Neeraj Chopra
Neeraj Chopra (Panipat, 1997ko abenduaren 24a) xabalina jaurtitzaile indiarra da. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen[1] eta 2024ko Jokoetan zilarrezkoa.[2]
| Neeraj Chopra | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2022) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jaiotza | Panipat barrutia, 1997ko abenduaren 24a (28 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Lehen hizkuntza | hindia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Hizkuntzak | haryanavia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | xabalinaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol ibilbidea
aldatuIndian ohikoa den bezala gaztetan kriketean jokatzen hasi zen Neeraj Chopra. Gizena zegoela eta, osabak Panipat barrutiko Kirol bulegoan eman zuen haren izena eta xabalina jaurtiketan espezializatu zen[3]. 2012an Indiako gazte mailako txapelduna izan zen eta 2014an eta 2015ean gazte mailako Indiako errekorrak hautsi zituen.
2016an Asia hegoaldeko txapelketa irabazi zuen eta gazte mailako munduko txapelketan urrea[4] eta Asiakoan zilarra eskuratu zituen. Ez zuen ordea Rioko Olinpiar Jokoetarako gutxieneko marka lortu. Ordutik aurrera garaipen garrantzitsuak lortu zituen, 2017an Asiako txapelketa eta 2018an Asiako Jokoetan eta Commonwealth Jokoetan urrezko dominak lortu zituen.
Tokioko Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen. Olinpiar Jokoetako atletismo proba batean Indiarentzako aurreneko urrezko domina lortu zuen kirolaria izan zen[5], eta orokorrean lorturiko bigarren urrezko domina.
2023an Munduko txapelduna izan zen eta 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina eskuratu zuen Arshad Nadeem pakistandarraren atzetik.[2]
Nazioarteko palmaresa
aldatu| Joko Olinpikoak | ||||
|---|---|---|---|---|
| Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
| 2020 | Tokio ( |
xabalina jaurtiketa | 87.58 m | |
| 2024 | Paris ( |
xabalina jaurtiketa | 89.45 m | |
| Munduko txapelketak | ||||
| Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
| 2022 | Eugene |
xabalina jaurtiketa | 88.13 m | |
| 2023 | Budapest |
xabalina jaurtiketa | 88.17 m | |
| Diamond League | ||||
| Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
| 2022 | xabalina jaurtiketa | 88.44 m | ||
| Asiako Jokoak | ||||
| Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
| 2018 | Jakarta ( |
xabalina jaurtiketa | 88.06 m | |
| Commonwealth Jokoak | ||||
| Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
| 2018 | Gold Coast ( |
xabalina jaurtiketa | 86.47 m | |
| Asiako Txapelketa | ||||
| Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
| 2017 | Bhubaneswar ( |
xabalina jaurtiketa | 85.23 m | |
| Asia hegoaldeko Txapelketa | ||||
| Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
| 2016 | Guwahati ( |
xabalina jaurtiketa | 82.23 m | |
| Munduko Txapelketa (Gazte mailakoa) | ||||
| Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
| 2016 | Bydgoszcz ( |
xabalina jaurtiketa | 86.48 m | |
Marka onena
aldatuHauek dira Neeraj Chopraren marka onenak[6]:
- Xabalina jaurtiketa: 88.07 m (Patiala, 2021)
- Xabalina jaurtiketa (700g): 76.50 m (Vijayawada, 2014)
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Arribas, Carlos. (2021-08-07). «El campeón de jabalina, Neeraj Chopra, de 23 años, consigue la primera medalla de la historia para el atletismo de la India» EL PAÍS (kontsulta data: 2021-08-20).
- 1 2 (Ingelesez) Adil, Kevin Hand,Hafsa. «Record-breaking Arshad Nadeem ends Pakistan’s 32-year Olympic medal drought» Al Jazeera (kontsulta data: 2024-09-09).
- ↑ (Ingelesez) Aug 12, Amit Kumar / TIMESOFINDIA COM /; 2021; Ist, 13:46. «Neeraj Chopra: I was not thinking about Johannes Vetter, but about myself and my throw: Neeraj Chopra | Tokyo Olympics News - Times of India» The Times of India (kontsulta data: 2021-08-20).
- ↑ (Ingelesez) «Neeraj Chopra creates history to become first Indian world champion in athletics» The Indian Express 2016-07-24 (kontsulta data: 2021-08-20).
- ↑ Aug 2021, Mirror Now | 07; Ist, 06:00 Pm. «Tokyo Olympics 2020: Neeraj Chopra wins historic Gold in javelin throw, India's first athletics medal in 100 yrs» The Economic Times (kontsulta data: 2021-08-20).
- ↑ «Neeraj CHOPRA | Profile | World Athletics» worldathletics.org (kontsulta data: 2021-08-20).