Nafarroako Foru Diputazioa

Nafarroa Garaiko erakunde exekutiboa 1984 arte
Nafarroako Foru Aldundia» orritik birbideratua)

Nafarroako Foru Diputazioa[1] edo Nafarroako Foru Aldundia Nafarroa Garaiko erakunde exekutiboa izan zen 1839-1984 bitartean.[2] Egoitza nagusia Iruñeko Sarasate pasealekuko Nafarroako Jauregian zuen.

Nafarroako Foru Diputazioa
Nafarroako Jauregia, Nafarroako Foru Aldundiaren egoitza, harik eta 1984an Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernu bihurtu zen arte.
Informazioa
Sorrera1839
Amaiera1984
Eskumena Nafarroa
EgoitzaNafarroako jauregia
Sarasate pasealekua, Iruñea

1984an, 1982ko Foru Hobekuntzari buruzko legea garatu zelarik, Foru Diputazioa Nafarroako Gobernu bihurtu zen.[3] Alabaina, oraindik ere ohikoa da kaleko hizkeran eraikinari eta erakundeari diputazio erratea; izan ere, Nafarroako Jauregiaren egungo aitzinaldeko frontoiaren azpian "Diputación de Navarra" izena dago idatzita, hizki larritan.

Historia

aldatu

1576an, Gaztelako Koroaren mende geratu ondoren, Nafarroa Garaiko Gorteek Nafarroako Erresumako Diputazioa sortzea erabaki zuten. Erakunde horrek foruak eta legeak zaintzen zituen, herritasuna eman ziezaiekeen atzerritarrei, justizia arazoak bere gain zituen, mendi, bide eta herrilan eta hezkuntza zituen ardurapeko, eta Espainiako erregearen edozein agindu onartzeko nahiz gaitzesteko ahalmena zuen. Hartutako erabakiak eta asmo guztiak Gorteen aurrean azaldu behar zituen beti.[4]

1813ko urriaren 1ean, Cádizko konstituzioa indarrean jarri zenean, Nafarroa Probintziako Diputazioa sortu zen Erresumako Diputazioa ordezteko. Hurrengo urtean, Fernando VII.ak konstituzio erregimena ezeztatu zuen, eta Erresumako Diputazioa berrezarri zen.[5] Hirurteko Liberalean ere, 1820tik 1823ra, Diputazio Probintziala egon zen indarrean Erresumako Diputazioaren ordez.[6]

1836an, Lehen Karlistaldiaren erdian, Nafarroako Erresumako Diputazioa behin betiko desegina izan zen. Bost urte geroago, 1841eko Foruak Eraldatzeko Legearekin desagertu ziren Nafarroako Gorteak, Erresumako Diputazioa eta Epaitegi bereziak eta Nafarroa Probintziako Diputazioa sortu. Erabaki horren ondoren, arras murriztu ziren Nafarroak zituen eskubideak.[4] Izan ere, diputazioa Espainiako probintziako aldundi gisa sortu zen. 1867an, "foru" izenondoa erantsi zitzaion.[7][8]

Nafarroako Jauregiaren frontoia.

Nafarroa Garaiko bost merindadeek izendatutako zazpi lagunek osatzen zuten Nafarroako Diputazioa: populazio txikieneko hiruetariko bakoitzeko bana, eta biztanleria handiena zuten Iruñeko eta Lizarrako bina. Espainiako Gobernuak izendatutako agintari politiko gorena zen Diputazioko buru, eta batzarkide dekanoa zen lehendakariordea.[9]

Erakunde berriak Nafarroako Kontseiluak eta Erresumako Diputazioak erabiltzen zituzten ahalmen berberak zituen, eta gainera, berauekin bateragarriak izanik ere beste probintziako diputazioek zeuzkatenak edo edukiko zituzketenak.[9] Baina ez zen organo burujabea, eta gorteak desagertzean foru araubide osoa ere desagertze bidean jarri zen.[10]

Foruak Eraldatzeko Legeak batzarkideak hautatzeko modua ere zehaztu zuen:[9]

« 9. Art. Diputazioko Batzarkideen hautaketa arau orokorrek egiaztatuko dute, indarrean dauden edo gainerako probintzietarako ezartzen diren legeen arabera, inolako ordainketa eta soldatarik gabe beren karguetan jarduteagatik. »

1898an kontsultarako erakundea sortu zuen: Foru Batzordea hain zuzen ere, 1979an Nafarroako Parlamentuak ordezkatu zuena.

Nafarroako Foru Diputazioak 1839 eta 1984 artean iraun zuen, eta azken urte hartan Nafarroako Gobernuak ordezkatu zuen. Hura 1982ko Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak sortutako erakundea da.

Diputazio buruak

aldatu

Foru Diputazioaren presidentea Nafarroako Gobernadore Zibila izaten zen. Espainiako Gobernuak aukeratzen zuen eta gutxitan izan zen nafarra.[11] 1979ko urtarrila eta gero, kargu biak banatu egin ziren.[12]

Nafarroako Foru Diputazioa 1984an desegin zen, lehenbiziko Nafarroako Gobernua osatu zenean, 1983ko maiatzaren 8ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen ondoren.[13][14]

Diputazioko presidenteordeak

aldatu

Diputazioko presidentea gobernadore zibila baitzen, barneko kargu nagusia presidenteordearena zen. Hona hemen zerrenda:

Hasiera dataIzena
1840ko martxoaren 3Justo Galartza eta Fermín Gamio.
1841eko urtarrilaTiburcio Irigoien.
1843ko urriaDomingo Luis Jauregi.
1847ko abuztuaLorenzo Mutilua.
1850eko apirilaJavier Loyola.
1852ko apirilaFernando Larrainzar.
1854ko apirilaJuan Pedro Agirre.
1854ko abuztuaTiburcio Irigoien.
1858ko uztailaren 18aBonifacio Garcés de Los Fayos.
1860ko apirilaPablo Matías Elorz.
1862ko apirilaJosé Peralta.
1864ko urtarrilaJosé Peralta.
1866ko urtarrilaNicasio Zabaltza.
1867ko urtarrilaNicasio Zabaltza.
1868ko urriaren 5Tomás Azkarate.
1871ko otsaila-martxoaSan Vicente Ferrerreko baroia.
1872ko azaroaEsteban Camón.
1874ko urtarrilaLuis Iñarra.
1875eko martxoaLuis Iñarra.
1877ko martxoaLuis Iñarra.
1878ko azaroaLuis Iñarra.
1880ko azaroaRaimundo Díaz Medrano.
1883ko urtarrilaRaimundo Díaz Medrano.
1884ko azaroaDomingo de Alsua Iñarra.
1886ko azaroaSilvestre Goikoetxea Ataun.
1888ko azaroaFrancisco Beruete Ostiz.
1891ko urtarrilaManuel Jadraque Olaso.
1892ko azaroaRamón Eseberri Eseberri.
1896ko azaroaRamón Eseberri Eseberri.
1898ko azaroaSerafín Mata Oneca.
1903ko apirilaUlpiano Errea Lorente.
1905eko apirilaManuel Albistur.
1907ko apirilaManuel Albistur.
1909ko abenduaManuel Larraia.
1911ko maiatzaManuel Larraia.
1913ko maiatzaBlas Morte.
1915eko maiatzaBlas Morte.
1917ko maiatzaAntonio Baztan.
1919ko abuztuaLorenzo Oroz Urriza.
1921eko abuztuaLorenzo Oroz Urriza.
1923ko abuztuaGabriel Erro.
1926ko abuztuaJoaquín de Borja.
1928ko maiatzaJoaquín de Borja.
1930eko otsaila-martxoaJoaquín María Gaston.
1931ko apirilaConstantino Salinas.
1933ko ekainaConstantino Salinas.
1934ko urtarrilaSerafín Yanguas.
1935eko otsailaJuan Pedro Arraiza.
1940ko maiatzaren 16aTomás Domínguez Arévalo
1952ko apirilaMiguel Gortari.
1955eko apirilaMiguel Gortari.
1958ko apirilaMiguel Gortari.
1961eko apirilaMiguel Gortari.
1964ko apirilaFélix Huarte Goñi.
1967ko apirilaFélix Huarte Goñi.
1971ko apirilaAmadeo Marco Ilintxeta.
1974ko apirilaAmadeo Marco Ilintxeta.

Alfontso XIII.a Espainiakoaren erregealdia

aldatu

Espainiako Bigarren Errepublika

aldatu

Frankismoa

aldatu

Joan Karlos I.a Espainiakoaren erregealdia

aldatu

1979ko apirilaren 3an lehendabiziko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen ondorioz, 1979ko urtarrilaren 25an argitaratutako aginduak sortutako Nafarroako Gobernua aukeratu zuten[17].

Orduan Nafarroa Garaia zazpi hauteskunde-barrutitan banatu zuten: merindade bakoitzak bana izanik, Iruñea ez ezik (honek bi zeuzkan). Parlamentariak era proportzional batean aukeratu zituzten: 10 Lizarran, 9 Erriberrin, 18 Iruñeko hirian, 13 Iruñeko merindadearen gainontzeko lurretan, 9 Zangozan eta 11 Tuteran. Barrutietako bost bozkatuenek diputatu bihurtu eta Nafarroako Gobernu edo Diputazioaren presidente aukeratu zuten. Sistema orduko presidenteordea zen Amadeo Marcok Adolfo Suárez Espainiako presidentearekin eta Rodolfo Martín Villa barne ministroarekin adostu zuen[18]. Hona hemen Jaime Ignacio del Burgok zuzendutako gobernu berria:

Nafarroako Foru Diputazioa 1979-1983
MerindadeaPolitikariaIdeologia
Iruñea (hiria)Jaime Ignacio del BurgoUCD
Iruñea (gainontzekoa)Ángel García de DiosHB
LizarraJuan Manuel ArzaUCD
Agoitz (Zangoza)Jesús Bueno AsínOrhi Mendi
Tafalla (Erriberri)Pedro Sánchez de MuniainUCD
TuteraÁngel LasunciónUCD
TuteraJesús MalónPSOE

Ikus gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Foruaren Hobekuntza. parlamentodenavarra.es (kontsulta data: 2026-8-9).
  2. Enciclopedia Ilustrada Larousse: Diputación. ISBN 84-320-7370-9
  3. «Nekazaritza arloko eskumenak. 13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzkoa - navarra.es» www.navarra.es (kontsulta data: 2025-03-16).
  4. 1 2 Diputazio. Lur Hiztegi Entziklopedikoa, euskadi.eus (kontsulta data: 2025-3-17).
  5. Galán Lorda, Mercedes. Navarra ante el nuevo fenómeno constitucional: el gobierno del últio reino peninsular entre 1808 y 1814. Iura vasconiae: revista de derecho histórico y autonómico de Vasconia, ISSN 1699-5376, Nº. 8, 2011, págs. 281-304, dialnet.unirioja.es (kontsulta data: 2025-3-18).
  6. Juanto Jíménez, Consuelo. Noticias de las Diputaciones Provinciales en las Cortes del Trienio Liberal. El caso especial de la Diputación Provincial y Foral de Navarra. De ayer a hoy: reflexiones sobre un bicentenario (las diputaciones provinciales, 1822-2022), Publicacions de la Diputació de Tarragona, dipta.cat (kontsulta data: 2025-3-18).
  7. Díaz Acosta, José Manuel. (1993). «La Identidad de Navarra» Historia Ilustrada de Navarra. Diario de Navarra ISBN 84-604-7413-5..
  8. Diputación Foral. enciclopedianavarra.com (kontsulta data: 2025eko martxoak 18).[Betiko hautsitako esteka]
  9. 1 2 3 1841eko abuztuaren 16ko Lege Hitzartua, zeinaren bidez Nafarroako Foruen eraldaketa onartzen baita. ivap.euskadi.eus (kontsulta data: 2025eko martxoak 18).
  10. Nafarroa, Foru Erkidegoa. Nafar foruaren historia eta egungo baliotasuna.. Nafarroako Gobernua, Hezkuntza eta Kultura departamentua, educacion.navarra.es (kontsulta data: 2025eko martxoak 20).
  11. Paredes Alonso, Javier. (1993). «El reinado de Isabel II» Historia Ilustrada de Navarra. Iruñea: Diario de Navarra ISBN 84-604-7413-5..
  12. Real Decreto 121/79, de 26 de enero, sobre elecciones locales y ordenación de las Instituciones Forales de Navarra.
  13. Nafarroako Foru eta Probintzia Diputazioa. fototecanavarra.es (kontsulta data: 2025eko martxoak 19).
  14. Aurreko gobernuak. navarra.es (kontsulta data: 2025eko martxoak 19).
  15. 1 2 Jimeno Jurío, José María. (2007). Navarra en la época moderna y contemporánea. Iruñea: Pamiela ISBN 978-84-7681-457-4..
  16. Julio Montero Díaz. (1993). «El Carlismo: una alternativa global al Liberalismo.» Historia Ilustrada de Navarra. Iruñea: Diario de Navarra ISBN 84-604-7413-5..
  17. Villanueva, Aurora. (1998). El Carlismo Navarro Durante el Primer Franquismo. San Sebastián de los Reyes: ACTAS SL ISBN [[Special:BookSources/ISBN 84-87863-71-X|ISBN 84-87863-71-X]]..
  18. Diario de Noticias: Diputación. El día que se abrió la puerta hacia la democracia (2009-IV-5)

Kanpo estekak

aldatu
42°48′57″N 1°38′34″W / 42.81583°N 1.64278°W / 42.81583; -1.64278