Aitzinzelta
Aitzinzelta[1][2] berreraikitako aitzin-hizkuntza da, aitzinindoeuroperaren ondorengoa, ezagutzen diren hizkuntza zelta guztien arbaso komuna zatekeena. K.a. 1300-800 bitartean mintzatua,[3] ipar-mendebaldeko Europan hedatu zen lehenbiziko indoeuropar hizkuntza izanen zatekeen. Errauts-kutxatilen zelaietako kulturarekin lotu ohi da, eta Hallstatt kulturarekin bereziki.
| Aitzinzelta | |
|---|---|
| baliorik ez | |
| Datu orokorrak | |
| Hizkuntza sailkapena | |
| giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza zeltak | |
| Informazio filologikoa | |
| Hizkuntza-tipologia | hizkuntza malgukaria eta aditza-subjektua-objektua |
| Genero gramatikalak | genero maskulinoa, genero femeninoa eta genero neutroa |
| Kasu gramatikalak | nominatiboa, bokatiboa, akusatiboa, genitiboa, datiboa, ablatiboa, instrumentala eta lokatiboa |
| Alfabetoa | baliorik ez |
| Aurrekaria | aitzinindoeuropera |
| Hizkuntza kodeak | |
| Wikipedia | cel-pro |
Fonologia
aldatuBokalak
aldatuKontsonanteak
aldatuKontsonante hauek berreraiki dira aitzinzeltarentzat:[3]
Mota Biezpainkariak Hobikariak Sabaikaria Belarrak Ezpainkaritua Leherkariak b t, d k, ɡ kʷ, ɡʷ Sudurkariak m n Igurzkariak ɸ s x Hurbilkariak l j w Dardarkaria r
- Aitzinindoeuroperako leherkari ahostun hasperenduek (*bh, *dh, *gh/ǵh) hasperentzea galdu zuten, eta leherkari ahostunekin (*b, *d, *g/ǵ) batu, *gwh ahostun hasperendu ezpainkari-belarra izan ezik.[3]
- Aitzinindoeuroperako p-a galdu zen aitzinzeltan, bai hitzaren hasieran, bai bokalen artean.[4] Lehenago, ordea, *φ (<*ph) eta *h aldietatik igaro zen. Era horretan, aitzinindoeuroperako *ph₂tḗr "aita" (> latinez pater, ingelesez father) *ɸatīr bilakatu zen aitzinzeltan, athair, athir irlandera zaharrean, athair irlanderan, eta *atir (nominatiboa), ater (bokatiboa) Galiako zeltan.
Gramatika
aldatuSubstantiboen eta adjektiboen morfologiak ez du erakusten aldaketa handirik ama hizkuntzarekiko. Hiru genero (maskulinoa, femeninoa eta neutroa), hiru numero (singularra, plurala eta duala) eta 5-8 kasu (nominatiboa, bokatiboa, akusatiboa, datiboa, genitiboa, ablatiboa, leku-denborazkoa eta instrumentala) zeuden. Sustantiboek bederatzi deklinabide zituzten, erradikalaren arabera.[3]
Aditz sistemak hiru modu (indikatiboa, agintera, subjuntiboa) eta lau denbora (orainaldia, lehenaldia, burutugabea, geroaldia) zituen.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Salaberri Zaratiegi, Patxi: Gipuzkoa Antzinaroan. Atariko hitz batzuk» GIPUZKOA ANTZINAROAN:HIZKUNTZAK ETA EREMU LINGUISTIKOAK ONOMASTIKAREN ARGITAN (Euskaltzaindia): 11..
- ↑ https://www.uibapuntebankua.com/uploads/9/8/1/6/98160710/ehg-garatzeko_gaiak.pdf 16- Zein da aditz perifrastiko zaharrena? Argudiatu zergatik. 82. or.
- 1 2 3 4 5 6 Perdicoyianni-Paleologou, Helene. Análisis Lingüístico de Las Antiguas Lenguas Celtas. worldhistory.org (kontsulta data: 2022-11-17).
- ↑ García Alonso, Juan Luis. Lenguas indoeuropeas prerromanas en el Noroeste Peninsular. Palaeohispánica; 9. zenbakia (2009), ifc.dpz.es (kontsulta data: 2022-11-17).
Kanpo estekak
aldatu- An etymological lexicon of protoceltic inkeri.cz