Rickshaw bat bi edo hiru gurpileko bidaiarientzako ibilgailu bat da, normalean pertsona batek tiratzen duena, gurditxo edo eskorga baten eran. Terminoaren lehen erabilera 1879. urtean izan zen, eta japonieran du jatorria: jinrikisha (人力車: jin = gizaki, riki = indar, sha = ibilgailu), hau da, giza indarrezko ibilgailua,

Eskuz tiratutako rickshaw bat Kalkutan.

Asiako hirietan egin ziren arruntak XIX. mendean[1]. Denborarekin, XXI. mendean, mundu osoan hedatuta daude nolabait ziklotaxi eran eta antzeko zerbitzuetan. Hala ere, Asian oso ohikoak dira oraindik ere, gizakiek oinez tiratuak, zein bizikleta edo motorrarekin.

Rickshaw erako ibilgailua, Nafarroan erabilia XX. mende hasieran, Nafarroako Erresumako Museo Etnografikoan. Detaileko irudian nola tiratzen zen ikusten da, trizikloz edo bizikletaz kasu horretan. Rickshaw erako ibilgailua, Nafarroan erabilia XX. mende hasieran, Nafarroako Erresumako Museo Etnografikoan. Detaileko irudian nola tiratzen zen ikusten da, trizikloz edo bizikletaz kasu horretan.
Rickshaw erako ibilgailua, Nafarroan erabilia XX. mende hasieran, Nafarroako Erresumako Museo Etnografikoan. Detaileko irudian nola tiratzen zen ikusten da, trizikloz edo bizikletaz kasu horretan.

Erreferentziak

aldatu
  1. Warren, James Francis, 1942-. (2003). Rickshaw coolie : a people's history of Singapore, 1880-1940. Singapore University Press ISBN 9971-69-266-X. PMC 51744603. (kontsulta data: 2020-07-03).

Kanpo estekak

aldatu