Nikolai Reek

militar, Estonia

Nikolai Reek (jaiotzez Nikolai Bazykov; Tallinn, Estonia, 1890eko urtarrilaren 20a - Ussollag, Perm, Sobietar Batasuna, 1942ko maiatzaren 8a) Estoniako Independentzia Gerran borrokatu zuen estoniar komandantea izan zen. Estoniako Askatasunaren Gurutzearen hiru mailak jaso zituen gutxiengoaren artean dago.

Nikolai Reek

Minister of Defence (en) Itzuli

1927ko martxoaren 4a - 1928ko abenduaren 4a
Bizitza
JaiotzaTallinn, 1890eko otsailaren 1a
Herrialdea Estonia
HeriotzaUsolye (en) Itzuli, 1942ko maiatzaren 8a (52 urte)
Hezkuntza
HeziketaChuhuiv Military School (en) Itzuli
Hizkuntzakestoniera
Jarduerak
Jarduerakmilitarra, politikaria eta ofizierra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Graduateniente jeneral
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Cēsisgo gudua

1910ean, Errusiako Inperioaren parte oraindik zen Txuguiev Akademia Militarrean graduatu zen. Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen, 1917an Nikolai Akademia Inperial Militarrean graduatu zen. Urte berean estoniar jatorriko unitateen partaide bihurtu zen eta hauen deuseztatzera arte Estatu Nagusiburu izan zen. Jarraian Estoniako Defentsaren Liga antolatu zuen Voro herrian. Estoniako Independentzia Gerran Reekek 5. Erregimendukoko lehen komandantea izan zen Viru Frontean. 1919ko urtarrilean 1. dibisioko Estatu Nagusiburu bihurtu zen eta apirilean 3. dibisioko Estatu Nagusiburu. Reekek paper garrantzitsua izan zuen Baltische Landeswehrraren aurkako gerran. 1919ko irailean koronel maila lortu zuen eta Viruko Fronteko Estatu Nagusiburu izan zen. Gerraren ondoren Reek Estoniako Estatu Nagusiburua, Defentsa ministroa eta 2. dibisioko komandantea izan zen. 1938an Reek teniente jeneral izendatu zuten. 1941ean, sobietarrek Estonia okupatu ondoren, sobietar okupazio-agintariek Reek atxilotu zuten, Usollag gulagera bidaliz, eta hurrengo urtean exekutatu egin zuten.[1][2]

Reekek Lāčplēsisen Ordenaren domina jaso zuen, Letoniako maila altueneko domina militarra.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Postimees (1886-1944) 26 juuni 1940 — DIGAR Eesti artiklid» dea.digar.ee (kontsulta data: 2025-04-03).
  2. «Biography of Lieutenant-General Nikolai Reek (1890 – 1942), Estonia» generals.dk (kontsulta data: 2025-04-03).
  3. Šuvajevs, Andris. (2024-11). «Valsts un radniecības saikne Latvijas politiskajā pārvaldībā» Radniecība un valsts īstenošana mūsdienu Latvijā: kolektīvā monogrāfija (Rīgas Stradiņa universitāte): 279–305. ISBN 978-9934-618-45-1. (kontsulta data: 2025-04-03).

Kanpo estekak

aldatu