R-M269 haplotaldea Y kromosomaren giza-haplotalde bat da, R1b haplotaldearen subkladoa, M269 markatzailedun nukleotido bakarreko polimorfismoa duena. Lehenago R1b1a1b gisa sailkatzen zen. Aurkitutako alerik zaharrena Kaukasoaren iparraldekoa da[1].

R-M269 haplotaldearen hedapen mapa

R-M269 bereziki garrantzitsua da Mendebaldeko Europako historia genetikoa aztertzeko garaian, Europako haplotalderik ohikoena baita. Ekialde-Mendebalde norabidean bere frekuentzia handitzen du, Poloniako %22,7 tik Galesko %92,3ra. Europan 110 milioi gizonezkok duten haplotaldea da, eta uste da orain dela 4.000 eta 10.000 urte artean sortu zela[2].

Jatorria eta hedapena

aldatu

Orain dela 5.000 urte inguru Yamnaya kulturako kideak hedatzen hasi ziren Estepa pontikotik ekialdera zein mendebaldera. Erdialdeko Europara iristean, %50 estepa pontiko eta %50 Erdialdek Europa diren populazioak sortu ziren, eta horiek mendebalderantz jarraitu zuten. Iberiar penintsulara iristerako, biztanlerian %30-50 artean Erdialdeko Europa eta, beraz, %15-25 inguru estapario ziren populazioak nabarmen hedatu ziren[3]. Baina alde nabarmen bat dago: Y kromosoma soilik aztertuta, iberiar penintsulan aztertutako 82 gizonezkotik 80 R1b-M269 haplotaldekoak dira[4], Euskal Herrian ere gertatzen den fenomeno bat, garai horretako hainbat arrastok erakusten duten bezala. Hau da, Brontze Aroko gizonen arbasoen artean populazio lokala zein Erdialdeko Europakoa zegoen, baina aitaren aldetik ia guztiek zuten Erdialdeko Europako arbaso bat, edo orain dela 5.000 urte estepa pontikoan bizi zen norbait[3]. Horren zergatia ez dago argi, baina baliabide ugariko sistema patrilineal batekin lotuko litzateke.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Ghalichi, Ayshin; Reinhold, Sabine; Rohrlach, Adam B.; Kalmykov, Alexey A.; Childebayeva, Ainash; Yu, He; Aron, Franziska; Semerau, Lena et al.. (2024-11). «The rise and transformation of Bronze Age pastoralists in the Caucasus» Nature 635 (8040): 917–925.  doi:10.1038/s41586-024-08113-5. ISSN 1476-4687. PMID 39478221. PMC 11602729. (kontsulta data: 2025-03-27).
  2. (Ingelesez) Balaresque, Patricia; Bowden, Georgina R.; Adams, Susan M.; Leung, Ho-Yee; King, Turi E.; Rosser, Zoë H.; Goodwin, Jane; Moisan, Jean-Paul et al.. (2010(e)ko urt. 19(a)). «A Predominantly Neolithic Origin for European Paternal Lineages» PLOS Biology 8 (1): e1000285.  doi:10.1371/journal.pbio.1000285. ISSN 1545-7885. PMID 20087410. PMC 2799514. (kontsulta data: 2025-03-27).
  3. 1 2 Olalde, Íñigo. (2024). «El poblamiento de Vasconia: aportaciones pasadas y futuras del ADN antiguo» Entre el Ebro y el Garona: Espacios, sociedades y culturas durante la Prehistoria y la Antiguedad, 2024, ISBN 978-84-9082-657-7, págs. 399-429 (Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea): 399–429. ISBN 978-84-9082-657-7. (kontsulta data: 2025-03-27).
  4. (Ingelesez) Allentoft, Morten E.; Sikora, Martin; Sjögren, Karl-Göran; Rasmussen, Simon; Rasmussen, Morten; Stenderup, Jesper; Damgaard, Peter B.; Schroeder, Hannes et al.. (2015-06). «Population genomics of Bronze Age Eurasia» Nature 522 (7555): 167–172.  doi:10.1038/nature14507. ISSN 1476-4687. (kontsulta data: 2025-03-27).

Kanpo estekak

aldatu