Musulman
Musulman (arabieraz: المسلمون, al-Muslimūn) Islamaren jarraitzaile bat da. Literalki Allahren menekoa dena esan nahi du.

Musulman gehienek musulmantzat dute (hurrengo otoitza) esaten duen edonor: "Ez dago beste ahaltsurik Allah baino eta Mahoma da Bere Mezularia". Musulmanek Islamaren ardatzak Mahomaren aurretik bazirela uste dute eta eurentzat Adan, Noe (Nuh), Moises (Musa) eta Jesus (Isa) ere Jainkoak bidalitako profetak baziren.
Taldeak
aldatuEslaviar musulmanak
aldatuEslaviar musulmanak nagusiki tradizio erlijioso islamikoa duten talde eta azpitalde eslaviarrak dira. Sailkapen honek batez ere Jugoslaviako erroldetan izan zuen garrantzia (nazionalitate musulmana bertako erroldetako aukera bat zen) eta estatu hau desagertuz joan zen neurrian talde batzuen definizioa aldatu egin da. Musulman hauetako talde ezagunena bosniakoak dira.