Meninak
Meninak [1] (gaztelaniaz: Las Meninas) Diego Velázquezek 1656an egindako margolan bat da, egun Madrilgo Pradoko Museoa dagoena. Koadro honek osaera konplexu eta misteriotsua dauka, errealitateari eta ilusioari buruzko galderak dakartzana, bertako irudien eta ikuslearen arteko erlazioa bitxia baita. Konplexutasun horiek direla eta, Meninak Mendebaldeko margolanik entzutetsuenetakotzat jotzen da, eta erruz izan da aztertua[2]
| Meninak | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sortzailea(k) | Diego Velázquez |
| Sorrera-urtea | 1656 |
| Izenburua | Las Meninas (Selbstporträt mit der königlichen Familie), Las Meninas eta Las Meninas (The Maids of Honor) |
| Mugimendua | barrokoa |
| Jatorrizko herrialdea | Espainia |
| Ezaugarriak | |
| Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
| Dimentsioak | 318 ( |
| Genero artistikoa | group portrait (en) |
| Egile-eskubideak | jabari publiko |
| Deskribapena | |
| Iconclass | 48C5111, TERESA VON SPANIEN) 61B2(MARGARITA TERESA VON SPANIEN), 31A511, IV ) 61B2(PHILIPP IV ) eta ANNA VON ÖSTERREICH) 61B2(MARIA ANNA VON ÖSTERREICH) |
| Kokapena | |
| Lekua | Pradoko Museoa Madrilgo Errege Jauregia (1814) |
| Bilduma | Pradoko Museoa |
| Inbentarioa | P001174 |
| Jabea | Fernando VII.a Espainiakoa |
| Historia | |
| Erakusketak | Europeana 280 |
Filipe IV.a Espainiako erregearen jauregiko gela handi bat ageri da koadroan. Gela horretan, errege-erreginen gorteko zenbait pertsonaia daude; hainbat adituren ustetan, argazki batean bezala irudikatuak.[3] Haietako batzuk ikusleari begira daude, eta, beste batzuk, berriz, haien artean darabiltza. Margarita infanta gaztea margolanaren erdian dago, ohorezko damak (meninak, hain zuzen ere) inguruan dituela, baita beste pertsonaia batzuk ere, tartean bi nano eta zakur bat. Haien atzean, Velázquez bera ageri da, koadro handi baten atzetik lanean. Margolariak aurrera begiratzen du, ikuslearengana. Atzeko aldean ispilu bat dago, erregearen eta erreginaren soinak islatzen dituena. Haiek koadrotik kanpo leudeke, ikuslearen tokian edo.
Aurrealdeko pertsonaiak pintzelkada luze eta arinen bidez gorpuztu dira, argiaren ukitu xume batzuekin. Atzera egin ahala galtzen da bereizmena, eta atze-atzean daudenak ilunpean geratu dira ia. Teknika horri esker, halaber, hodei antzerako giroa antzematen da lanaren goiko partean, osaeraren zatirik goraipatuenetakoa. Irudikatutako tokia ohi baino konplexuagoa gauzatu du Velázquezek hemengo honetan, sabaia dakarren bakarra baita. Leihoetako zangoek eta eskuineko hormako koadroek areagotu egiten dute giroaren sakona.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 194. arauaː Artelanen izenak. Pintura, argazkigintza eta eskultura. (kontsulta data: 2026-02-23).
- ↑ Marías, Fernando (1999). Velázquez. Pintor y criado del rey. Madrid: Nerea. ISBN 84-89569-33-9.
- ↑ 1855ean, William Stirlingek honela idatzi zuen: «Agidanez, Daguerreren asmazioari aurre hartu dio Velázquezek, eta, benetako gela bat eta benetako pertsonak hartuta, zeuden bezala, betiko paratu ditu oihalaren gainean.» López-Rey (1999), I. liburukia, 211. or.