Meerut
Meerut (hindiz: मेरठ) Uttar Pradeshko hiria, Indiaren iparraldean dagoena. Izen bereko barrutiko hiriburua da eta 1.571.434 biztanle zituen azken zentsuaren arabera. Uttar Pradeshen mendebaldean dago, eta Indiako Hiriburu Nazionalaren Eskualdearen (NCR) parte da. New Delhi hiriburutik 80 kilometrora dago iparraldean eta Lucknow estatuko hiriburutik 480 kilometrora ipar-mendebaldean. Delhiren ostean NCRko bigarren hiririk populatuena da[1]. Bere inguruko herriak barne hartuta, bi milioi biztanle baino gehiago biltzen ditu.
| Meerut Meerut मेरठ میرٹھ | |
|---|---|
| hiria | |
| Administrazioa | |
| Herrialdea | |
| Indiako estatua | Uttar Pradesh |
| Division of Uttar Pradesh | Meerut division |
| Indiako barruti | Meerut barrutia |
| Jatorrizko izena | Meerut मेरठ میرٹھ |
| Posta kodea | 250001, 250002 eta 250003 |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 28°58′48″N 77°42′23″E / 28.98°N 77.7064°E |
| Azalera | 141,94 km² |
| Altitudea | 218 m |
| Demografia | |
| Biztanleria | 1.571.434 (2016) |
| Dentsitatea | 11.071 bizt/km² |
| Informazio gehigarria | |
| Telefono aurrizkia | 121 |
| Ordu eremua | UTC+05:30 |
| Matrikula | UP-15 |
| meerut.nic.in | |
1803an, Britainiar Rajaren garaian, Meerut hiri garrantzitsua zen, Indian zeuden indar militarren gune nagusia baitzen[2]. 1857ean bertan hasi zen zipaioen matxinada[3]. Gaur egun kirolean eta musika instrumentuetan zentratutako ekonomia du, eta Asia osoko urre merkatu handienetako bat du. Uttar Pradesheko hezkuntza gune nabarmena da, eta Ghaziabad eta Gautam Buddha Nagarren ostean hirugarren per capita errentarik altuena duen hiria da[4].
Ganges eta Yamuna arteko ordokian dago, Doab eskualdean. Delhi–Meerut Eskualdeko Tren Sistema Azkarra, Indiako lehen tren azkar erregionala, Meerutetik igarotzen da, hirien arteko korridore azkarrak eratuz.
Klima
aldatu| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 29.3 | 32.2 | 39.5 | 43.8 | 45.8 | 46.1 | 46.0 | 40.0 | 39.0 | 38.0 | 34.5 | 30.0 | 46.1 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 19.0 | 22.9 | 28.7 | 36.0 | 38.4 | 36.6 | 33.7 | 33.1 | 33.1 | 32.2 | 27.2 | 22.0 | 30.3 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 12.9 | 16.4 | 21.5 | 27.6 | 30.9 | 31.0 | 29.7 | 29.1 | 28.3 | 24.9 | 19.5 | 14.9 | 23.9 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 6.9 | 9.9 | 14.2 | 19.2 | 23.4 | 25.4 | 25.7 | 25.1 | 23.5 | 17.5 | 11.8 | 7.8 | 17.5 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -0.4 | 0.1 | 5.4 | 8.3 | 15.4 | 17.7 | 16.5 | 18.5 | 15.7 | 7.2 | 1.8 | 0.2 | -0.4 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 20.1 | 32.2 | 24.2 | 15.7 | 28.7 | 81.9 | 226.4 | 217.9 | 119.1 | 16.4 | 1.4 | 4.9 | 788.9 |
| Euri egunak (≥ 1 mm) | 1.5 | 1.9 | 1.8 | 1.2 | 2.1 | 4.4 | 9.0 | 9.0 | 5.4 | 0.9 | 0.2 | 0.5 | 37.8 |
| Hezetasuna (%) | 64 | 55 | 48 | 34 | 35 | 51 | 71 | 73 | 69 | 59 | 58 | 62 | 56 |
| Iturria: India Meteorological Department (errekorrak 2012ra arte)[5][6][7][8][9] | |||||||||||||
Ondarea
aldatu- Hastinapurreko tenplu jainistak
- Mohalla Teergaran tenplu jainista
- San Joanen eliza
- Martirien Monumentua
- Gandhi Bagh (lorategia)
- Udaletxea, Lyall Liburutegia duena
- Suraj Kund
- Chandi Devi tenplua
- Mansa Devi tenplua
- Bale Miyan ki Dargah
- Jama Masjid
- Sardhanako basilika
- Parikshitgarh
- Baleni
- Barnawa
Meerutar ospetsuak
aldatu- Begum Sumru (ca 1753-1836), politikari eta agintari militarra
- Sita Ram, (1885-1972), margolaria
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) About District | Government of Uttar Pradesh | India. (kontsulta data: 2025-11-03).
- ↑ (Ingelesez) «Meerut on cusp of great socio-economic change» Hindustan Times 2023-05-08 (kontsulta data: 2025-11-03).
- ↑ (Ingelesez) History | Government of Uttar Pradesh | India. (kontsulta data: 2025-11-03).
- ↑ «Home Page :: Meerut GDP 2027» meerutgdp.com (kontsulta data: 2025-11-03).
- ↑ Station: Meerut Climatological Table 1981–2010. in: Climatological Normals 1981–2010. India Meteorological Department 2015eko urtarrila, 509–510 or..
- ↑ Meerut Climatological Table Period: 1971–2000. India Meteorological Department.
- ↑ Ever recorded Maximum and minimum temperatures up to 2010. India Meteorological Department.
- ↑ Extremes of Temperature & Rainfall for Indian Stations (Up to 2012). India Meteorological Department 2016ko abendua, M46 or..
- ↑ Climatological Tables 1991-2020. India Meteorological Department, 21 or..