Ligia Piro

argentinar jazz abeslaria eta aktorea

Ligia Piro Rinaldi (Buenos Aires, Argentina, 1971ko abuztuaren 1a) jazz abeslaria eta aktorea da.[1][2][3][4]

Ligia Piro

Bizitza
JaiotzaBuenos Aires, 1970eko abuztuaren 1a (55 urte)
Herrialdea Argentina
Familia
AitaOsvaldo Piro
AmaSusana Rinaldi
Familia
Hezkuntza
HeziketaNational Conservatory of Argentina (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta abeslaria
Jasotako sariak

IMDB: nm1099399 Musicbrainz: 1dc55a08-ed05-4544-a969-5195c6e03e72 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Ama Susana Rinaldi tango-abeslari eta aktorea da; aita, ostera, Osvaldo Piro bandoneonista (eskusoinuaren antzeko musika-tresna). Alfredo Piro abeslaria neba du. Anita Coacci Rinaldi aktore eta abeslaria lehengusina du.

Lan ibilbidea

aldatu

2003. urtean, lehen LP diskoa kaleratu zuen, eta, haren bidez, 2005. urtean, Jazz Bakarlari kategoriako Merituaren Diploma jaso zuen, Fundación Konex-ek emana.

Lehenago, ACE errebelazio sarirako izendatu zuten, Gotán musikalean egin zuen lanarengatik (1996), eta bigarren mailako emakumezko aktore onenaren ACE sarirako, Vino de ciruela (2003) lanarengatik. Nine, Parafernalia infernal, El romance del Romeo y la Julieta (2002) musikaletan eta Magela Zanottak 2001 eta 2002an idatzi eta zuzendu zuen Según Zicka lanean jardun zuen.

Telebistan "Julita" pertsonaia antzeztu zuen Hombre de mar telenobelan.

2006an Baby izeneko bigarren diskoa argitaratu zuen.

2008an, Doce canciones de amor lana argitaratu zuen, bere hirugarren albuma, Ricardo Lew gitarristarekin batera.

2010ko martxoan Maipo Antzokian emanaldi batzuk egin zituen; azken egunean bere ama Susana Rinaldik ere parte hartu zuen gonbidatu berezi gisa, eta zuzeneko emanaldia Según pasan los años izenburuarekin kaleratu zen.

2010ean ere Strange Fruit kaleratu zuen Juan Cruz de Urquiza jazz tronpeta-jotzailearekin batera. Diskoari izena eman zion abestia ere bazuen diskoak, eta Ameriketako Estatu Batuetan historia sakona duen abestia da. Herri horretako musikaren klasiko bat da.

2011n Las flores buenas lana argitaratu zuen, Argentinako eta Latinoamerikako hainbat egileren gaztelaniazko abestiz osatutakoa, hala nola León Gieco, Fito Páez, Chico Buarque eta Violeta Parra.

2018an, "Love" diskoa kaleratu zuen, jazz, rhythm and blues eta aukeratutako abestien estandarrak biltzen zituena; eta Lito Vitale, Kevin Johansen, Débora Dixon, Ricardo Lew eta Juan Cruz de Urquiza artistek ere parte hartu zuten.

2023an, "Mucho Corazón" boleroen antzezlan musikala estreinatuko zuen Saidera izeneko orkestrarekin batera.

2025ean, berriz ere Cert Saria eman zioten, azken hamarkadan egindako jazz-bakarlari ibilbidearengatik.

Diskografia

aldatu
  • 2003: Ligia Piro LUCIO ALFIZ PRODUCCIONES
  • 2006: Baby! - NOBORDER
  • 2008: Trece canciones de amor (euskaraz: Maitasunezko hamahiru abesti) - Ricardo Lewrekin batera - LUCIO ALFIZ PRODUCCIONES S.R.L.
  • 2010: Strange FRUIT - Juan Cruz de Urquiarekin batera - GATOPOP RECORDING
  • 2010: Según pasan los años (euskaraz: Urteak pasa ahala) - Zuzenean - LUCIO ALFIZ PRODUCCIONES S.R.L.
  • 2011: Las flores buenas - LUCIO ALFIZ PRODUCCIONES S.R.L.
  • 2018: Love

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Sanguinetti, Fernanda. (2024-07-28). «Ligia Piro, la cantante e hija de Susana Rinaldi, habla de su infancia “con muchas ausencias” y cómo sanó el vínculo con su mamá» LA NACION (kontsulta data: 2025-09-20).
  2. Ligia Piro. (kontsulta data: 2025-09-20).
  3. (Gaztelaniaz) www.eldia.com, Diario El Dia de La Plata. «Diario El Dia de La Plata www.eldia.com» www.eldia.com (kontsulta data: 2025-09-20).
  4. (Gaztelaniaz) «Ligia Piro: entre una niñez triste y una brillante actualidad» Semanario de Junín (kontsulta data: 2025-09-20).

Kanpo estekak

aldatu