Pretorioa (latinez praetorium) erromatar armadako legatuaren edo gobernadorearen (Pretorearen) egoitza ofiziala da. Pretorioa castrum erromatar gotorlekuan komandantearen edo jeneralaren (legatus legionisaren) denda edo bizilekua zen.

Kolonian pretorioaren maketa. 3½ hektarea inguruko azalera okupatu zuen eta Beheko Germaniako eraikin handienetako bat izan omen zen.
Castrum baten mapa: 1 Praetorio 2 Via Praetoria 3 Principalis 4 Porta Principalis Dextra (eskuineko atea) 5 Praetoria atea (ate nagusia) 6 Porta Principalis Sinistra (ezkerreko atea) 7 Porta Decumana (atzeko atea).

Kristau konnotazioak

aldatu

Itun Berrian, pretorioa Pontzio Pilato Judeako erromatar prokuradorearen jauregia aipatzen da. Itun Berriaren arabera, pretorio honetan Jesukristo gurutziltzatu, epaitu eta heriotzara kondenatu zuten.

Kanpo estekak

aldatu