Manipurrek honako mugakideak ditu: iparraldean Nagaland, hegoaldean Mizoram, mendebaldean Assam eta ekialdean Myanmar. Beraz "Zazpi Ahizpak" izeneko estatuetako bat da.
India independentzia lortu zuenetik, Manipurren independentziaren aldeko talde armatuak izan dira. Hauetatik hiru nagusiak United National Liberation Front (UNLF), Peoples Revolutionary Party of Kangleipak (PREPAK) eta Peoples Liberation Army (PLA). UNLFek 2500, PREPAK 1500 eta PLA, berriz, 3000 kide inguru dituzte[1]. Egoera politiko hau dela eta, bertara ailegatzeko gobernuaren baimen berezia beharrezkoa da[2].
Banaketa administratiboa
aldatu
Manipurrek 9 barrutitan banatuta dago. Hona hemen:
Manipurera eta ingelesa hizkuntz ofizialak badira ere, estatuan beste 29 hizkuntzatan ere aritzen da. Hauetatik 6 dira nagusiak:
- Tangkhul, Tangkhul herriak hitz egiten duena.
- Hmar, Hmar herriak hitz egiten duena.
- Paite, Paite herriak hitz egiten duena.
- Lushai, Lushai herriak hitz egiten duena.
- Thadou edo Kuki, Kuki herriak hitz egiten duena.
- Mao, Mao herriak hitz egiten duena.
- Vaiphei, Vaiphei herriak hitz egiten duena.