Minigolfa[1] golf kirolaren modalitatea da,[2] oinarrizko jokoaren puntutan (putting) soilik zentratzen dena. Jokoaren helburua da kolpe gutxien lortzea. Golfaren antzeko zulo sail batean jokatzen da (9ko multiploa normalean), baina ibilbideak laburrak dira (normalean 10 metro baino gutxiago tee-tik zulora).

Minigolf baten ikuspegia.

Jokoak gainazal artifizialak erabiltzen ditu (tapiza, belar artifiziala edo hormigoia, adibidez), trazadura geometrikoa, ohikoak ez diren kolpeak egitea eskatzen duena, eta oztopo artifizialak, hala nola tunelak, tutuak, arrapalak, errotak bezalako oztopo mugikorrak, eta hormigoiz, metalez edo beiraz egindako hormak, dituelarik.

Minigolfa, beraz, ohiko golfetik eratorritako jokoa da.[2] Desberdintasun nagusia da askoz eskala txikiagoan egiten dela, bai gainazalean, bai golfeko zelai aktiboan. Oro har, arau berak dituzte, baina minigolfak zenbait desberdintasun ditu egiteko unean, eta ez da beharrezkoa golfa ezagutzea, ezta egoera fisiko ona izatea ere.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Turismoa Hiztegia] [2009] eta Elhuyar Hiztegia
  2. 1 2 (Ingelesez) Miniature golf. in: Encyclopaedia Britannica..

Kanpo estekak

aldatu
Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.