Menade
Greziar mitologian, Menadeak izaki jainkotiar femeninoak dira, Dioniso jainkoarekin oso estuki lotuak (Bako erromatarrentzat), Trazia eta Frigian jatorria izango zuen jainkoa. Lehen menadeak, Dionisoren hazkuntzaz arduratu ziren lamiak izan ziren, eta, beranduago, jainkoak berak bereganatu zituenak, nork erotasun mistiko bat inspiratu zien. Honek, Bakante edo Basarideen kontrako egiten ditu, menadeak imitatzen zituzten emakume hilkorrak, Dionisoren gurtza orgiastikoa egiten zutenak. Ez dago, ordea, erabateko adostasunik zentzu hauei dagokienez. Iturri askotan, Menadeak eta Bakanteak sinonimoak dira, Bakantea, Menadearen bertsio latindarra delarik.
| Menade | |
|---|---|
| Ezaugarriak | |
| Sexua | emakumezkoa |
| Baliokideak | Bakanteak |
| Ogibidea | priestess (en) |
Literalki, Menadeak, "eldarniatzen direnak" esan nahi du. Emakume basatiak ziren, ero moduan bizi zirenak, eta eurekin arrazoitzea erabat ezinezkoa zen. Esaten zen, talde errebeldetan (Thiasoi izenekoak) ibiltzen zirela noraezean, mendietako magaletatik abarrean. Ardoaren, misterioaren eta mozkorraren jainko zen Dionisoren misterioek estasiraino eramaten zituen emakume haiek. Euren buruei, bortizkeria, odol isuria, sexua, mozkorra eta auto-mutilazioak neurri handian baimentzen zieten. Margolanetan, sarri, mahatsondo hostoz eginiko koroez irudikatzen dira, oreinkume larruz jantziak, tirsoa eramaten, hagatxo bat, muturrean pinaburu bat zuena, eta huntz edo mahatsondo hostoez apaindua,[1] eta dantza eginez, modu basatian, izaera "primitibo" batera itzulita. Uste denez, euren estasietan, esparagmos delako erritua egiten zuten; hau da, euren biktimak zatietan zarrastatzen zuten, eta ondoren, biktimen haragia gordinik jaten zuten (omofagia).
Orfeoren heriotzaren istorio mitikoan, Menadeek Orfeo zatikatzen dute, Orfeok Dionisoren gurtzari ezezkoa eman diolako, Apoloren gurtzaren mesedetan. Modu horretan, Orfeo, eguzkiarekin identifikatzen da. Antzerako moduan, Euripidesen Bakanteak izeneko liburuan, menadeek Penteo errege tebastarra zatikatzen dute, erregeak, Bakoren gurtza debekatu duelako eta horren jainkotasuna ukatu.
Mitoaren irakurketak pentsamendu garaikidean
aldatuHainbat idazlek (Nietzsche Tragediaren Sorreran eta Julio Cortazar Menadeak liburuan horien artean), Orfeoren heriotzaren mitoan, Apoloren eta Dionisoren printzipioen artean dagoen norgehiagoka iraunkorra ikusten dute, lasaitasuna eta orgiaren artekoa, arrazionaltasun eta senen artekoa, Orfeo bera, lira, medikuntza eta beste arte batzuen asmatzailea dena, bere buruaren suntsipena eragiten duena delarik, berak askaturiko natura indarren esku.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Abel, Ernest L. (2006). Intoxication in Mythology: A Worldwide Dictionary of Gods, Rites, Intoxicants, and Place. Jefferson, North Carolina and London: McFarland.
Bibliografia
aldatu- Jiménez San Cristóbal Ana Isabel (2025-04-10) Aguas, Dioniso, Ninfas y ménades DOI: https://doi.org/10.17561/at.26.8635
- Una bacante, c. 1888. Mariano Benlliure, Bilbao museoa
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Menadeak. Julio Cortazarren ipuina