Nariño (departamendua)
(«Nariño» orritik birbideratua)
Nariño Kolonbiako 32 departamenduetako bat da, herrialdearen hego-mendebaldean dagoena, Andeetako eskualdean. Ozeano Barearekin du muga iparralde eta mendebaldean, Caucako departamenduarekin ipar-ekialdean, Putumayorekin hego-ekialdean eta Carchi eta Esmeraldas Ekuadoreko probintziekin hegoaldean. 32.820 kilometro koadroko eremua du[1], eta 2016an 1.766.008 biztanle zituen[2]. Hiriburua Pasto da (383.846 biztanle 2005ean[3]).
| Nariño departamendua | |||
|---|---|---|---|
|
| |||
| Administrazioa | |||
| Eskualdea | Andeetako eskualdea | ||
| Hiriburua | Pasto | ||
| ISO 3166-2 | CO-NAR | ||
| Kokapena | |||
| Koordenatuak | 1°36′N 77°52′W / 1.6°N 77.87°W | ||
| Azalera | 33.268 km² | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 1.766.008 biztanle | ||
| Urtea | 2016ko zenbatespena | ||
| Dentsitatea | 53,1 bizt/km² | ||
| http://nariño.gov.co/inicio/ | |||
64 udalerri ditu, 6 eskualdetan banatuta: Tumaco-Barbacoas, Obando (Ipiales), Juanambú (La Unión), La Cruz, Pasto eta Túquerres.
Izena
aldatuDepartamenduaren izena Antonio Nariño Kolonbiako independentziaren aitzindariaren omenezkoa da.
Irudi galeria
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Statoids.com: Departments of Colombia, statoids.com
- ↑ «Censo General 2005 - Proyecciones nacionales y departamentales de población 2005-2020», dane.gov.co
- ↑ Pasto: 2005eko erroldaren emaitzak, dane.gov.co
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Departamenduaren webgune ofiziala, nariño.gov.co