Resa

Andosillan dagoen herri hustua

Resa aztarnategi arkeologiko bat da, Nafarroa Garaiko Andosilla herrian dagoena.[1]. Ebroren ondoan kokaturik, bertan zegoen zubia babesteko gotorlekua eraiki zuten. Antso I.a Gartzeitz erregea bertan hil zen. XV. mendearen hasieran hustuta zegoen.

Resa
Aztarnategi arkeologikoa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaAndosilla
Koordenatuak42°22′28″N 2°01′11″W / 42.374508°N 2.01985°W / 42.374508; -2.01985
Map
GaraiaErdi Aroa
yacimientoderesa.com

Agiriek, aztarna arkeologiko batzuk, eta hainbat toponimok garai bateko herriaren froga dira: Valderresa , Resako altxonbide erreala, Resako sotoa eta Resako bidea eta Resa eta Resano deiturak dira. Resak monasterio bat, bi eliza, dorre bat, leizeak eta zubi bat izan zituen. Gaur egun ez dago horrelako eraikuntzarik, kobak izan ezik[2].

Historia

aldatu

Sortu zeneko data ezezaguna da, nahiz eta jendea bizi izan zen musulmanen menderatze-garaian. 907/908 inguruan, Iruñeko erresuma hasiberriaren parte izan zen, Iruñeko Antxo Gratzeitz Iruñekoa. erregeak Tuterako (Nafarroa) Banu Qasi familiari konkistatu eta gotortu ondoren. Urteen poderioz nafar bastioi garrantzitsu izatera iritsi zen, lehenik musulmanen aurrean eta gero Gaztelako erresumaren aurrean. 1350ean, Nafarroako Artxibo Orokorrean gordetzen den Suen Liburuaren[oh 1] arabera, Juan Jiménez de San Adriánen familia bakarra bizi zen herrian. Urte horretan bertan, Nafarroako Karlos II.a erregeak Andosillako bizilagunei herria saltzen die bere udal mugapearekin batera, sotoa eta gatzagak ezik, beretzat gorde baitzituen. Egun horretan, Andosillako haitzuloetako (Andossiella, garai hartan) alkaidea Pedro Ximénez de Ugarra zen, eta, gainera, bertan bizi zen. Andosillak 225 biztanle inguru zituen garai hartan[2].

Indusketa arkeologikoak

aldatu

Gaur egun, Vianako Printzea erakundeak, Andosillako Udalak eta Carlos García Pardo kazetariak indusketa batzuk sustatu dituzte Aranzadi Zientzia Elkartearen bidez. Lanak 2018an hasi ziren. Era berean, entitate horrek berak hainbat artxibotan dagoen dokumentazio guztia bateratu du[2]. Indusketen zuzendaria Josu Narbarte arkeologoa da.

Resako aztarnategia
Resako aztarnategiko etxebizitzen hondarrak

Oharrak

aldatu
  1. Su-liburuak lurralde jakin bateko etxeen zerrenda-bildumak dira, zerga-bilketako tresna gisa erabiltzeko eginak. ikusi: (2016-2-1) "El Archivo de Navarra dedica su microexposición de febrero al Libro de fuegos de 1366". navarra.es

Erreferentziak

aldatu
  1. Narbarte Hernandez, Josu. Ebroko muga zaharraren lorratzetan. Argia, 2025eko apirilak 2, CC BY-SA, argia.eus (kontsulta data: 2026-2-7).
  2. 1 2 3 «Yacimiento Arqueológico de Resa [berezko web-gunea»] sites.google.com (kontsulta data: 2023-12-21).

Kanpo estekak

aldatu
Geografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.