Margolaritza historiko
Margolaritza historikoa, Historia-margolaritza edo Historiari buruzko margolaritza, Historiaren aro, garai edo gai bat errepresentatzen duen margolaritzaren arlo bat da. Margolaritza historikoak narratiba historikoaren une bat deskribatzen du, maiz Greziar edo Erromatar mitologia nahiz Bibliaren pasarteak.

Era berean, margolaritza genero honetan Historiaz gain Literaturan oinarrituz alegoriak eta narrazioa egiten duten margolanak ere barne hartzen dira.