Maskareinak
Maskareinak Indiako ozeanoaren hego-mendebaldeko uharteak dira: Réunion, Maurizio, Rodrigues, Agalega uharteak eta Cargados Carajos uharria.
| Maskareinak | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mendirik altuena | Piton des Neiges |
| Garaiera | 3.069 m |
| Mota | Uhartedia |
| Azalera | 4.481 km² |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 20°12′S 57°45′E / 20.2°S 57.75°E |
| UTC ordua | UTC+04:00 |
| Ur-gorputza | Indiako ozeanoa |
| Leku geografikoa | Indiako ozeanoa Mascarene Plateau (en) |
Bata bestetik urrun egon arren, uhartedia dira, elkarren artean duten geologia eta historiagatik.
Historia
aldatu- 1513ko otsailaren 9an: Pedro de Mascarenhas portugaldar itsas-gizonak uhartedia aurkitu zuen.
- 1528an: Diego Rodriguezek Rodrigues uharteari izena eman zion.
- 1638ko ekainaren 25ean: Frantziak uharteen jabetza aldarrikatu zuen.
- 1642ko ekainaren 29an: Frantziak Réunion uhartearen jabetza bigarrenez aldarrikatu zuen.
- 1735ean: Bertrand-François Mahé de La Bourdonnais lehendabiziko gobernatzaile orokor izendatu zen.
- 1764an: Compagnie française des Indes orientales konpainiaren porrotaren ondorioz, Frantziako Louis XV.ak uharteak erosi zituen.
- 1810ean Maurizio eta Rodrigues uharteak britainar kontrolpean geratu ziren.
Gaur egun, Maurizio (Rodriguesekin batera) estatu independentea da, eta Réunion, Frantziaren departamendua.