Panel fotovoltaiko

elektrikoki konektatuta dauden hainbat zelula fotovoltaikoren eta horien konexio-mekanismoen multzoa, panel fotovoltaikoen oinarrizko unitatea dena.

Panel fotovoltaikoak, plaka fotovoltaikoak edo modulu fotovoltaikoakeguzki-panel izenaz ere ezagunak, nahiz eta izen horretan bestelako gailuak ere sartuta dauden— gelaxka multzoz (zelula fotovoltaikoak) osatuta dauden gailuak dira, berengan eragiten duen argiaren bitartez elektrizitatea sortzen dutenak (eguzki-energia fotovoltaikoa). Haien potentzia sailkatzeko erabiltzen den parametro araupetuari potentzia-piko deritzo, eta eman dezakeen potentzia maximoa araupetutako baldintza batzuen menpe egokitzen da:

  • 1000 W/m^2-ko erradiazioa.
Panel fotovoltaikoen instalazio bat, Canterburyko herrian (Ameriketako Estatu Batuak).
Panel fotovoltaiko baten eraginkortasuna haren orientazioaren araberakoa da.
  • 25 °C-ko zelulen tenperatura (ez ingurugiroko tenperatura).

Siliziozko panelak dira erabilienak. Eta, siliziozko panelen artean, hiru mota daude:[1]

  • Silizio kristalinozkoak
    • Silizio monokristalinozkoak: siliziozko kristal bakarreko sekzioez osatuak (duten forma oktogonal edo zirkularragatik ezagunak). Haien ekoizpena siliziozko beste panelena baino konplexuagoa da, energia eta denbora gehiago behar duelako. Horregatik, garestiagoak dira, baina baita eraginkorrenak ere. Izan ere, haien errendimendua gehienez % 20 izan daiteke, laborategiko baldintzetan; baldintza errealetan, % 13 eta % 17 bitarte, gehienez.
    • Silizio polikristalinozkoak: kristalizatutako partikula txikiz osatuak. Haien errendimendua, baldintza errealetan, % 11 eta % 15 bitartekoa da, gehienez.
  • Silizio amorfozkoak: kristalizatu gabeko silizioz eginak. Haien errendimendua, baldintza errealetan, % 6 eta % 8 bitartekoa da, gehienez.

Silizioa ez, baizik eta beste material batzuk darabiltzaten panel fotovoltaikoak badira: adibidez, sulfuroa edota arsenikoa darabiltenak.[1] Hala ere, oraingoz, silizioa darabiltenak dira modu masiboan merkaturatu diren bakarrak.

Lehenengo eguzki-zelula komertzialak sortu zirenetik, panel fotovoltaikoen kostua murriztuz joan da; hala ere, 2025ean panelak garestitu egin dira.[2]

Korronte-sorkuntza, plaka konbentzional batean

aldatu
eskema elektrikoa

Aurreko atalean ikusi den bezala, modulu fotovoltaikoak efektu fotoelektrikoaz baliatzen dira. Zelula fotovoltaiko bakoitza gutxienez siliziozko bi xafla finez egituratuta dago: silizioa baino elektroi-balentzia txikiagoa duten elementuz osatutako dopatua bata, P izendatua, eta silizioak baino elektroi kantitate handiagoa duten elementuekin bestea, N deiturikoa.

Iturri argitsutik datozen eta energia egokia duten fotoiek, P geruzaren gainazalean eragiten dute eta materialarekin elkar eragitean silizio atomoak askatzen dituzte. Azken hauek, mugitzen ari direnean, erdieroalearen geruza zeharkatzen dute, itzultzeko aukerarik gabe. N geruzak P-rekiko potentzial-diferentzia bat jasotzen du. Eroale elektrikoak bi geruza hauei konektatuz gero, energia kontsumitzen duen gailu edo elementu elektrikoei batzen zaie (karga deiturikoa), korronte elektriko jarraitua sortuz.

Panel mota hauek korronte jarraituko elektrizitatea sortzen dute, eta eguzkiarekiko orientazioa eta horizontalarekiko inklinazioak beraien eraginkortasuna baldintzatzeaz gain, mantentze lanetan aurrezteko asmoz, orientazio eta inklinazio finkoa daukaten instalazioak eraikitzen dira. ISO arauen erabilera egokia aplikatuz inklinazioa eta orientazioa hegoaldera begira finkatzen dira, behar den latitudearen arabera eta ahalik eta optimizazio handiena lortzeko.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  1. 1 2 (Gaztelaniaz) «¿Qué tipo de paneles fotovoltaicos son los más eficientes y rentables?» www.certificadosenergeticos.com 2016-01-21 (kontsulta data: 2025-10-13).
  2. (Gaztelaniaz) «Los precios de los paneles solares aumentan casi un 5 % a medida que China refuerza la supervisión» PV Magazine España 2025-08-29 (kontsulta data: 2025-10-13).