Larraine

Zuberoako udalerria

Larraine ([laraiɲe]) Zuberoako hego-mendebaldeko udalerri bat da, Basabürüa eskualdekoa.

Larraine
 Zuberoa, Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Zuberoa
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaOloroe-Donamaria
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofiziala Larrau
AuzapezaJean-Dominique Iriart
(2020-2026)
Posta kodea64560
INSEE kodea64316
Herritarralarraintar
Ezizenajente karesant, koki handiak eta uhuñak
Kokapena
Koordenatuak43°01′07″N 0°57′21″W / 43.0186°N 0.9558°W / 43.0186; -0.9558
Map
Azalera126.80
Garaiera319-2022
Distantzia30.4 km (Maule-Lextarretik)
Demografia
Biztanleria197 (2018:  −6)
Dentsitatea1,41 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 18,48
Ugalkortasuna[1] 87,1
Ekonomia
Jarduera[1]% 74,34 (2011)
Desberdintasuna[1]% 9,71 (2011)
Langabezia[1]% 0 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 73,36 (2010)
Erabilera% 45,35 (2011)

Geografia

aldatu

Ingurune naturala

aldatu

Udalerria bera oso menditsua da, Orhi (2.022m), Belozkarre (1.173m), Salhagaina (1.053m), Barazea (1.893m) mendiak udalerri honen lurraldean daudelarik besteak beste. Zuberoako udalerririk zabalena ere bada bere 126,8 km²-ekin. Bertan daude baita, Holtzarteko arroil famatuak.

Üthürzehetako lepoak herria Otsagabiarekin (Nafarroa) lotzen du.

Udalerri mugakideak

aldatu

Iparraldean Altzai-Altzabeheti-Zunharreta, Lakarri-Arhane-Sarrikotagaine eta Etxebarre dira udalerri mugakideak, ekialdean Ligi-Atherei eta Santa Grazi, mendebaldean Lekunberri eta Mendibe Nafarroa Behereko udalerriak eta hegoaldean, Izaba, Uztarroze eta Otsagabia, Nafarroa Garaian.

Aitona bat eta ume bat palan jokatzen Larraineko pilotalekuan

Etxeak eta Auzoak

aldatu
  • Ekhibegia
  • Ekhialtea-Xipi-Pettarra
  • Inhurritz
  • Buruzieta
  • Herri
  • Zarzaia
  • Urartea
  • Belhaudi-Irati

Historia

aldatu

Historiaurreko aztarnak topatu dira udalerrian eta 1178ko agirietan irakur daitekeen moduan Sauveladeko monasterioak jaso zuen udalerriaren prioretza, Larraineko jaunaren eskutik. Done Jakue bidea egiten ari ziren erromesentzat ospitale bat ere izan zen Erdi Aroan.

Ekonomia

aldatu

Laborantza, basogintza, artzaintza eta turismoaren inguruko zerbitzuak dira udalerriko ekonomia jarduera nagusiak.

Demografia

aldatu
Biztanleriaren bilakaera
179318001806182118311836184118461851
848 813 751 948 1 004 1 157 1 188 1 235 1 170
185618611866187218761881188618911896
1 307 1 190 1 167 1 048 948 886 919 857 861
190119061911192119261931193619461954
846 840 790 897 698 615 600 544 458
196219681975198219901999200920142020
450 405 345 298 241 214 204 195 194

Politika

aldatu

Alkateak

aldatu
AlkateaAgintaldia
Marcel Accoceberry1983-2008
Sébastien Uthurriague2008-2014
Jean-Marc Bengochea2014-2020
Jean-Dominique Iriart2020-2026

Azpiegiturak

aldatu

Hezkuntza

aldatu

Udalerriak eskola publiko bat du, ama-eskolako eta lehen hezkuntzako ikasketak eskaintzen dituena. Ama-eskola mailan, 2022-2023 ikasturtetik aurrera, ikasleek euskaraz ikasten dute, murgiltze ereduan[2]. Lehen hezkuntzako ikasleek eredu elebidunean ikasten dute[3].

Garraioa

aldatu

2021etik aurrera Txik Txak autobus sareko 60. lineak zerbitzua ematen dio udalerriari uztailean eta abuztuan, astelehenetik igandera. Linea honek bi geltoki ditu Larrainen: Holtzarteko aparkalekua (Logibar auzoa) eta Aduana zaharra.

Horrez gain, udalerriko biztanleek Txik Txakeko eskaera bidezko garraioa erabili ahal dute urtean zehar, astelehen, asteazken eta larunbatetan, Atharratze-Sorholüzera, Maule-Lextarrera edo Mendikotara joateko.

Kultura

aldatu
Larraineko Beñat Behety[4] (Ahotsak[5] proiekturako)

Euskara

aldatu

Larrainen[6] Basabürüako euskara[7] da nagusi, zuberotar euskalkiaren aldaera.

Maskaradak

aldatu

Herriak antolatutako azken maskaradak 1997an[8] eta 2010ean[9] izan dira.

Pastoralak

aldatu

1991an, larraintarrek Xalbador pastorala prestatu zuten (Roger Idiartek idatzia). 2011an Johañe Bordaxarren Telesforo Monzon pastorala antolatu zuten[10].

Kirola

aldatu

Betzüla trofeoaren esku huskako pilota txapelketaren erdi-finalak eta finalak herriko trinketean jokatzen dira[11].

2015etik 2019ra Xibero Trail mendi lasterketa antolatzen zen udalerriaren[12].

Larra Larrau bizikleta proba Larrainetik pasatzen da[13].

2007ko Frantziako Tourreko 16. etapa, uztailaren 25ean egindakoa eta Orthezetik Aubisquera zihoana, Larrainetik igaro zuen.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Argazki galeria

aldatu

Larraintar ospetsuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. 1 2 3 4 5 Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2022-06-28). «Hiru murgiltze klase berri idekiko dituzte, eta lehen aldikoz publikoko lehen mailan» Kazeta.eus (kontsulta data: 2024-03-22).
  3. Euskarazko murgiltze edo elebidun saila eskaintzen duten eskolen zerrenda. .
  4. «Behety, Beñat - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2019-01-14).
  5. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (kontsulta data: 2019-01-14).
  6. «Larraine - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-11-22).
  7. «Basabürüa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-11-22).
  8. aritz. «Zuberoako maskaradak urtez urte» dantzan.eus (kontsulta data: 2024-03-22).
  9. dantzancom. «Abiatu dira maskaradak Zuberoan» dantzan.eus (kontsulta data: 2024-03-22).
  10. «"Monzon Pastorala" Larrainen» EKE (kontsulta data: 2024-03-22).
  11. «Larrainen, Betzüla trofeoa arra jiten da  xiberokobotza.org 2022-08-10 (kontsulta data: 2024-03-22).
  12. SARTZEA | Xibero Trail Holzarte/Orhi. 2016-11-03 (kontsulta data: 2024-03-22).
  13. «IRATI XTREM / LEHIARIK GABEKO MARTXA ZIKLOTURISTA» www.larralarrau.com (kontsulta data: 2024-03-22).
  14. (Frantsesez) Église Saint-Jean-Baptiste. .
  15. (Frantsesez) Croix de procession. .
  16. (Frantsesez) Autel-tabernacle. .
  17. (Frantsesez) Statue : Vierge à l'Enfant. .
  18. «Ibarren handitasunean» Berria 2021-08-28 (kontsulta data: 2024-03-22).


Kanpo estekak

aldatu