak erabili behar izan zituen eta, bere harridurarako, ez zuen inongo trebakuntzarik jaso arlo honetan, ezta aire borrokan ere.
1940ko irailaren 19an, Dahl Abu Suweirtik (Egipto) Amiriyaraino joan zen bere Gladiatorrean erregai bila eta, gero, Foukara, Libian. Hortik 80. eskuadroiaren pistaraino joan zen, Mersah Matruh-tik 50 km hegoalderantz. Azkenean, pista ezin aurkiturik ibili zen, erregai gutxirekin, gaua gainean, eta basamortuan lur hartu beharrean izan zen. Tamalez, harri batekin talka egin eta abioia erori egin zen. Buruhezurra eta sudurra hautsi zituen, baita itsu geratu ere. Nola edo hala lortu zuen sutan zegoen hegazkinetik irtetea eta konortea galdu zuen gero. Ondoren idatzi zuen lanean, istripua azaldu zuen. RAFek egin zuen ikerketaren arabera, Dahlek jaso zituen instrukzioak erabat okerrak ziren eta britainiar eta italiarren arteko gune baterantz bidali zuten.
Erreskatearen ondoren, Dahl Mersah Matruhera eraman zuten, pixkanaka sendatzen zen bitartean. Ikusmenak ez zuen hobekuntzarik egin eta Alejandriako Royal Navyren ospitalera eraman zuten trenez. Mary Welland erizainarekin maitamindu zen eta huraxe izan zen ikusmena berreskuratu zuenean ikusi zuen lehen pertsona. Zortzi astean egon zen itsu eta medikuek ezingo zuela sekula hegan egin esan zuten baina, bost hilabete geroago, 1941eko otsailean, alta eman zioten eta lanean hasi zen. 80. eskuadroia Greziako Elevsis-en zegoen, Atenas inguruan, British Expeditionary Forceren ondoan Ardatzaren aurkako borrokan. 1941eko apirilean, Dahlek Mediterraneo itsasoa zeharkatu zuen Hawker Hurricane batean, Grezian bere eskuadroiarekin elkartuz. Going Solo liburuan kontatu zuen izandako abenturaren bat, bonbardero bat eraitsi zuenekoa, adibidez.
1942an hasi zen idazten, Washingtonera bidali zutenean. Argitaratu zioten lehen lana Saturday Evening Posten atera zen 1942ko abuztuaren 1ean A piece of cake izan zen, Gloster Gladiatorrekin izandako istripua deskribatzen zuena[4]. Geroago ipuin horriShot down over Libya izena eman zioten.
Han hegazkin berriak zenbat denbora iraungo zuen galdetzen zuen kabo bat ezagutu zuen, hamalau Hurrikanek eta lau Bristol Blenheimsek bakarrik lagunduta, Grezia osoan milaka hegazkin etsaien aurka ibili baitziren. Eskuadroiko buruzagia ere ez zen pilotu berri bat izateko irrikaz. Dena den, David Cokeren lagun egin zen Dahl, geroago borrokan hil izan ez balitz, Leicesterreko earl bihurtuko zatekeena.
Hogeita hamar urtez egon zen ezkonduta (1953tik 1983ra) Patricia Neal aktore estatubatuarrarekin. Bost seme-alaba izan zituzten (Tessa idazlea barne), eta horietako bat, Olivia, entzefalitisak jota hil zen elgorriaren birusak jota, zazpi urte zituela, 1962an. Theok, bere seme bakarrak, istripu bat izan zuen haurtzaroan, eta hidrozefalia eragin zion. Horren ondorioz, aita geroago Wade-Dahl-Till balbula gisa ezagutu zenaren garapenean murgildu zen[5]. Ophelia alaba Partners in Health irabazi asmorik gabeko erakundeko zuzendaria eta sortzaileetako bat da (Paul Farmer doktorearekin batera), munduko komunitate txiroenetako batzuei zaintza medikoak ematen dizkiena. Tessaren alaba, eta Erraldoi on puska filmeko pertsonaia baterako inspirazioa, Sophie Dahl modelo eta egilea da.
1983an, Felicity Ann d'Abreu Crosland-ekin, bere lehen emaztearen lagunik onenarekin, ezkondu egin zen. Felicity Dahl izena hartu zuen emakumeak Roaldekin ezkondu eta gero.
1990eko azaroaren 23an, leuzemiak jota hil zen, bere etxean, Gipsy Housen, Great Missenden, Buckinghamshiren, 74 urte zituela, eta San Pedro eta San Paulo parrokiako hilerrian lurperatu zuten. Haren omenez, Roald Dahl Children's Gallery inauguratu zen Bucks County Museumen, handik gertu. Aylesburyn. Hil ondoren, Dahlen konpromiso solidarioak neurologia, hematologia eta alfabetatzearen arloetan jarraituak izan dira Roald Dahl Foundation-en bidez. 2005eko ekainean, Roald Dahl Museum and Story Centre inauguratu zuten Great Missendenen, Dahlen lana ospatzeko.
Ezkontzak eta seme-alabak
aldatu30 urtez egon zen Patricia Neal aktorearekin ezkonduta, 1953tik 1983ra arte, eta bost seme-alaba izan zituzten:
- Olivia (1955-1962), entzefalitisak hil zuen, zazpi urte besterik ez zuenean.
- Tessa autorea (1957)
- Theo (1960). Seme bakarra, baina istripu baten ondorioz hidrozefalia izan zuen eta hil egin zen. Hori zela eta, aita buru-belarri sartu zen gerora Wade-Dahl-Till balbula deitu zenaren garapenean.
- Ophelia (1964). Partners in Health erakundearen zuzendaria da eta munduko toki pobreenetako jendeari laguntzea du xede.
- Lucy (1965).
1983an, emaztearen lagun minarekin ezkondu zen, Felicity Ann d'Abreu Croslandekin.
Heriotza
aldatu1990eko azaroaren 23an, leuzemiak hil zuen etxean, Gipsy Housen, Great Missenden, Buckinghamshiren. 74 urte zituen eta San Pedro eta San Pablo parrokiako hilerrian eman zioten lur.
Estiloa
aldatuRoald Dahlek idatzitako obren ezaugarri nagusiak umore garratza, ironia eta satira dira[4]. Istorio subertsibo eta ezohikoak idatzi izan ditu eta horietako zenbait debekatuta ere egon dira.
Dahlek irakurlego bakarra dauka buruan: haurrak. Haientza idatzi zuen. Bere obra guztietan protagonistak helduek zapaldutako umeak dira, baina arauak ez betetzea erabaki dutenak. Horregatik egiten zaie deseroso heldu askori. [6]
Lanak
aldatuUmeentzako istorioak
aldatu- The Gremlins (1943)
- James and the Giant Peach (1961)
- Charlie eta txokolate-lantegia (1964). Jatorrizko izenburua: Charlie and the Chocolate Factory. Bi bertsio ditu euskaraz: Charlie eta txokolate fabrika, Joan Mari Sarasolak euskaratua (1989); eta Charlie eta txokolate-lantegia, Agurtzane Ortiz de Landaluzek euskaratua (1994, 2004, 2010, ISBN 84-8147-124-0)
- Hatz magikoa (1966). Jatorrizko izenburua: The Magic Finger. Joseba Ossak eta Xabier Monasteriok euskaratua (1993, ISBN 84-8147-010-4).
- Super-azeri (1970). Jatorrizko izenburua: Fantastic Mr Fox. Mikel Garmendiak euskaratua (1993, ISBN 84-8147-009-0).
- Charlie eta kristalezko igogailu erraldoia (1967). Jatorrizko izenburua: Charlie and the Great Glass Elevator. Juan Legarretak euskaratua (1993, ISBN 84-330-0944-3).
- Danny Munduko txapelduna (1975). Jatorrizko izenburua: Danny the Champion of the World. Idoia Gilleneak euskaratua (2004, ISBN 84-330-0949-4).
- Henry Sugarren ixtorio miresgarria (1977). Jatorrizko izenburua: The Wonderful Story of Henry Sugar and Six More. Luis Berrizbeitiak euskaratua (1994, ISBN 84-7917-404-8).
- The Enormous Crocodile (1978)
- The Twits (1980)
- Georgeren medizina miragarria (1981). Jatorrizko izenburua: George's Marvelous Medicine. Joan Mari Irigoienek euskaratua (1981, Erein)
- Erraldoi On Miragarria (1982). Jatorrizko izenburua: The BFG
- Sorginak (1983). Jatorrizko izenburua: The Witches. Joan Mari Irigoienek euskaratua (1998, Erein)[7].
- Jirafa, pelikanoa eta tximinoa (1985). Jatorrizko izenburua: The Giraffe and the Pelly and Me. Juan Legarretak euskaratua (1991, ISBN 84-330-0903-6).
- Matilda (1988). Jatorrizko izenburua: Matilda. Joxemari Iturraldek euskaratua (1993, ISBN 84-8147-013-9).
- Ako Trod (1989). Jatorrizko izenburua: Esio Trot.
- The Minpins (1991)
- The Vicar of Nibbleswicke (1991)
Umeentzako olerkiak
aldatu- Errima errebeldeak (1982). Jatorrizko izenburua: Revolting Rhymes. Joseba Santxo Uriartek euskaratua (2001, ISBN 84-8147-404-5).
- Dirty Beasts (1983)
- Rhyme Stew (1989)
Helduentzako eleberriak
aldatu- Sometime Never: A Fable for Supermen (1948)
- My Uncle Oswald (1979)
Helduentzako istorio laburrak
aldatu- Over to You: Ten Stories of Flyers and Flying (1946)
- Someone Like You (1953)
- Kiss Kiss (1960)
- Twenty-Nine Kisses from Roald Dahl (1969)
- Switch Bitch (1974)
- Tales of the Unexpected (1979)
- More Tales of the Unexpected (1980)
- The Best of Roald Dahl (1978)
- Ah, Sweet Mystery of Life: The Country Stories of Roald Dahl (1989)
- The Collected Short Stories of Dahl (1991)
- Two Fables (1986). "Princess and the Poacher" eta "Princess Mammalia".
- The Great Automatic Grammatizator (1997).
- The Mildenhall Treasure (2000)
- Ixtorio hautatuak, Luis Berrizbeitiak euskaraturiko zortzi ipuin (1996, 2003).[8]
Roald Dahlen obra asko egokitu dira zinemarako. Berriena The Witches da, 2020an estreinatua.
- Willy Wonka & the Chocolate Factory (1971).
- The BFG (1989, telebistarako).
- Danny, the Champion of the World (1989).
- The Witches (1990).
- James and the Giant Peach (1996).
- Matilda (1996).
- Charlie and the Chocolate Factory (2005).
- Fantastic Mr. Fox (2009).
- Roald Dahl's Esio Trot (2014, telebistarako).
- The BGF (2016).
- The Witches (2020).
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Fuentes de libros - Wikipedia, la enciclopedia libre» es.wikipedia.org (kontsulta data: 2023-02-14).
- ↑ Bratberg, Øivind (2016). "Utvandrere". Roald Dahl: Grensesprengeren. Oslo: Dreyer. p. 23. ISBN 9788282651806.
- ↑ Wheeler, Jill C. (2006). Roald Dahl. ABDO. ISBN 1596797630.
- 1 2 Astiz, Iñigo. «Ipuin amaieren zirujaua» Berria (kontsulta data: 2020-11-16).
- ↑ «Publication Name: JoF. Revista de Divulgación Científica» web.archive.org 2013-06-16 (kontsulta data: 2023-02-14).
- 1 2 «Roald Dhal, 100 urte» Behinola (33): 16-32..
- ↑ [Betiko hautsitako esteka][Betiko hautsitako esteka][Betiko hautsitako esteka][Betiko hautsitako esteka][Betiko hautsitako esteka][Betiko hautsitako esteka][Betiko hautsitako esteka][Betiko hautsitako esteka][Betiko hautsitako esteka][Betiko hautsitako esteka][Betiko hautsitako esteka][Betiko hautsitako esteka][Betiko hautsitako esteka][Betiko hautsitako esteka][Betiko hautsitako esteka][Betiko hautsitako esteka][Betiko hautsitako esteka][Betiko hautsitako esteka][Betiko hautsitako esteka][Betiko hautsitako esteka][Betiko hautsitako esteka][Betiko hautsitako esteka][Betiko hautsitako esteka][Betiko hautsitako esteka](Gaztelaniaz) Galtzagorri Elkartea: Roald Dahl - Sorginak[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Ixtorio hautatuak, Roald Dahl. «euskarari ekarriak» ekarriak.armiarma.eus (kontsulta data: 2026-03-08).